Edukira joan

Ebidentzian Oinarritutako Medikuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ebidentzian oinarritutako medikuntza» orritik birbideratua)

Ebidentzian Oinarritutako Medikuntza (EOM) ziurtasun zientifikoa bilatzen duen korronte medikoa da.

Laburbilduta, "Ebidentzian Oinarritutako Medikuntza eguneratutako nabaritasun hoberenaren erabilera da, nahita egindakoa, agerikoa eta zentzuzkoa da, beti ere gaixoak banaka zaintzeko erabakiak modu indibidualean hartzeko."

1972an Archie Cochrane mediku eskoziarrak "Effectiveness and Efficiency: Random Reflections on Health Services" liburua kaleratu zuen, gerorako planteamenduen hastapena izan zena.

Estatistika eta zientziak emandako baliabideak erabiliz, argitaratutako ikerketak sistematikoki berrikustea metodo nagusia dute tratamendu medikoak aztertzeko. Meta-analisiak, arrisku-kalteen analisiak eta saio kontrolatu eta errandomizatuak dituzte teknikarik erabilien artean.

Honen guztiaren arabera, ebidentzia mailak deskribatu dituzte Atik Dra, lehenengoa nabaritasunik handiena daukana eta azkena txikiena.

Cochrane Collaboration izeneko erakundea 1993an sortu zuten mundu mailan 90 herrialde baino gehiagotan 10.000 bolondresek egindako lana nolabait koordinatzen du. Oxforden (Ingalaterra) dauka egoitza nagusia.

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian, Donostia Ospitalean dago metodo hauen arabera dabilen talde aipagarriena, Barne medikuntzaren zerbitzuan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]