Andy Irons
Andy Irons (Oahu, 1978ko uztailaren 24a – Grapevine, 2010eko azaroaren 2a) surflari profesionala izan zen, munduko txapeldun 2002, 2003 eta 2004an.
Andy Irons | |
---|---|
Datu pertsonalak | |
Jaiotza | Andy Irons 1978ko uztailaren 24a Kauai, Hawaii AEB |
Heriotza | 2010eko azaroaren 2a (32 urte) Grapevine, Texas AEB |
Altuera | 1,83 metro |
Pisua | 72 kg |
Ibilbidea | |
Profesional urteak | 1995-2010 |
Azken txapelketan sailkapena | 13.a 2008an |
Sponsorrak | Billabong, Von Zipper, Red Bull, Nixon, Amp'd Moblie eta Dakine |
Lorpen garrantzitsuenak | Munduko txapeldun ASP World Touren 2002, 2003 eta 2004an |
Ezaugarri teknikoak | |
Taulan posizioa | Normala (ezkerra aurrean) |
Biografia
aldatuAndy Irons Oahun jaio zen 1978ko uztailaren 24an.
Edozein surflari profesionalaren eran, Irons WQS (World Qualifying Series) delakoan hasi zen eta hantxe lehiatu zen 3 urtez (1995etik 1997ra arte). Lehia gogorra izan zuen Kelly Slater surflariarekin eta bere babesleak ere (Billabong eta Quiksilver) berdin egin zuten.
2004an, Billabongek surf eta Andy Ironsi buruzko film bat ekoiztu zuen: Blue Horizon. Argudioak bi surflari onenen arteko aurkaritza adierazten du eta Andy da bietan hoberena. Kelly Slaterren jarraitzaileek ez dute ikuspegi hori gustuko, hau bestea baino hobea baita bere ustez.
Anaia ere surflaria du, baina ez profesionala, librea baizik. Honek eta bere familiak sortu zuten Annual Irons Brothers Pinetrees Classic. Profesionaltasunetik at, gazteentzako zuzenduta dago lehiaketa hau.
Hawaiiko gobernadoreak otsailaren 13a "Andy Ironsen egun" izendatu zuen.
Surflari profesionalak 1.420.533 dolar irabazita zituen sarietan.
Heriotza
aldatuIrons Puerto Ricora joan zen surfaren mundu zirkuitukoa zen Rip Curl froga egiteko xedean, baina ezin izan zuen parte hartu, dengearen ondorioak ez baitzituen oraindik uxatu. Horregatik etxera itzultzea pentsatu zuen, Hawaiira, bere mediku propioaren tratamenduaren bila. Dallasen eskala egin zuen eta Ironsen osasunak okerrera egin zuen, Honolulurako hegaldia hartu ezinik geratu zelarik.
2010eko azaroaren 2an, Dallas-Fort Worth aireportuko Gran Hyatt hotelean aurkitu zuten hilik[1].
Hasiera batean, dengea izango zela heriotzaren arrazoia pentsatu zuten, baina metadona ere aurkitu zuten koartoan gordeta[2][3][4].
2011ko ekainaren 10ean, ikerketek bihotzeko arazoak izan zirela frogatu zuten, droga nahasketa handi bat ere hartu zuelarik.
2010eko azaroaren 6an, Kelly Slater izan zen garaile (10.a zuen) munduko txapelketa eta Ironsi dedikatu zion bere garaipena.
Urte berean, omenaldia egin zioten Hanaleiko badian, Kauain, eta hantxe izan ziren bere emaztea Lyndie, anaia Bruce eta makina bat lagun eta familiarteko ere bai.
Garaipenak
aldatu2010
- Billabong Pro Teahupoo, Teahupo'o - Tahiti
2007
- Rip Curl Search, Arica - Txile
2006
- Rip Curl Pro Pipeline Masters, Pipeline, Oahu - Hawai
- Rip Curl Search, La Jolla - Mexiko
2005
- Rip Curl Pro Banzai Pipeline, Oahu - Hawai
- Quiksilver Pro France, South West Coast - Frantzia
- Japan Quiksilver Pro, Chiba - Japonia
2003
- X-Box Pipeline Masters, Banzai Pipeline, Oahu - Hawai
- Quiksilver Pro France, South West Coast - Frantzia
- Niijima Quiksilver Pro, Niijima Island - Japonia
- Quiksilver Pro, Tavarua/Namotu - Fiyi
- Rip Curl Pro Bells Beach, Victoria - Australia
2002
- X-Box Pipeline Masters Banzai Pipeline, Oahu - Hawai
- Billabong Pro Mundaka, Euskadi
- Billabong Pro Teahupoo, Teahupoo, Taiarapu - Tahiti
- Rip Curl Pro Bells Beach, Victoria - Australia
2000
1998
- Op Pro, Huntington Beach, Kalifornia - AEB
Foster's ASP World Tourretik kanpoko garaipenak (2006 eta 2004):
2006
- OP Pro Hawái, Haleiwa, Oahu - Hawai (ASP WQS)
2005
- Honda US of Open Surfing, Huntington Beach - AEB (ASP WQS)
2004
- The Mr Price Pro, Durban - Hegoafrika (ASP WQS)
- Body Glove Surfabout, Lower Trestles, Kalifornia - AEB (AS WQS)
- O'Neill World Cup of Surfing, Oahu - Hawai (ASP WQS)
Erreferentziak
aldatu- ↑ }http://www.eitb.eus/eu/kirolak/surfa/osoa/767892/urtebete-andy-irons/
- ↑ (Gaztelaniaz)}http://www.elmundo.es/elmundo/2010/11/03/nautica/1288781524.html
- ↑ }https://web.archive.org/web/20160304121153/http://www.berria.eus/albisteak/44494/andy_irons_surflaria_hil_da.htm
- ↑ }http://www.eitb.eus/eu/bideoak/osoa/533583/surfa-andy-irons-hil-da/