Maar
Maar krater zabal eta behe bat da, erupzio freatiko batek, edo laba bero edo magmarekin kontaktuan dagoen lurrazpiko urak eragindako eztanda bolkaniko batek sortutakoa. Maarra, ohi, urez betetzen da, sakonera gutxiko krater aintzira bat eratzeko. Izena, germaniar dialekto batetik dator eta hau latinezko mare ("itsasoa") hitzetik.
Maar baten tamaina, 60-2000 metro luze eta 10-200 metro sakon da. Maar gehienek, arroka bolkaniko eta diatremetako paretetatik datozen arroken txatal solte nahasketa batez osatutako ertz txikiak dituzte.
Ohikoak dira maarrak AEBetan, Alemaniako Eifel eskualdean, non lehen aldiz deskribatu ziren, eta munduko beste toki geologikoki gazte batzuetan.
Maar ospetsuak
aldatu- Kilbourne Hole, Texaseko El Pasotik gertu
- Nyos aintzira, Kamerunen, karbono dioxidoz gainezka dagoen maarra
- Zuñi aintzira, Mexiko Berrian
- Aljojuca aintzira, Mexikoko Pueblan
- Aintzira bolkanikoak Campo de Calatravan, Espainia.