Magadha
Magadha (sanskritoz: मगध) India ipar-hegoaldeko antzinako erresuma da, gaurko Bihar estatua eta Uttar Pradesh estatuaren ekialdea hartzen zituena. Lehenengo hiriburua Rahagrija (gaurko Ragjir) izan zen, eta geroago Pataliputra (gaurko Patna). Binbisara erregearen garaian (K.a. VI. mendean) Vardhamana Mahavirak (jainismoaren sortzaileak) eta Gautama Budak predikatu zuten han. Ashoka erregearen garaian (K.a. 273-232) izan zuen bere gailurra; Gupta dinastiarekin (K.o. IV- V. mendeak) beste pizkunde bat izan zuen, bai politikan bai kulturan; horren ondoren ordea, inguruko erreinuek irentsi zuten berriro.
Magadhako Erresuma मगध | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
K.a. 500 – K.a. 321 | |||||||
Magadharen hedadura K.a. V. mendean. | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Rajagriha, gero Pataliputra (egungo Patna) | ||||||
Ekonomia | |||||||
Dirua | Pana | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Antzinako indiar hizkuntzak | ||||||
Erlijioa | Hinduismo Jainismo Budismo Brahmanismo | ||||||
Historia | |||||||
|
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.