Edukira joan

Foku (optika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fokuratze» orritik birbideratua)
Partzialki fokuratutako irudia, baina nagusiki gradu aldakorretan fokuz kanpo.

Fokua ikusitako objektuko puntu batean sortutako argi izpiek bat egiten duten puntua da. Fokua kontzeptualki puntu bat den arren, fisikoki luzapen espaziala du, zirkulu lausoa delakoa. Fokuratze ez ideal hau irudian dauden aberrazioen ondorioz sortua izan liteke. Garrantzizko aberrazioak ez egonez gero, zirkulu lauso txikiena Airy zirkulua da, berau sistema optikoaren rekiduraren difrakzioaren eraginez sortua izan liteke. Aberrazioak irekiduraren diametroa gero eta gehiago handiagoatuz doan einean okertzera jotzen dute, Airy diskoa irekidura handietan txikiagoa den artean.

Irudi bat edota irudi-puntu bat fokuratua dagoela esan ohi da, objektuaren puntuen argiak irudiarekin ahalik eta gehien bat egiten dutenean, eta fokuz kanpo dagoela, argiak ongi bat egiten ez baldin badu.

Fokuratzea elementu garrantzitsua da bai argazkietan eta baita bideoetan ere. Irudiak ez digu balioko ongi enfokatuta ez badago, beraz garrantzitsua da argazki bat ateratzerako orduan edota bideo bat grabatzerako orduan, fokatzean arreta handia jartzea. Fokuratzea subjektu edo objektu baten eta kameraren arteko distantzia doitzean oinarritzen da, eta haren helburua objektu baten irudia argitasun osoz lortzea da[1].

Irudia objektiboan sortzen da ondoren jadanik osaturik, kameraren barrualdera iristeko. Gizakiekin ere antzeko zerbait gertatzen da. Zerbait begiratzen dugunean irudia begian definitzen da, hau da, begiak fokuratzen du ikusten ari garena, eta ondoren gure garunera bidaltzen da eta honek itzuli egiten du[2].

Bi fokatze mota daude; automatikoa eta eskuz egiten dena. Gaur egungo kamera gehienek automatikoki fokatzeko aukera ematen duen botoi bat daramate, baina hala ere enfokatze automatikoa ez da beti aukerarik onena izaten. Izan ere, baliteke automatikoki egitean guk fokuratu nahi dugun objektu edo subjektua ez enfokatzea. Beraz, zerbait konkretua fokuratu nahi badugu, gehienetan aukera hobea izaten da eskuz egitea[3]. Adibidez espazio batean dagoen objektu txiki bat fokuratu nahi badugu, aukera hobea da eskuz egitea.

Fokuratzean eragiten duten elementuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fokuratzea ekintza oso sentsiblea da, eta hainbat faktorek eragina dute bertan. Jarraian aipatuko diren elementu hauek kontuan izaten ez badira, irudia ongi enfokatuta ez ateratzeko arriskua dago[2].

  • Distantzia fokala: Kontuan izan behar dugu objektu bat fokuratu ondoren edozein aldaketa egiten badugu, (zoom gehiago adibidez) fokatzea galdu egingo dela, eta beraz objektua gaizki enfokuratua aterako dela.
  • Objektiboa: Objektiboa eskuz moduan daukagunean kontuz ibili behar dugu, izan ere edozein aldaketak enfokatzea galtzea ekar dezake.
  • Subjektu edo objektuarekiko distantzia: Adibidez belardian dagoen animalia bat fokuratzen baduzu eta ondoren pauso batzuk atzera ematea erabakitzen baduzu, fokuratzea galduko da.
  • Diafragma: Diafragmaren irekidurak eragina du enfokatzean.

Noiz erabili eskuzko fokuratzea eta noiz automatikoa [2]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fokuratze manuala egokia izango da hainbat egoeretan:

  • Argazkia objektu txikiei egin nahi zaienean. Izan ere, fokuratze automatikoarekin ezin izango da ziurtatu guk nahi dugun objektua enfokatuta aterako denik.
  • Argi gutxi dagoen lekuetan.
  • Argazkia kristal baten atzetik atera nahi denean. Izan ere objektiboak kristala fokuratu dezake atzean dagoen subjektua fokuratu beharrean.
  • Hainbat pertsona edo objekturen artean, pertsona edo objektu bakar bat enfokatu nahi denean. Fokuratze automatikoak ez daki zein fokuratu edo zer fokuratu behar duen, horregatik da egokiagoa eskuz egitea.

Fokuratze automatikoa erabilgarria izango da kasu hauetan:

  • Argazkia azkar atera behar dugunean eta eskuz enfokatzeko denborarik ez dugunean.
  • Argazkia zeri ateratzen ari garen ez dakigunean, hau da, batzuetan kamera oso goian heldu behar dugu eta ez dugu ikusten zer fotografiatzen ari garen.
  • Auto-erretratuetan.
  • Mugimendu asko dagoen ekintza batean argazki bat atera nahi dugunean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Definición de enfoque — Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).
  2. a b c (Gaztelaniaz) Src='https://Secure.gravatar.com/Avatar/12a727a24247f14406d044d80504f59c?s=50,+<img Alt=;
    1. 038;d=mm; Srcset='https://Secure.gravatar.com/Avatar/12a727a24247f14406d044d80504f59c?s=100,+#038;r=g';+
    2. 038;d=mm; septiembre, #038;r=g 2x' class='avatar avatar-50 photo' height='50' width='50' />Mario Pérez·Cámaras·26; 2011. (2011-09-26). «Todo Sobre el Enfoque Manual y Automático en las Cámaras Réflex» Blog del Fotógrafo (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).
  3. (Gaztelaniaz) «Definición de enfoque — Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]