Euskal Trenbide Sarea

Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea (ETS) Euskal Autonomia Erkidegoaren esku dauden burdinbide-azpiegiturak eraiki, mantendu eta kudeatzen dituen erakunde publikoa da. 2004ko maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen bitartez sortu zuen Eusko Jaurlaritzak,[1] eta 2006ko abuztuaren 1.an bereganatu zituen azpiegiturak.[2]

Euskal Trenbide Sarea
Datuak
MotaAzpiegitura kudeatzailea
Herrialdea Euskal Herria
Jarduera
KidetzaNazioarteko trenen batasuna
Enplegatuak274 (2024ko urriaren 7a)
Agintea
Zuzendari exekutiboaAntonio López (en) Itzuli
Egoitza nagusi
JabeaEusko Jaurlaritza
Historia
Sorrera2004ko irailaren 2a
webgune ofiziala
Facebook: ETS.RFV Twitter: ETS_RFV LinkedIn: ets-rfv Youtube: UCbdeB_QDJ53ds5R-SQQIXMQ Edit the value on Wikidata

ETSren azpiegiturak Eusko Trenbideak (Euskotren Trena, Euskotren Tranbia eta Euskotren Kargo), Renfe Operadorak (Renfe Feveren Transkantauriarra Donostia-Basauri tartean) eta Metro Bilbao eragileek erabiltzen dituzte, nahiz eta aipatutako azken kasu honetan azpiegituraren jabetza Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin partekatzen den.

Metro Bilbao enpresak erabiltzen duen azpiegitura Bilboko Metrorako Ingeniaritza (IMEBISA) enpresa publikoak eraiki zuen, ETSn integratu zena azken hau sortu zenean. Era berean, ordura arte Eusko Trenbideak enpresarenak ziren azpiegiturak ETSk bereganatu zituen.

Euskal Y-ari dagokionez, ETSk Gipuzkoako adarreko tarteak eraikitzen ari ditu, Eusko Jaurlaritzak aurreratutako dirua gero kupotik kenduko zaiona.

Trenbideak

aldatu

Euskal Trenbide Sareak guztira 297,739 kilometroko luzera du: 242,382 km Euskotren Trenak ustiatuta (zeinetatik 4,505 elektrifikatu gabe dauden, Burdinbidearen Euskal Museoan, Lasao-Azpeitia lurrunezko trenari dagozkienak, eta beste 1,198 kilometro Larreinetako funikularrari dagozkienak),[3] 41,82 km Metro Bilbaok ustiatuta, eta 13,537 km Euskotren Tranbiak ustiatuta. Hurrengo trenbideak kudeatzen ditu:

  • Basurtu Ospitalea - Ariz trenbidea, 7,8 kilometrokoa.
  • Irauregi - Lutxana-Barakaldo trenbidea, 5,7 kilometrokoa.

Bestalde, iraganean hurrengoak ere kudeatu zituen:

  • San Ignazio - Deustu - Ola trenbidea
  • Zumarraga - Zumaia trenbidea (Urolako trena)

Historia

aldatu

Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin hitzarmena sinatu ondoren Basurtu Ospitalea - Ariz eta Irauregi - Lutxana-Barakaldo trenbideen eskualdaketa gauzatu zen 2018ko abenduaren 15ean, 1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuari jarraiki.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Vasco, Eusko Jaurlaritza - Gobierno. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. (Noiz kontsultatua: 2017-10-22).
  2. (PDF) Euskal Trenbide Sarea - Memoria 2014. , 83 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-22).
  3. Euskotren. «Trenak» (Noiz kontsultatua: 2013-01-28).[Betiko hautsitako esteka]
  4. «Jaurlaritzak bi trenbide linearen kudeaketa bere gain hartuko du larunbatetik aurrera» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).

Kanpo estekak

aldatu