Arbaso
Arbasoa, pertsona batekiko, bere familia berean, bera baino lehenago bizi izan den pertsona bat da. Hau da, arbaso zuzen bat (gurasoak...) edo lehenagokoak, (aitona-amonak, birraitona-amonak, herenaitona-amonak...) eta honelaxe, denboran atzera eginez. Guzti honek, zuhaitz genealogikoa deritzona osatzen du. Hitza, ondorengo baten edo batzuen arbaso zuzen batekin lotutako arbaso talde bati ere ematen zaio.
Arbasoa biologian
aldatuBiologian, bi izakik, harreman genetikoa dute bata bestearen arbaso baldin bada edo elkarren arteko arbaso bat baldin badute. Eboluzio biologikoan, arbaso ebolutibo bera duten bi espeziei buruz, elkarren arteko oinordetza direla esaten da. Baina, filogenian, elkarren arteko arbasoaren kontzeptua, oraindik argitu gabe dago bakterio batzuk eta geneen transferentzia horizontala egiteko gai diren beste izaki batzuentzako.
Arbasoak kultura mailan
aldatuKultura batzuetan, begirune handia diete euren arbasoei, hilak zein biziak. Baina, beste muturrera joanez gero, gaztetasunean oinarrituriko testuinguru kulturaletan, ez dago zaharrenganako begirune gutxiago dago. Beste testuinguru kultural batzuetan, pertsona batzuk, probidentzia euren hildako arbasoetan bilatzen dute. Praktika hau, batzuetan, asaben gurtza bezala ezagutzen da edo zehazkiago esanda, arbasoei benerazioa.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |