Aschaffenburg Alemaniako Bavaria estatuaren ipar-mendebaldean kokaturik dagoen hiria da, Main ibaiaren ertzean. 2010an 68.678 biztanle zituen.

Aschaffenburg
Aschaffenburg
Alemaniako hiri-udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Gobernu-eskualdeFrankonia Beherea
AlkateaKlaus Herzog (en) Itzuli
Jatorrizko izenaAschaffenburg
Posta kodea63739–63743
Udalerri kodea09661000
Geografia
Koordenatuak49°58′33″N 9°08′52″E / 49.9757°N 9.1478°E / 49.9757; 9.1478
Map
Azalera62,45 km²
Altuera138 m, 136 m eta 133 m
MugakideakAschaffenburg, Miltenberg, Kleinostheim, Goldbach, Glattbach, Haibach, Mainaschaff eta Stockstadt am Main
Demografia
Biztanleria72.444 (2022ko abenduaren 31)
1.063 (2021)
alt_left 37.284 (%51,5) (%48,5) 35.160 alt_right
alt_left 36.211 (%50) (%Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea alt_right
Dentsitatea1.160 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia06021
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakSaint-Germain-en-Laye, Perth eta Miskolc
MatrikulaAB
aschaffenburg.de

Etimologia

aldatu

Main ibaiarekin bat egiten duen Aschaff errekak ematen dio izena, beraz "Aschaff ibaiko gaztelua" bezala itzul liteke. Aldi berean Aschaff lizarra da.

Geografia eta klima

aldatu

Esan bezala Bavariaren ipar-mendebaldeko muturrean kokaturik dago eta Hessen estatuarekin muga egiten du, bertako Frankfurt hiria 43 kilometro eskasera baino ez daukalarik. Tenperatura suabeak dituenez Bavariako Niza ezizena jaso izan du.

Historia

aldatu

Indusketa arkeologikoek erakutsi dutenez Harri Aroan jadanik Aschaffenburg populatua izan zen. Ondoren alamaniarrak, erromatarrak eta frankoak izan ziren hemen. Erdi Aroko dokumentuetan Ascaffaburc, Ascapha edo Ascaphaburg izena sarritan agertzen da, bere garrantziaren erakusle izanik bertan 1474ean egindako Dieta Inperiala.

 
Pompejanum jauregia

1614ean Johannisburg gaztelua eraiki zuen Maguntziako apezpikuak baina berehala iritsi zen Hogeita Hamar Urteko Gerran asko sufritu zuen hiriak. Maguntzia eta Frankfurten eskuetan egon ondoren, 1814ean Bavariak eskuratu zuen. 1849an Luis I.a Bavariakoak Pompejanum jauregia eraiki zuen Ponpeiako Castor eta Polluxen etxearen antzirudiko.

Bigarren Mundu Gerran aliatuek gogor bonbakatu zuten, tartean Johannisburg gaztelua ere erabat suntsiturik gelditu zelarik. Azkenik estatubatuarrek konkistatu zuten hiria alemaniarrek defentsa gogorra gainditzean. Estatu Batuetako armada bertan egon da 2007 arte.

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Johannisburg gaztelua (Schloss Johannisburg): 1605 eta 1614 artean Maguntziako apezpikuak eraikitako gaztelua. Pizkundeko jauregi hau hareharri gorriz egina izan zen. Barrualdea XVIII mendekoa da eta neoklasizismo estilokoa da.

Kirolak

aldatu

Hiriko talde garrantzitsuena Viktoria Aschaffenburg futbol taldea bada ere, amerikarren presentziaren ondorioz badaude baseball, sofbol eta futbol amerikar taldeak ere, bere cheerleader eta guzti.

Hiri senidetuak

aldatu

Demografia

aldatu
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak

aldatu