Nathan Rosen
Nathan Rosen (1909ko martxoaren 22a, Brooklyn-1995eko abenduaren 18a, Haifa) estatubatuar-Israeldar fisikaria izan zen, hidrogeno atomoaren inguruko ikerketengatik ezaguna. Gainera, Albert Einstein eta Boris Podolsky-rekin korapilatutako uhin-funtzioen eta EPX paradoxaren arloetan ere egin zuen lan. Einstein-Rosen zubia, gero zizare-zulo izenaz ezaguna, Nathan Rosen-ek sortutako teoria bat da.
Nathan Rosen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brooklyn, 1909ko martxoaren 22a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Israel |
Bizilekua | Israel |
Heriotza | Haifa, 1995eko abenduaren 18a (86 urte) |
Hobiratze lekua | Sde Yehoshua (Kfar Samir) cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Massachusettseko Teknologia Institutua |
Hezkuntza-maila | Fisikako doktoregoa |
Tesi zuzendaria | John C. Slater (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Moshe Carmeli (en) Asher Peres (en) Paul Singer (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikari teorikoa, unibertsitateko irakaslea eta fisikaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Technion - Israelgo Teknologia Institutua |
Enplegatzailea(k) | Princetongo Ikasketa Aurreratuen Institutua Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea Technion - Israelgo Teknologia Institutua |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Israelgo Zientziak eta Giza-Zientzien Akademia International Society on General Relativity and Gravitation (en) |
Hasierako bizitza
aldatuNathan Rosen familia judu batean jaio zen Brooklyn-en (New York). MIT-an ikasten zuen Depresio
Handiaren garaian. Han, ingeniaritza elektromekanikoan lizentziatura bat lortu zuen, eta geroago master eta doktoretza bat fisikan. Ikaslea zela, artikulu ugari argitaratu zituen, haietako bat Neutroia izanik, nukleo atomikoaren estruktura azaltzen saiatzen zena, James Chadwick aurkikuntza baino urtebete lehenago. Uhin-funtzioetan eta grabitatean ere interesa eduki zuen; gai hauetan lan eginez Michigango Unibertsitatean, eta ondoren, Princetongo Unibertsitatean.
Zientziaren egoera
aldatuXX. mendearen hasiera, zientzia azkar ari zen hazten, eta atomoaren barruko konportamoldeak lehen aldiz hasi ziren ulertzen zientzialariak. 1900. urtean, Max Planck-ek teoria kuantikoa proposatu zuen, energia guztia "quanta" izeneko unitate diskretuetan mugitzen zenaren ideia. 1905. urtean, Albert Einsteinek erlatibitate bereziaren teoria argitaratu zuen, fisikaren aurrerapenean eta unibertsoaren ulermenean funtsezkoa izango zena. 1927. urtearen inguruan, Niels Bohr eta Werner Heisenberg-ek, beste fisikari askorekin batera, mekanika kuantikoaren Kopenhageko interpretazioa garatu zuten, partikulen mugimenduen probabilitateak determinatuz. Aurkikuntza guzti hauek Nathan Rosen-ek bultzatutako iraultzaren oinarria eraiki zuten.
Einsteinekin lanean
aldatu1932an, MIT-ko doktoretza bukatu eta gero Princetongo Unibertsitarera joan zen ikertzera. 1934an, Albert Einsteinen laguntzaile bihurtu zen, Ikerketa Aurreratuko Institutuan, Princetonen (New Jersey) eta postu hortan jarraitu zuen 1936ra arte. 1935eko uztailan, Einstein eta Rosen-ek zubi batez lotutako geruza paralelotan tolestutako espazio-denboraren inguruko artikulu bat argitaratu zuten, Erlatibitate orokorra eta Maxwellen ekuazioak erabiliz bakarrik. Lehenago, Einsteinekin lanean, Rosenek Einsteinen korapilatutako uhin-funtzioen ikerketen berezitasunak adierazi zituen, eta Boris Podolsky-rekin batera, artikulu bat argitaratu zuen 1935eko maiatzan, oinarri teoriko bat garatuz 1935eko uztailaren publikazioarentzako. Maiatzeko artikulua Physics Review aldizkarian argitaratu zen. 1935eko artikuluak, Errealitate fisikoaren deskribapena mekanika kuantikoaren ikuspuntutik osotzat hartu daiteke? izenburukoa, efektu hauei Einstein-Podolsky-Rosen paradoxa izena ematen zien, edo EPR paradoxa. Einsteinek Roseni lagundu zion bere fisikari karrerarekin jarraitzen Molotov-i gutun bat bidaliz Sobietar Batasunean. Han, Einsteinek eta Rosenek artikulu berri bat publikatu zuten Uhin grabitatorioen inguruan, zeinean zilindro biratzaile batek sortzen duen tolestutako espazio-denboraren kontzeptua garatu zuten. 1952an Rosen irakasle bilakatu zen Technion-en, Haifa (Israel) eta Haifan geratu zen ikertzen bere heriotzera arte, 1995ean.
