Artikulu hau gizataldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tribu (argipena)».

Tribu guztiz zehaztu gabeko kontzeptu sozial, politiko eta antropologiko bat da. Garapen-historiatik ikusita, estatuen garapenaren aurretik (edo estatuetatik kanpo) osatutako gizataldea da. Baina aditu, garai edo joeraren arabera esanahi desberdinak ditu. Nolanahi ere, hainbat egungo adituek diote tribu garaikideak estatuekiko erlazionatuta baino ezin direla ulertu.

Tribu hitza gehienetan sendian oinarritutako Mendebaldetik kanpoko gizarteetan erabiltzen da. Orokorrean, dialektoa eta kultura amankomunak batutako familia edo erkidego multzo elkartuta da tribua.

Definizioa

aldatu

Tribu kontzeptua kultura judu eta greko-latindarretan agertzen da; jatorriz, kulturalki homogeneoa zen arbaso komuna zuten familien multzo bati egiten zien erreferentzia.

Baina era berean, historian zehar tribu hitza batez ere Afrika eta Asiako subjektu kolonizatuen politika manipulatzeko eta azpizatiketak ezartzeko edo erakunde sozio-politikoen garrantzia minimizatzeko erabili izan da.

Jatorria eta etimologia

aldatu

Tribu kontzeptua Aintzinako Erroman sortu zen. Komunitateak eta instituzioaz sortzeko beharratik abiatuta, elkarrekin bizitzea erabaki duten pertsonen arteko bizikidetza ahalbidetzeko. [1]

Beste erabilerak

aldatu

Gaur egun "hiri-tribu" bezala ezagutzen dena; pandilak, bandak edo gazte eta nerabeen elkarteak dira, antzerako moduan eta modu deigarrian janzten direnak, ohitura komunei jarraitzen dietenak eta, batez ere, hiri handietan ikusten direnak.

Gazte eta nerabeak tribu hauetan beren bizipen pertsonalak biziagotzeko eta afektibitate-nukleo atsegina aurkitzeko aukera bezala aurkitzen dute.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Diccionario Akal de Etnología y Antropología - Akal» www.akal.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu