Akordeoi edo eskusoinua tekla instrumentu bat da, munduan zehar oso hedatua baina nagusiki Frantzia, Ipar Amerika, Kolonbia (vallenatoa) eta Brasilen.

Akordeoi
Deskribapena
Motasqueezebox (en) Itzuli
Hornbostel-Sachs sailkapena412.132 eta 412.132-62-8
Jotzaileaakordeoi-jotzaile
Asmakuntza-data1829

Hainbat akordeoi mota daude, adibidez akordeoi diatonikoa, folkloreari loturik oso zabaldua Euskal Herrian (trikitia), Parisen, Alemanian, Austrian, Kolonbian, Panaman, Mexikoko iparraldean, Argentinako ipar-mendebaldean eta Dominikar Errepublikan.

Akordeoi diatonikoaren antzekoa da Argentinako bandoneona, tangoetan erabilia.

Jatorria eta egungo hedapena

aldatu

Akordeoia edo eskusoinua 1830eko hamarkadan Polonian asmatutako haizezko instrumentu musikala da. Gehienbat herrialde hauetan jotzen da: Iberiar peninsulan (Galizia, Kantabria, Asturias eta Euskal Herrian; Europan zehar (Frantzia, Italia, Alemania, Polonia eta Austria); eta gainerako herrialdeak (Kolonbia, Panama, Peru, Txile, Argentina, Uruguai...).

Akordeoiaren atalak

aldatu

Hiru zati handitan bana daitezke: diapasoia, hauspoa eta armonika kaxa. Akordeoi guztiek hirurak dituzte.

 
Eskusoinu hau Larrinagaren akordeoietako bat da, berak propio sortutakoa. Kromatikoa da (botoi biribilak dituena), 120 baxu ditu.

Akordeoiaren erdian hauspoa dago, eta haren bi aldeetan, zurezko bi kaxa. Diapasoia eskuineko zurezko kaxan dago; bertan, akordeoiaren teklak daude (pianodun akordeoiak) ala botoiak (akordeoi kromatikoak). Zati horrek melodia ematen du.

Bestalde, hauspoaren ezkerraldeko zurezko kaxari harmonika kaxa deritzo: zati hori bai pianodun akordeoietan eta bai kromatikoetan berbera da. Kaxak botoi biribilak ditu, eta akordeoi motaren arabera haien kopurua aldatzen da; adibidez, pianodun akordeoiak 80 eta 120 baxu izan ditzake (gehiago ere bai), baina trikitiak (soinu txikia), Euskal Herrian jotzen den ohiko tresnak, 12 baxu besterik ez. Harmonika kaxa diapasoiak sortzen duen melodia erritmoa emateko erabiltzen da.

Akordeoi motak eta haien berezitasunak

aldatu

Akordeoiak mota askotakoak dira, bakoitza tekla edo botoi kopuru desberdinekin, hainbat soinu, egitura eta formarekin.

Pianoduna: Ezagunena da: diapasoian, pianoarenak bezalako teklak ditu, berdin-berdin kokatuak; ezkerraldean, harmonika kaxan, 80, 120... baxu ditu. Normalean edo gehienbat, orkestra edo aretoetakoa da, baina ez beti.

Kromatikoa: Horrek harmonika kaxa pianodun akordeoiak bezala du, motaren arabera, baina diapasoian, pianoarenak bezalako teklak izan beharrean, botoi biribilak ditu. Akordeoi mota hori kaleetan zehar maiz ikusten da. Haren eredu, Euskal Herrian gehienbat jotzen den akordeoi mota, trikitia herri akordeoia da, tamaina txikikoa (eramanerraza) eta 12 baxu besterik ez dituena. Trikitiak diapasoian edozein akordeoi kromatikok bezala botoiak ditu, baina botoi kopurua akordeoi mota batetik bestera aldatzen da. Trikitiak 23 botoi ditu, bi ilaratan banatuak: 12 ilara batean eta 11, bestean. Hiru, lau eta bost ilarakoak ere badaude.

Akordeoi ekoizleak

aldatu

Euskal Herrian, akordeoien marka famatuena Larrinaga Guerrini da. Garai batean, bi akordeoigileok, bata euskalduna eta bestea italiarra, batera egiten zuten lan, baina arrazoi batzuk zirela medio, banatu eta bakoitzak bereak sortzen hasi zen. Geroago berriro batu egin ziren.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.