Jean Louis Joseph Lebeau (Huy, 1794ko urtarrilaren 3a - ibidem, 1865eko martxoaren 19a) belgikar politikaria izan zen. Belgikako lehen ministroa izan zen 1831an eta 1840tik 1841era.

Joseph Lebeau

Minister of Foreign Affairs in Belgium (en) Itzuli

1840ko apirilaren 18a - 1841eko apirilaren 13a

2. Belgikako Lehen Ministroa

1840ko apirilaren 18a - 1841eko apirilaren 13a
Barthélemy de Theux de Meylandt - Jean-Baptiste Nothomb
Belgikako justizia ministroa

1832ko urriaren 20a - 1834ko abuztuaren 4a
Jean-Joseph Raikem (mul) Itzuli - Antoine Ernst
Minister of Foreign Affairs in Belgium (en) Itzuli

1831ko martxoaren 27a - 1831ko uztailaren 10a

2. Belgikako Lehen Ministroa

1831ko martxoaren 10a - 1831ko uztailaren 24a
Étienne Constantin de Gerlache - Felix de Muelenaere
Belgikako Ordezkarien Ganberako kidea

Bizitza
JaiotzaHuy1794ko urtarrilaren 3a
Herrialdea Belgika
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaHuy1865eko martxoaren 19a (71 urte)
Hezkuntza
HeziketaLiejako Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua eta kazetaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Liberala

Zuzenbidea ikasi zuen Liejako Unibertsitatean eta abokatu gisa lan egin zuen. Charles Rogier eta Paul Devaux lagunekin Mathieu Laensbergh egunkaria sortu zuen 1824an, ondoren Le politique izenekoa, Alderdi Katolikoa eta gobernuaren aurkako liberalak batzea lortu zuena.

Hasieran ez zen Belgikaren independentziaren aldekoa, baina 1830eko Belgikako Iraultzaren ondoren iritziz aldatu zuen. Kongresu Nazionaleko kide izendatu zuten eta 1831n Kanpo Arazoetako ministro bihurtu zen. Leopoldo I.a Belgikakoa proposatu zuen errege, eta Erresuma Batuaren onespena lortu zuen. Traizioa leporatu zioten 1839ko Londresko Itunaren bidez Linburgoko eta Luxenburgoko dukerriak Herbehereetara itzuli ondoren.

Diputatua (1833-1848), Justizia ministroa, Namurreko probintziako gobernadorea eta Frankfurteko Parlamentuan enbaxadorea izan zen. Gainera, bi aldiz izan zen lehen ministro: 1831ko martxotik uztailera eta 1840tik 1841era.

  • La Belgique depuis 1847 (Brusela, 4 lib., 1852)
  • Lettres aux électeurs belges (8 lib., Brusela, 1853–1856).
  • Souvenirs personnels et correspondance diplomatique 1824–1841 (Brusel, 1883) A. Freson argitaratzailea.

Kanpo estekak

aldatu