Duala
Douala Douala | |
---|---|
portu-hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Kamerun |
Probintzia | Wouri |
Izen ofiziala | Douala |
Jatorrizko izena | Douala |
Geografia | |
Koordenatuak | 4°03′N 9°42′E / 4.05°N 9.7°E |
Azalera | 210 km² |
Altuera | 1 |
Demografia | |
Biztanleria | 2.768.436 (2015) 321.491 (2012) |
Dentsitatea | 13.183 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+01:00 |
Hiri senidetuak | Filadelfia, Akhisar (en) , Erroma, Trieste, Windhoek, Newark, Dakar, Uagadugu, Agadir, Durban, Sfax eta Taiyuan |
Duala[1], frantsesez Douala, Kamerungo hiriburu ekonomikoa da, baita herrialdeko hiririk handiena ere. Portua dauka eta Wouri departamentuan kokatzen da, Kostaldeko eskualdean.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Duala Wouri ibaiaren bokalean kokatzen da, Gineako golkoaren tokirik sakonenean, Ozeano Atlantikoaren ertzean. Herrialdeko porturik handiena da, eta Erdialdeko Afrikako porturik garrantzitsuenetako bat.
Hiria ibaiaren bi aldeetan zehar hedatzen da, eta batetik bestera pasatzeko zubi bakarra dago.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dualan klima ekuatoriala topatzen dugu: tenperatura 26° inguruan konstante egon ohi da, eta prezipitazio ugari ditu, bereziki eurite sasoian (ekainetik urrira). Airea ia beti egon ohi da hezetasunez saturatuta; %99ko hezetasun erlatiboa eurite sasoian eta %80koa "lehorte" garaian (urritik maiatzera).
Klima honek eltxoen ugaritzea bultzatzen du eta beraz, paludismoarena ere bai.
Datu klimatikoak (Douala) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 30 | 31 | 31 | 30 | 29 | 28 | 27 | 27 | 27 | 28 | 29 | 30 | 28.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 24 | 25 | 24 | 24 | 24 | 24 | 23 | 23 | 23 | 23 | 24 | 24 | 23.8 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 51 | 81 | 196 | 226 | 307 | 478 | 622 | 627 | 582 | 419 | 155 | 56 | 3799.8 |
Iturria: Weatherbase [2] |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kamerungo eta, oro har, Erdialdeko Afrikako historia bezala, Dualako historia ez da idatzia izan. Horren ondorioz, kanpoko lekukotasunen bidez baino ezin dugu ezagutu; jakinez Antzinatean lekukotasun gutxi ditugula.
K. a. IV. mendean, Hannon izeneko kartagotar batek Gineako golkoko sakoneko paisaian erupzioan zeuden sumendiak topatu zituen, eta "Jainkoen Gurdia" deitu.
K.o. XV. mendean, 1472an, Fernão do Pó buru zuten portuges esploratzaile batzuk otarraintxoez beteta zegoen ibai bat aurkitu zuten Kamerun mendiaren oinetan. Erreka honi Rio dos Camaroes (otarraintxoen ibaia) deituko diote eta Kamerun mendiari, Serra de Fernão do Pó. Pentsatzen da ibai hau Wouri ibaia dela. Espainolak beranduago etorriko dira, portugesek emandako izena gazteleratuz: Río de Camarones.
1578an beste herri bat etorriko da Kongoko drainatze arrotik leku honetara: Duala herria, estuariotik hurbil kokatuko dena. Bertan, Bassa eta Bakoko izeneko beste bi kultura aurkituko dituzte. Oraingoan otarraintxoek Mbeatoe izena hartuko dute.
Kolonizazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1840an, Thomas Buxton ingelesa Afrikako mendebaldeko kostaranzko espedizio britainiar baten buru egiten da. 1841ean, espedizio honek Fernando Poo uhartean eskala bat egiten du; baina ikusiz haien ebanjelizazio misiorako leku egokia zela, bertan geratuko dira. Bertatik, John Clarke artzaina eta G.K. Prince doktorea estuarioan gora joango dira hangokoekin lehen harremanak sortuz. Britainiarrek Rio de Camarones, Cameroons Town bilakatuko dute. 1843an, Joseph Merrickek, Princerekin batera Fernando Po-n kokatu denak, Isubu hizkuntzaren gramatika idazteari ekiten dio.
Alfred Sakerrek lan hauek baliatuko ditu 1872an Idazki Santuak Duala hizkuntzara itzultzeko.
1884ko uztailak 14an, Nachtigal esploratzaile alemana (Ipar Afrikan bere herrialdearen kontsul zena) Cameroons Towneko estuarioan lurreratzen da lurraldearen jabetza hartuz. 30000 biztanle inguruko hiriari Kamerunstadt izena jarriko zaio, eta herrialdeko hiriburua bihurtuko 1885etik 1901era. Urte hartako Urtarrilaren 1ean, hiriak Duala izena hartuko du eta Kamerunstadt herrialdearen deitura bilakatuko da gobernatzaile alemanaren dekretu bidez. Dekretu honek hiriburua Buea izendatuko du, eta 1908an Douala berriz bilakatuko da hiriburu. 1910ean Jaunde izendatuko dute hiriburu, eta hala izaten jarraituko du gaur egun arte.
Lehen Mundu Gerraren ondorioz, britainiarrek eta frantsesek garaian alemana zen Duala okupatuko dute, 1914ko irailaren 27tik 1916ko otsaila arte.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | 1916 | 1920 | 1924 | 1927 | 1931 | 1933 | 1935 | 1937 | 1939 | 1941 |
Biztanleria (milako) |
29,4 | 26,4 | 44,5 | 54,6 | 37 | 52,6 | 56,5 | 79,4 | 69,8 | 76,7 |
Urtea | 1944 | 1947 | 1949 | 1954 | 1956 | 1976 | 1987 | 1991 | 1999 |
Biztanleria (milako) |
73,8 | 115,5 | 77,6 | 192,4 | 224,3 | 637 | 810 | 884 | 1448,3 |
Dualatar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Élise Mballa, dantzari eta koreografoa
- Samuel Eto'o, futbolaria
- Alex Song, futbolaria
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dakar (Senegal)
- Estrasburgo (Frantzia)
- Akhisar (Turkia)
- Newark (New Jersey) (Ameriketako Estatu Batuak)
- Filadelfia (Ameriketako Estatu Batuak)
- Windhoek (Namibia)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Berria Estilo Liburua» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
- ↑ Weatherbase. (2011). Historical Weather for Douala, Cameroon. .