Arrosa
- Artikulu hau Nafarroa Behereko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrosa (argipena)».
Arrosa[2][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Baigorri-Ortzaize eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 12,7 kilometrora. Altuera 100 eta 810 metro artekoa da, eta 18,43 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 538 biztanle zituen.
Arrosa | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
Done Martin elizako eta hilherriko ikuspegia | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Eskualdea | Baigorri-Ortzaize | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Euskal Mendialdea | ||
Izen ofiziala | Saint-Martin-d'Arrossa | ||
Auzapeza (1995-2026) | Beñat Arrabit (Euzko Alderdi Jeltzalea) | ||
Posta kodea | 64780 | ||
INSEE kodea | 64490 | ||
Herritarra | arrosatar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°14′17″N 1°18′48″W / 43.2381°N 1.3133°W | ||
Azalera | 18,43 km2 | ||
Garaiera | 100-810 metro | ||
Distantzia | 12,7 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 538 (2018: 5) | ||
Dentsitatea | 28,38 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 29,92 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 61,75 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 78,15 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 13,46 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 8,26 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 54,75 (2010) | ||
Erabilera | % 22,39 (2011) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1923ko uztailaren 2a (independentzia) |
Bertako biztanleak arrosatarrak dira.
Izena
aldatuArrosa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- frantsesez: Saint-Martin-d'Arrossa[3]
- okzitanieraz: Sent Martin d'Arròsa[4]
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:
- Sanctus-Martinus d'Ouses (1302)[5]
- Sainct-Martin de Osses (1529)[5]
- Grand-Pont (1793: izen iraultzailea)[6]
Etimologia
aldatuArrosa izena Arlausa edo Erlausa izenetatik heldu da, hain segur. Horiek Eiharze auzoaldeko bi etxe ziren, Erdi Aroan. XIII. mendetik goiti aipatuak dira[7].
Frantses eta okzitanierazko izenak, Baigorri edo Donamartiri bezalako beste kasu batzuetan, tokiko santuaren (kasu honetan, Done Martin) eta euskal izen tradizionalaren (kasu honetan, Arrosa) elkartzetik dator.
Geografia
aldatuArrosa Ortzaizeko ibarran dago.
Mugakideak
aldatuKlima
aldatuDatu klimatikoak (Irulegi, 1981-2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 24.8 | 27.0 | 30.0 | 32.6 | 35.0 | 40.0 | 41.0 | 42.0 | 39.2 | 34.0 | 27.0 | 26.0 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 11.9 | 12.9 | 15.6 | 17.1 | 20.8 | 23.7 | 25.9 | 26.2 | 24.4 | 20.5 | 15.2 | 12.5 | 18.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 7.5 | 8.0 | 10.3 | 11.7 | 15.2 | 18.2 | 20.3 | 20.5 | 18.3 | 15.3 | 10.6 | 8.3 | 13.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 3.0 | 3.2 | 5.0 | 6.4 | 9.7 | 12.7 | 14.7 | 14.8 | 12.3 | 10.1 | 6.0 | 4.0 | 8.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -15.4 | -10.5 | -9.5 | -3.2 | -0.2 | 2.8 | 5.8 | 4.0 | 2.0 | -2.5 | -8.5 | -9.8 | -15.4 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 146.0 | 129.8 | 124.7 | 139.3 | 106.9 | 77.0 | 65.6 | 76.1 | 92.5 | 112.1 | 164.8 | 153.4 | 1398.2 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 96.7 | 115.5 | 128.9 | 78.8 | 70.1 | 66.2 | 103.2 | 80.3 | 69.3 | 88.1 | 124.1 | 110.2 | 128.9 |
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[8] |
Etxeak eta auzoak
aldatu- Landaburua
- Etxabe
- Iribarne
- Alhahiri
- Eihartze
- Lantikoenea
- Pelenea
- Erdikoborda
- Atherexenea
- Aroztegia
Historia
aldatuArrosa Ortzaize udalerriko kide izan zen 1923ko uztailaren 2ra arte.[9]
Demografia
aldatu1926 | 1931 | 1936 | 1946 | 1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 | 2006 | 2007 | 2008 | 2013 | 2018 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
972 | 894 | 772 | 735 | 690 | 695 | 625 | 511 | 479 | 415 | 442 | 462 | 465 | 468 | 523 | 538 |
Politika
aldatuIngurumen-politika
aldatu2020ko Herriko Etxeko hauteskundeetan, gehiengoa lortu zuen zerrendak Biziren metamorfosi ekologikoaren aldeko Ituna sinatu zuen, azken honekin sinatzaileek mugikortasunaren, elikaduraren, etxebizitzaren, energiaren eta tokiko eta zirkularra den ekonomiaren arloko trantsizioaren alde jarduteko engaiamendua hartzen dute. 2021eko jarraipen-txostenaren ondotik, Herriko Etxeari 4tik 0ko[10] metamorfosi puntuazioa eman zitzaion eta 2023ko kargualdi-erdiko txostenean, puntuazioa 4tik 0,5ekoa[11] izan zen.
Erakunde publikoak
aldatu2017ko urtarrilaren 1era arte, Arrosa Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[12]
Garraioa
aldatuEuskal Hirigune Elkargoaren esku dago Car Express hiriarteko autobus sareak zerbitzatzen du herria. Guztira, linea batek eskaintzen du zerbitzua.[13]
Gainera, Baiona-Donibane Garazi burdinbideak zerbitzua ematen du Arrosa udalerriri, Txik Txaken 54. linearen bidez.
Euskara
aldatuLuis Luziano Bonapartek, 1869an, Ortzaizeko ibarreko herri guztiak sailkatu zituen, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Arberoa eta Aldude ibarretan hitz egiten zena.[14]
Koldo Zuazok, 2010ean, Arrosak nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[15]
Arrosatar ospetsuak
aldatu- Raymond Albaladejo (1932-1964), errugbilaria.
- Maialen Errotabehere (1983-), abeslaria.
- Xan Errotabehere, Kalakan taldeko kidea.
Irudiak
aldatu-
Done Martin eliza
-
Pilotalekua
-
Herri Barnea
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
- ↑ Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ (Okzitanieraz) Benoit. «Diccionari toponimic occitan de las Lanas e deu Baish Ador» Lo Congrès Permanent de la Lenga Occitana (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
- ↑ a b (Frantsesez) Raymond, Paul. (1863). Dictionnaire topographique du département des Basses-Pyrénées. Impr. impériale (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ «Arrosa - Udalerriko albistea» cassini.ehess.fr (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
- ↑ «Herriaren historia» Saint-Martin d'Arrossa (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
- ↑ Irulegiko estazioko balio klimatologikoak. Frantziako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ (Frantsesez) «1923ko uztailaren 2ko legea» Gallica 1923-07-04 (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
- ↑ «Ipar Euskal Herria, metamorfosi ekologikoaren 0 fasean da: 2021eko txostenaren emaitzak»
- ↑ Kargualdi-erdiko egoera ekologikoa: Bizik ekintza egituratzaileen aldeko deia egiten du
- ↑ Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11. Argia.com
- ↑ (Frantsesez) «Ipar Euskal Herriko TXIK TXAK sarea: garraio publikoaren gorakada handia hilabetean.» France Bleu 2019-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Joseba Aurkenerena: Arrosako kabalkada erauntsi ororen gainetik. [1]
- Arrosako udalaren web ofiziala.