Princeton utzi eta gero, Rosenek erlatibitatean publikatzen jarraitu zuen, Erlatibitate Orokorra eta espazio laua eta Uhin grabitatorio zilindrikoen energia eta momentua artikuluekin, 1940an eta 1958an, hurrenez hurren gehiago garatuz tolestutako espazio denboraren kontzeptua.
Einstein-Rosen zubiak guztiz teorikoak dira. 1962an Jhon A. Wheeler eta Robert W. Fuller-en artikulu batean zizare-zulo hauek ezegonkorrak direla erakutsi zen. Beste ikertzaileek zizare-zuloen arloan lan egin zuten, Robert Hjellming-ek 1971an eredu bat aurkeztu zuen, zeinean zulo beltz batek materia xurgatuko zuen, eta aldi berean zulo txuri batek materia bera kanporatuko zuen espazioko beste puntu urrun batean. 1988ko artikulu batean, Kip Thorne eta Mike Morris-ek zizare-zulo horiek materia edo energia negatiboa edukiz egonkorrak izan zitezkeela proposatu zuten. Azken lan hau Rosen-i ez zitzaion zaio esleitu.
1940 eta 1989 artean artikulu batzuk argitaratu zituen grabitate bimetrikoaren bere bertsioa azalduz, Erlatibitate Orokorra hobetzeko saiakera bat, singularitateak ezabatuz eta pseudo-tentsoreak tentsoreekin ordezkatuz ez-lokalitatea kentzeko. Saiakera ez zen izan baliozkoa 1992an jasotako pulsarren datuekin desadostasunak zeudelako.
Azken urteak
aldatuGeroago, Rosen bere esfortzuak irakaskuntzan eta unibertsitate berriak irekitzean zentratu zituen. Sobietar Batasunean denbora laburraz Kievko Unibertsitatean lan egin eta gero, Estatu Batuetara itzuli zen Ipar Carolinako Unibertsitatean irakasteko 1941tik 1952ra. 1953an, Israelera behin betikoz mugitu eta gero Technion-en sartu zen, Haifan. Garai honetan Asher Peresen aholkularia zen. Negev-eko Unibertsitateko presidentea zen 70eko hamarkadan Haifan bizi zela. Hortaz gain, Rosenek Zientzia eta Humanitateen Akademia Israeldarra, Fisikarien Elkartea Israeldarra (presidente izanez 1974tik 1977ra) eta Erlatibitate Orokorraren eta Grabitazioaren Nazioarteko Elkartea sortzen lagundu zuen. Israelen goi-mailako hezkuntza zentroak Israelen irekitzean gogotsu aritu zen.
1995 abenduaren 18an hil zen, bere Haifako etxean.
Fisikarako ekarpenak
aldatuRosenek fisika modernorako ekarpen garrantzitsuak egin zituen. Bere aurkikuntzen artean, hidrogeno molekularen estruktura deskribatzen duen formulazioa garrantzitsuenetarikoa da. Formulazio honetan, elektroietako batek ere ez ez dauka zenbaki kuantiko zehaztu bat, baino elektroi bikoteak egoera puru bat dauka. Artikulu bat publikatu zuen esanez hidrogeno atomo elektroiak banaka ezin direla adierazi, aldiz, uhin funtzio berdin batekin azaldu behar liratekeela, bi elektroiak "korapilatuta" daudelako. Rosenek “korapilatutako” uhin funtzioak deitzen zien molekulen estruktura deskribatzeko erabiltzen zituen adierazpenei. Ideia hau izan zen "korapilo" kontzeptuaren hasiera (gaztelaniaz entrelazamiento eta ingelesez entanglement), mekanika kuantikoan garrantzitsua den kontzeptuetako bat.
Gainera, analisi teoriko bat garatu zuen neutroiaren inguruan protoiaren eta elektroiaren konbinazio bezala Fisikaren Berrikuspenean, 1931n.
Bibliografia
aldatu- Peres, Asher. "Nathan Rosen." Technion Physics Department. 8 June 2009.
- December 18 - Today in Science
- George, Samuel Joseph. “The Einstein-Rosen Bridge.”
- PBS Online: Stephen Hawking’s Universe.
- Saxon, Wolfgang. Nathan Rosen, 86, of Israel; Physicist Worked With Einstein, The New York Times 23 Dec. 1995, sec. 1: 28.
- Linda Hall Library, News, Scientist of The Day, Nathan Rosen, https://www.lindahall.org/about/news/scientist-of-the-day/nathan-rosen