James Taylor
James Vernon Taylor (Boston, Massachusetts, 1948ko martxoaren 12a) estatubatuar kantautore eta gitarrista da. 1970eko hamarkadaren hasierako folk rock musikaren ordezkari aipagarrienetako bat izan zen.
Bizitza
aldatuMusikari familia batean hazi eta hezia, The Flying Corsayers taldea sortu zuen anaia Alexekin gaztetan. Gero, 1966an,The King Bees taldeko kide izan zen. 1968an disko bat plazaratu zuen Apple Records etxearekin, Paul McCartney ezagutu ondoren, eta 1970ean, Carole Kingen babespean, Sweet Baby James grabatu zuen. Azkeneko disko horrek arrakasta handia izan zuen, eta musikari ezagun bihurtu zuen mundu osoan. Gero, baina, heroinarako atxikimenduak eta maizko depresioek eten egin zuten bere karrera, eta dena bertan behera utzi eta erietxean egon behar izan zuen denboraldi batez.
1971n Mud Slide Slim And The Blue Horizon diskoa Estatu Batuetako eta Britainia Handiko disko salduenen zerrendako bigarren eta laugarren lekura iritsi zen hurrenez hurren. Urtebete geroago, 1972an, Carly Simon abeslariarekin ezkondu zen, eta Mockingbird singlea grabatu zuen harekin batera 1974an. 1975ean Gorilla plazaratu zuen, eta 1976an CBS disko-etxearentzat grabatzen hasi zen. 1978an Grammy saria irabazi zuen Handy Man abestiarengatik, eta urtebete geroago Flag diskoa argitaratu zuen.
1980ko hamarkadan gutxiago grabatu zuen, baina That's Why I'm Here (1985) eta Never Die Young (1988) bezalako ekarpen gogoangarriak egin zituen. 1991n New Monn Shine grabatu zuen eta 1992an kontzertu bat, zuzenean, Live izenburupean argitaratua hurrengo urtean. 2009. urtean Funny People filmean agertu zen.
Diskografia
aldatu- James Taylor (1968)
- Sweet Baby James (1970)
- James Taylor and the Original Flying Machine (1971) — 1966–1967 bitartean grabatua.
- Mud Slide Slim and the Blue Horizon (1971)
- One Man Dog (1972)
- Walking Man (1974)
- Gorilla (1975)
- In the Pocket (1976)
- Greatest Hits (1976)
- JT (1977)
- Flag (1979)
- Dad Loves His Work (1981)
- That's Why I'm Here (1985)
- Never Die Young (1988)
- New Moon Shine (1991)
- LIVE (1993)
- Best LIVE (1994)
- Hourglass (1997)
- Greatest Hits Volume 2 (2000)
- October Road (2002)
- The Best of James Taylor (2003)
- James Taylor: A Christmas Album (2004)
- One Man Band (2007)
- Covers (2008)
- Other Covers (2009)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Taylor |
Artikulu hau Massachusettsko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |