Arne Tiselius
Arne Wilhelm Kaurin Tiselius (Stockholm, Suedia, 1902ko abuztuaren 10a - Uppsala, Suedia, 1971ko urriaren 29a) suediar biokimikaria izan zen.
Biografia
aldatuUppsalako eta Princetongo unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Biokimika-gaiak bakartzeko metodoen ikerkuntzan, elektroforesiaren eta kromatografiaren ikerkuntzan bereziki, egin zituen lanengatik da ezaguna. Aminoazido batzuk bakartzea lortu zuen. Birusak bakartzeko eta odolaren plasma sintesi bidez lortzeko lanak ere egin zituen.
Sari asko jaso zituen, besteak beste, Kimikako Nobel saria 1948an.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu