Oion
Oion Arabako hego-ekialdeko udalerri bat da, Arabako Errioxa kuadrilla edo eskualdekoa. Arabako lurralde historikoko udalerririk populatuenetan bosgarrena da, Gasteiz, Laudio, Amurrio eta Agurainen ondoren, 3.405 biztanle baititu 2023ko erroldaren arabera. Azken urteotan asko hazi da.
Oion | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
Oiongo Jasokundeko Andre Mariaren eliza | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Arabako Errioxa | ||||||||||
Izen ofiziala | Oyón-Oion | ||||||||||
Alkatea | Jose Manuel Villanueva Gutierrez (Euskal Herria Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 01320 | ||||||||||
INE kodea | 01043 | ||||||||||
Herritarra | oiondar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°30′21″N 2°26′11″W / 42.5059°N 2.4364°W | ||||||||||
Azalera | 45 km² | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 3.405 (2023) −3 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 75,67 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 27,89 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 14,18 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 44,33 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 82,65 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 4,03 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 18,65 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 23,2 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 4.98 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.ayuntamientodeoyon.com/ |
Euskal Autonomia Erkidegoan hegoalderen dagoen herria da, Logroñotik 4 kilometrotara eskasera eta Gasteiztik 58 bat kilometrora, eta ondorioz oiondarrek Errioxako hiriburuan dituzte zerbitzu gehienak.
Geografia
aldatuUdalerri mugakideak
aldatu- Ekora (Araba) iparraldean.
- Logroño hegoaldean.
- Moreda Araba eta Viana (Nafarroa Garaia) ekialdean.
- Lantziego mendebaldean.
Historia
aldatuOion
aldatu923. urtean dagoeneko bazen herrixka hau Nafarroako Erresumako Sonsierra eskualdean. Hipotesi baten arabera Ullone izeneko iturri baten inguruan sortu zen[4]. X. mende hartan Iruñea eta Naiara arteko bidean kokaturik zegoen[4]. XI. mendean Donejakue bidea pasatzen zen bertatik. Logroñora iritsi aurreko azken herria zen.
1366 urteko agiri batean aipatzen da Oion herrixka. Nafarroako Erresumaren barnean Guardiaren menpeko herria zela aipatzen da. Aldi berean Iruñeko apezpikutzari zegokion. 1461 urtean Henrike IV.a Gaztelakoak Nafarroako sonsierra (gaur egungo Arabako Errioxa dena) konkistatzerakoan Oionen dorretxea zuela aipatzen da. 1486an Guardia Arabako ermandadean sartu zen eta Oion ere bai beraz. Hala ere Iruñeko apezpikutzan jarraitu zuen 1862 artean, Arabar Errioxako herri bakarra zen egoera horretan zegoena[5].
1633an Felipe IV.ak emandako pribilejioari esker Guardiatik banandu eta hiribildu titulua jaso zuen[5].
Labraza eta Gorrebusto
aldatu1196koa da Labraza eta Gorrebustoren aurreneko aipamenak. Ez zeuden Guardiaren menpe eta Gorrebusto Labrazaren barruan zegoen. 1501 urtean Arabako Ermandadean sartu ziren. XIX. mendean Gorrebusto independizatu egin zen baina 1977an herri biak Oion udalerriaren barruan kokatuta gelditu ziren.
Ekonomia
aldatuOiongo ekonomiaren gaur egungo motor nagusia ardogintza da. Oiondar askok ardoaren inguruko negozioan dihardu, herrian ehunka mahasti-hektarea dauzkaten enpresa handiak baitaude. Oiongo upategiak handiak dira eta mundu osora esportatzen dute ardoa. Ezagunenak Faustino, Coto de Rioja eta Valdemar dira[4].
Olioa ekoizteko olibondoak ere badaude[4].
Aipatzekoa da Arabar Errioxako enpresen %40 Oionen daudela kokatuta.
