Margarita Valoiskoa
Margarita Valoiskoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Marguerite de Valois | ||||
Jaiotza | Saint-Germain-en-Laye, 1553ko maiatzaren 14a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Heriotza | Paris, 1615eko martxoaren 27a (61 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Saint-Denisko basilika | ||||
Heriotza modua | : pneumonia | ||||
Familia | |||||
Aita | Henrike II.a Frantziakoa | ||||
Ama | Katalina Medici | ||||
Ezkontidea(k) | Henrike III.a Nafarroakoa (1572ko abuztuaren 18a, 1572, 1572ko abuztuaren 18a (egutegi gregorianoa) - 1599) | ||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||
Haurrideak | |||||
Leinua | Valois leinua Borboi leinua | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | salonnièrea eta idazlea | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
- Artikulu hau Henrike III.aren emazteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Margarita Nafarroakoa».
Margarita Frantziakoa edo Margarita Valoiskoa (Saint-Germain-en-Laye, 1553ko maiatzaren 14 – Paris, 1615eko maiatzaren 27), Margot erregina ezizenaz ere ezaguna, Nafarroako erregina ezkontidea izan zen 1572-1599 bitartean, eta Frantziako erregina 1589-1599 bitartean. Kultura handiko emakumea zen eta oroitzapen liburu bat (Mémoires) eta poemak idatzi zituen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Henrike II.a Frantziakoaren eta Katalina Mediciren zazpigarren alaba zen. Haren hiru neba Frantziako errege izan ziren: Frantzisko II.a, Karlos IX.a eta Henrike III.a. Ahizpa bat, Elisabet, Filipe II.a Espainiakoaren hirugarren emaztea izan zen, eta beste bat, Klaudia, Karlos III.a Lorenakoarekin ezkondu zen.
Nafarroako errege Henrike III.arekin ezkondu zen 1572ko abuztuan. Sei egun geroago San Bartolome eguneko sarraskia gertatu zen, eta badirudi berari esker irten zela senarra bizirik ataka hartatik. Senar-emazteak bereizirik bizi izan ziren luzaroan, eta guztiz ospetsuak bihurtu ziren Parisen Margot erreginaren amodiozko ibilerak. Eskandalu haiek ezin eramanik, Auverniako Ussongo gazteluan itxiarazi zuen senarrak 1587an, zeuzkan maitale guztien izenak banan-banan esanarazi ondoren. 1605 arte eduki zuten itxirik.
1599an egin zuten senarra Frantziako errege, Henrike IV.a izenez, eta 1600ean lortu zuen dibortzioa errege berriak, emazteak ondorengorik eman ez ziola eta. 1605ean utzi zuten aske Margarita eta Parisen bizi izan zen azken urteetan.
Ezkontza eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1572ko abuztuaren 18an, Parisen, Henrike III.a Nafarroakoarekin, Frantziako Henrike IV.a izango zenarekin ezkondu zen. Bien arteko harremana txarra zen eta ez zuten seme-alabarik izan. 1600an Henrikek ezkontza banatzeko baimena lortu zuen. Horren ondoren ez zen berriro ezkondu.
Artea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburu eta film asko haren bizitzan oinarriturik daude:
- Alexandre Dumasen La Reine Margot (1845)
- Camilla de Morlhonen La Reine Margot filma (1909), Berthe Bovyka antzeztua.
- Jean Drevilleen La Reine Margot filma (1954), Jeanne Moreauka antzeztua.
- Rene Lucoten La Reine Margot telefilma (1961).
- Patrice Chéreauren La Reine Margot filma (1994), Isabelle Adjanik antzeztua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/01/22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.