Uppsala
Uppsala (suedieraz ˈɵpːˈsɑːla ahoskatua) Suediako ekialdeko hiria eta izen bereko konderriko (6.989 km2) hiriburua da, Stockholm hiriburuaren ipar-mendebalean. 2010ko erroldaren arabera 140.454 biztanle ditu eta herrialdeko laugarren hiri handiena da. Suediako unibertsitaterik zaharrena (1477) eta katedralik handiena ditu. Unibertsitateko liburutegia, Carolina Rediviva, Suediako garrantzitsuena da.
Uppsala Uppsala | ||
---|---|---|
urban area in Sweden (en) | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Suedia | |
Konderria | Uppsalako konderria | |
Uppland | Probintzia | |
Izen ofiziala | Uppsala | |
Jatorrizko izena | Uppsala | |
Posta kodea | 751 70 - 757 59 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 59°50′59″N 17°38′20″E / 59.849761°N 17.638947°E | |
Azalera | 48,77 km² | |
Altuera | 15 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 166.698 (2020ko abenduaren 31) 1.242 (2020) | |
Dentsitatea | 39 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 018 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
http://www.uppsala.se/ |
Geografia
aldatuUppsalako limozko lautada aberatsean kokaturik dago, Fyris ibaiaren ertzean. Ibai hau glaziarrak sorturiko haran baten paralelo doa, itsas mailarekiko 30 metrotako altueran. Stockholm hiriburutik 70 kilometro ipar-mendebaldera dago, trenez 40 minutu inguru behar dira bertara iristeko.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Uppsala) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 10.2 | 11.9 | 17.4 | 26.8 | 32.8 | 34.5 | 37.4 | 34.3 | 27.8 | 22.0 | 14.3 | 12.4 | 37.4 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -1.5 | -1.1 | 2.9 | 8.6 | 15.7 | 20.4 | 21.4 | 20.1 | 15.0 | 9.6 | 3.5 | 0.1 | 9.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -7.1 | -7.4 | -4.3 | -0.2 | 4.8 | 9.5 | 11.6 | 10.7 | 7.1 | 3.4 | -1.3 | -5.5 | 1.8 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 38 | 27 | 29 | 29 | 33 | 44 | 72 | 68 | 59 | 50 | 52 | 44 | 545 |
Iturria: Uppsala Universitet[1] |
Historia
aldatuGamla Uppsala
aldatuEskandinaviako antzinako hiriburuetako bat izan zen. Hasierako hiria, Gamla Uppsala (Uppsala zaharra), egungoaren iparraldean zegoen, eta politika- eta erlijio-gune garrantzitsua izan zen Bikingoen Aroan. Uppsalako tenplua tenplu pagano bat zen eta historiaurreko garaitik eskandinaviar jainkoak gurtu izan ziren. Horrela beraz kristautasuna sartu aurreko erregeen hilobiak daude bertan. 1164an ordea Gamla Uppsala apezpikuaren egoitza bihurtu zen eta aintzinako jainkoak baztertuak izan ziren. Garai hartan gaur egungo Uppsalak Östra Aros izena zuen eta Gamla Uppsalaren itsasportua zen.
Uppsala
aldatu1273. urtean sute batek suntsitu zuen antzinako hiria, eta egungoa eraiki zen. Gamla Uppsalako katedrala ere erre zen eta hiri berrian katedrala eraikitzerakoan Uppsala berria bihurtu zen Apezpikuaren egoitza. Dorreak 118'70 metrotako altuera zuen eta Europa iparraldeko eraikin altuena zen, oraindik ere horrela izaten jarraitzen du.
1477an Uppsalako Unibertsitatea sortu zen, gerora Europako garrantzitsuenetakoa bihurtu zena, bertan lan egin zuen Carolus Linnaeus botanikariari esker besteak beste. XVI mendean Gustavo I.a Vasa erregeak gaztelua eraikitzeko agindua eman zuen. 1702.an sute handi batek hiria erre zuen. Gaztelua bera were oso kaltetua zan zen bai eta katedralaren hainbat zati ere.
Azken urteak
aldatu1960 eta 1970 hamarkadetan hainbat eraikin historiko behera bota zituzten hiria berrizteko lanetan, zeukaten balioaz konturatu gabe. Gaur egun sona handiko hiri unibertsitarioa izaten jarraitzen du.
Ekonomia
aldatuIndustriagune garrantzitsua da, mekanika-industria, zerrategiak, zementua, larrugintza dira jarduera ekonomiko nagusiak. Medikuntzari loturiko jarduerak ere baditu.
Ondasun nabarmenak
aldatuHiriaren alde zaharra nahiko trinkoa da baina ibaiak bi zatitan bereizten du, mendebaldean errege familiaren egoitza zena (gaztelua), kleroarena (katedrala) eta auzo akademikoa (unibertistatea) daude eta ekialdean berriz gainerako herri xehea zabaltzen da.
Honako erikin hauek dira aipagarrienak:
- Uppsalako katedrala: XIII mendeko katedral gotikoa, Europa iparraldeko handiena.
- Uppsalako gaztelua: XVI mendekoa.
- Uppsalako Unibertsitatea:
- Eraikin nagusia
- Carolina Rediviva (Liburutegia)
- Gustavianum (Eraikin zaharra)
- Lorategi botanikoak
- Lineoren lorategia
- Linnaeus Hammarby: Lineoren udako etxea.
Iruditegia
aldatu-
Uppsalako Unibertsitatearen eraikin nagusia.
-
Unibertsitateko lorategi botanikoak.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Suedieraz) Uppsala Universitet. Instutitionen för geovetenskaper. .