Sinboloak
aldatuOiongo armarriak Oiongo historia erakusten du. Oinarri berdean urre koloreko munduko bola dago PHILIPUS IV idazkia duena, herri titulua eman zion erregea jain zuzen ere. Gainean erregearen koroa du. Ezkerrean ezpata duen beso bat ateratzen zaio.
Alboetan maskor bana du, Donejakue bidearen erakusle eta azpialdean liliak dituen pitxar bat. Hauek guztiak zilar kolorekoak dira.
Banaketa administratiboa
aldatuUdalerria hiru herriz osatua dago:
- Gorrebusto
- Labraza
- Oion (udalerriko herriburua)
Demografia
aldatuOiongo biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
Politika
aldatu2023ko udal hauteskundetan EH Bildu izan zen garaile nagusia, aurrenekoz alkatetza eskuratuz. Bost zinegotzi lortu zituen, 2019an baino 3 gehiago[6]. Jose Manuel Villanueva izendatu zuten alkate.
2023-2027 legegintzaldia
aldatu2023ko hauteskundeen ondorengo Oiongo udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzak 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 5 / 11 |
||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 3 / 11 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 2 / 11 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 1 / 11 |
||||
Elkarrekin Podemos (EP) | 0 / 11 |
||||
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza |
Alkateak
aldatuHauek izan dira Oiongo azken alkateak:
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
Garraioa
aldatuAraba Bus sareko eta lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:
|
Kultura
aldatuEuskara
aldatu2010ean egindako ikerketa batek erakutsi zuen oiondarren %23ak euskaraz hitzegiteko gai dela. Hori herriko ikastetxeek eta euskaltegiak egindako lanaren ondorioa da.
Oionek[30] ikastola dauka 1978tik, "San Bizente" izena duena. 1984, 1997, 2000, 2009, 2015 ea 2024. urteetan antolatu zuten oiondarrek Arabako ikastolen jaia, Araba Euskaraz alegia. Azken ekitaldiak ordea Gasteizen ospatu ziren. Eskola publikoa ere badu, "Ramiro de Maeztu" izenekoa. B eta D ereduak ditu.
Helduentzat IKAren euskaltegia dago. Herriko euskararen aldeko eragileek 2016ko apirilaren 24an Oiongo plazan dagoen kioskoari izena jarri zioten, Euskaldun Berrien Kioskoa[31].
Dantza, musika eta bertsoak
aldatuIrule Kultur Elkartea da Oiongo kultura sustatzaile nagusia. Dantza taldeaz gain txistulariak ere badaude eta kontzertuak antolatzen ditu[32].
Prudentzio Egunsentia Abesbatzak Oiongo ekitaldi nagusietan abesten du[33]. 1990. hamarkadan osatu zuten San Bizente ikastolako gurasoek.
Bertso-eskola ere badago, Arabar Errioxako kuadrilla ordezkatzen duena. Txandrio du izena bertso eskola honek eta 2018ko Arabako bertso kuadrilla artekoan finala jokatu zuen[34].
Jaiak eta ospakizunak
aldatu- Errege eguneko aurorak, urtarrilaren 6an goizeko lauretan elartzen dira herriko gazteak eta erlijio kutsuko kantak abesten dituzte.
- Herriko zaindari diren Done Bikendi eta Done Anastasioren jaiak, urtarrilaren 21ean eta 22an. Hainbat ekitaldi aipagarri izaten ditu jaiak:
- Katxiaren Iraulia, urtarrilaren 21 eta 22an. Herriaren independentzia ospatzen duen antzinako dantza da, 300 urte baino gehiago dituena. Katxi izeneko pertsonaia bufoien antzera janzten da, jantzi gorri eta berdearekin, eta azeri larrua darama eskuan. XVII. mendean dagoeneko aipatzen da eta herriko banderaren azpian egiten du iraulketa.[35]
- Suak edo Martxoak: urtarrilaren 21ean.
- Patroien aurorak: urtarrilaren 22an izaten da. Errege eguneko ekintza bera da baina oriangoan herriko nagusiek hartzen dute parte.
- Patroi sainduen dantza: urtarrilaren 22ko mezaren ondoren herrian patroi sainduekin prozesioa egiten da eta geldialdietan patroi sainduen dantza egiten da. 11 dantzariren taldeak burutzen du kriskitiñak eskuetan dituztela eta dultzaina eta danborren soinuan. Lehen mutilek bakarrik dantzatzen zuten baina azken urteetan nesken taldea eta mutilen taldea batera aritzen dira.
- Suzko zezentxoa: Su artifizialez zutabe baten gainean herrian gertaturiko miraria errepresentatzen da. Duela urte asko oiondarrak prozesioan zebiltzala zezen batek ihes egin zuen. Herritarrak ihes egin beharrean geldi geratu ziren sainduen babesa eskatuz eta zezena beren aurrean ziplo erori zen.
- Erraldoi eta buruhandiak: Bi erraldoi bikote dituzte, Nafarroako errege-erregina eta euskal jantzi tradizionalak daramatzaten gizonezkoa eta emakumezkoa.
- Pazko igandea: Judasen erreketa.
- San Prudentziotako danborrada: Arabako patroiaren eguna da eta danborrada 1992tik urtero ospatzen da apirilaren 28a.
- Abuztuaren azken astean Esker Oneko Jaiak ere izaten dira Oionen.
Kirolak
aldatuOiongo kirol elkarte nagusia Sociedad Deportiva Oyonesa da. 1928an sortu zen eta futbol taldeak Errioxako Hirugarren RFEF multzoan jokatzen du, Logroñorekiko duen gertutasunagatik. 2010ean multzoko txapelduna izan zen. Igoera play-offak Real Sociedad B taldearen aurka jokatu zituen eta ezin izan zuen Bigarren B mailara igo[36].
Club Petanca Oyonesa taldea ere badago[37].
Instalakuntzei dagokionez 2010ean Oion Arena futbol estadioa inauguratu zen[38]. Horretaz gain Arroyo I.a polikiroldegia (frontoia barnean duela)[39] eta udal igerilekuak ere badaude[40].
Ondasun nabarmenak
aldatuOion
aldatu- Oiongo Jasokundeko Andre Mariaren eliza, barroko estilokoa, baina XVIII. mendean eraikia. Aipagarria da dorre barrokoa, puntan duen haize orratzarengatik La Giralda edo El Giraldón ezizenaz ezagutzen dena[41].
- Buretako kondeen jauregia: Adreiluzko dorrea da eta lau arku itsu ditu alde banatan.
- Portuko markesaren jauregia: Elizaren alboan kokaturik dagoen jauregi ederra da.
- Mahastietako Andre Mariaren baseliza: Santa Maria mendiaren magalean aurkitzen da. 1993an eraiki zen.
- Museo etnografikoa.
- XVII. mendeko elurtegia.
Labraza
aldatuErdi Aroko hiribildu harresitua da. Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen. Honako ondasun hauek ditu:
- Done Mikel eliza
- Harresiak
- Hainbat elurtegi
- Errukiaren Andre Mariaren baseliza
Gorrebusto
aldatu- Donemiliaga eliza.
- Andre Maria Magdalenaren baseliza
- Gorrebustoko trujalaren museoa.
- Teilategia
Oiondar ospetsuak
aldatu- Joaquín Lantziego (Gorrebusto, 1752-?) apaiza, erlezaina eta idazlea.
- Salustiano Olotzaga (1805-1873), politikaria, abokatua eta idazlea. Espainiako senataria eta Frantzian enbaxadorea.
- Clemente Perez Arroyo (1948-2014) pilotaria[42].
- Francisco Ibañez Irribarria (1951-) musikaria[43].
