Araba Euskaraz, Arabako ikastolen jaia da. Ikastolen Elkarteak urtero ospatzen du ekainaren erdialdean. 2009an antolatu zuten 29. edizioa.

Araba Euskaraz
Araba Euskaraz 2006ko ekitaldia, Armentian (Gasteiz)
Tokia Araba, Euskal Herria
AntolatzaileaOspatzen den lekuko ikastola
Arabako Ikastolen Elkartea
MotaIbilbide txangoa
EsanahiaEuskararazko hezkuntzaren aldekoa
Hasiera1981, Olarizu, Gasteiz
Data
DataEkainaren erdialdera
BetetzeaUrtero
Webguneahttps://www.arabaeuskaraz.eus/

Euskararen erabilpena Araba osoan bultzatzea du helburu jai honek, baita ikastolen azpiegiturak hobetzen lagunduko duen dirua lortzea, urtero ikastola arabatar batek antolatuta.

Ospakizuna zirkuito baten inguruan antolatzen da, non publikoari zuzendutako hainbat ekintza burutzen diren (kontzertuak, bertso-saioak, eta abar).

1981ean Gasteizen antolatu zen lehen aldiz.

Edizio guztiak

aldatu
Amurrio 2013ko bideklipa
Urtea Tokia Goiburua
1981 Olarizu, Gasteiz Araba Zazpi talde-bat euskararen alde
1982 Mendizorrotza, Gasteiz Irakaskuntza publikoa: Euskara denontzat
1983 Laudio
1984 Oion
1985 Agurain
1986 Amurrio Araban bultza euskararen martxa
1987 Kanpezu
1988 Izarra Lurra goldatu, euskara loratu
1989 Bastida
1990 Abetxuku Ikastolan arin arin, euskara zabal dadin
1991 Armentia, Gasteiz Euskara bizia; ikastola, hazia
1992 Armentia, Gasteiz Ikastolan geurea lantzen
1993 Laudio Etorkizuna euskaraz!
1994 Lapuebla Labarka Non eta mugan
1995 Gasteiz Baietz atera!
1996 Amurrio Euskara guztiona
1997 Oion Gorabidean
1998 Araia-Zalduondo Orain dugu garaia
1999 Lapuebla Labarka Uztaz uzta, alez ale
2000 Laudio Txikia zainduz handitu
2001 Argantzon Hazteko erein
2002 Zigoitia Gure erronka
2003 Oion Oro bil borobil
2004 Bastida Uzta hartu, uztartuaz
2005 Amurrio Ekiozu bideari
2006 Armentia, Gasteiz Barruan daramagu
2007 Argantzon Garenaren jostun
2008 Bastida Ametsak dirau
2009 Oion Hauspoari eraginez
2010 Agurain Gogo biziz
2011 Laudio Izan zirelako gara, garelako izango dira
2012 Bastida Barneratu, Barreiatu
2013 Amurrio Mihian kili-kili, euskaraz ibili
2014 Lapuebla Labarka Mugan Bizi, Bizi
2015 Armentia, Gasteiz
(Oiongo San Bizente ikastolak antolatua)
Piztu euskara
2016 Agurain Gerora begira
2017 Bastida Wow!
2018 Argantzon Irrikitan
2019 Gasteiz Gertu
2020 Amurrio Darabagu
2021 Laudio Zabal bideak
2022 Olarizu, Gasteiz
(Argantzungo ikastolak antolatua)
8. alaba
2023 Olarizu, Gasteiz
(Aguraingo Lautada ikastolak antolatua)
-Ekin
2024 Olarizu, Gasteiz
(Oiongo San Bizente ikastolak antolatua)
Mugaezin

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu