Pegar
Pegarra, Bidasoaldean pedarra edo, Bizkaia aldean, kantarue lurrezko ontzi handia da, sabela zabala, eta ahoa eta hondoa estuak dituena.[1]
Ontzigileak iparraldekoak ziren, adibidez Miarritzeko (Lapurdi) Cazaux familiarenak, Donazaharreko (Nafarroa Beherea) Jean Oyhanburu eta Simon Eyheraberri familienak edo Zuberoako Urdiñarbekoak. Doneztebeko (Nafarroa) ontzi lantegietatik ere etorri bide ziren ziur aski, jakin baitakigu hango lantegietan, Galtzaburun bizi zen Remon familiakoan behintzat, aritzen zirela lanbide horretan.[2]
Ontzi mota hori Pirinioen bi aldeetan erabili eta egin zuten. Landetan poega edo banoe esaten diote eta Gaskoinian, durno edo terras
Roland Coquerelek Ordizango ontziekin senidetu zuen eta karolingiar jatorria zuela esan zuen. Edonola ere, XX. mendera arte egin zuten. Humboldtek jada 1801ean Donibane Lohizunen ikusi zuen eta teontziaren itxurako ontzi gisa definitu.