- Edurne Azkarate (1993-) antzezlea[44].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b c d «Oyón-Oion-Ullone, el libro de Manuel González Pastor» Blog Rioja Alavesa 2022-01-30 (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Oyón | ABRA Asociación de Bodegas de Rioja Alavesa. (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- ↑ «Aldaba jo dute Oionen - Arabako errioxa» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- ↑ a b c d e f g h i j k l m n (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública:» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La ilusión de aquellos Alcaldes de hace 40 años» Blog Rioja Alavesa (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Oyón-Oion» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «Martínez Duque, Ángel» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) ««Haremos pisos de alquiler porque es lo que necesita Oion»» El Correo 2007-10-07 (Noiz kontsultatua: 2023-10-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Tribunal de Cuentas avala las críticas de Rabanera al alcalde de Oion por cometer ilegalidades urbanísticas» El País 2002-12-19 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-10-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El PNV impone a un edil de Lanciego al frente de la Cuadrilla de Rioja Alavesa» El Correo 2007-10-04 (Noiz kontsultatua: 2023-10-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Oion invierte más de 2 millones en su nuevo polideportivo de invierno» El Correo 2008-01-26 (Noiz kontsultatua: 2023-10-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Oion pide a la Diputación una variante para evitar el paso de camiones por el pueblo» El Correo 2008-03-01 (Noiz kontsultatua: 2023-10-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El alcalde de Oyón, Rubén Garrido, abandona su huelga de hambre tras conocer que hay "un principio de acuerdo firme"» Europa Press 2011-11-18 (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El alcalde de Oyón, Álava, lanza un ‘videoclip’ casero para pedir el voto» El País 2015-05-18 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Terroba (PNV), nombrado nuevo alcalde de Oyón (Alava) tras recibir el apoyo de los representantes de PSE y EH Bildu» Europa Press 2015-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El PNV se hace con la alcaldía de Oyón» EITB 2015-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
- ↑ «Eduardo Terroba: "Enplegua da Oiongo arazo handiena, eta horretara bideratuko dugu esfortzua" - Araba» Alea 2016-03-10 (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Eduardo Terroba, el alcalde que descansa de la política en el coro y con el saxofón» El Correo 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
- ↑ «Aldaba jo dute Oionen» Alea 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-06-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «PNV gobierna Laguardia, EH Bildu Oion y el PP en Labastida» Gasteiz Hoy 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «EH Bildu logra la Alcaldía de Oion» Diario de Noticias de Álava 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «EH Bildu logra la Alcaldía de Oion (Álava) al renunciar el PNV a presentar su candidatura» Europa Press 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Un alcalde gaditano, euskaldun e independentista en el pueblo alavés pegado a Logroño» El Diario 2023-07-01 (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
- ↑ «Azkarate Sobrino, Edurne - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- ↑ «Gazte gara gazte» gazteak.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- ↑ «Oion - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
- ↑ «San Prudentzio 2016 - Oion - apirilak 24, igandea - Jaiak.Net» jaiak.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Grupos Federados» www.arabako.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- ↑ Oyón [Material gráfico : concierto de Navidad Coral "Prudentzio Egunsentia" = Oion : "Prudentzio Egunsentia" Abesbatza Gabonetako kontzertua. ] 2002 (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- ↑ «Arabar Errioxako txandrio sailkatu da Kuadrillarteko finalera» Bertsozale Elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) elcorreodigital.com: El revolcón del Katxi
- ↑ (Gaztelaniaz) «10 años del campeonato» futbolenalavaaraba.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) IP, Proyectos. «Jugando a la Petanca, OYON (Álava)» Pueblos de España (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- ↑ «OION ARENA» oyonesa.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2020-03-07). «FRONTÓN ARROYO I» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) admin. (2023-10-09). Piscina Municipal de Oyón-Oion - Oyón (Oion). (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Torre de Oyón-Oion en Oyón ( Oion ), Álava» Clubrural.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- ↑ «Pérez Arroyo, Clemente» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Ibáñez Irribarria, Francisco» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «"Antzerkiak gai deserosoak arakatzen ditu, baina helburua ez da pedagogikoa"» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Araba |
- Oiongo Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Oion Auñamendi entziklopedian
- Labrazako harresiak euskadi.net webgunean[Betiko hautsitako esteka]
- San Bizente ikastolaren bloga