Edukira joan

Museo Kapitolinoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Museo Kapitolinoak
Map
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Arkitektura
Deskribapena
Museo kapitolinoak

Museo Capitolinoak (italieraz: Musei Capitolini) Erromako hiriko museo zibiko nagusiak dira[1]. Pluralean esaten da bere jatorriari erreferentzia eginez, izan ere, aurretik zegoen antzinako eskulturen bildumari Benedicto XIV.ak Pinakoteka Gehitu baitzion XVIII. mendean.

Kapitolinoen egoitza historikoa Kontserbadoreen jauregiek (Palazzo dei Cinservatori) eta Jauregi Berriak (Palazzo Nuovo) osatzen dute. Biak Miguel Angelen diseinuaren arabera berritu zen eta Kapitolino muinoan dafgoen Campidoglio enparantzaren alde banatan daude kokatuta.

Museoaren 1471ean sortu bide zen, Sixto IV.a Aita Santuak hiriari Lateranotik ekarritako brontzeen bilduma garrantzitsu bat (horien artean Luperka izena duen eskultura) erromatar herriari dohaintzan eman zionean[2]. Brontze horiek Kontserbadoreen jauregiko patioan eta Campidoglio plazan kokatu ziren; horren ondorioz museo hau munduko museo publikorik zaharrena dela esan daiteke.

Paulo III eta Pio V.a bezalako hainbat Aita Santuen dohaintzei esker bilduma haziz joan zen, eta horretaz gain Vatikanotik eskultura paganoak kendu zituzten. 1654ean Palazzo Nuovoren eraikitzearekin egoera hobetu egin zen.

Museoa Klemente XII,a Aita Santuaren desiraz ireki zen 1734ean, ia mende bat geroago. Bere ondorengoak  Benedicto XIV.ak  kapitolioko pinakoteka inauguratu zuen Sacchetti eta Pio familiaren bilduma pribatuak eskuratuz

Italiaren bateratzearen ondoren Erroma hiriburu bilakatzeko  egindako indusketek objektu berri asko azaleratu zituzten, hauek, Herri- Biltegi Arkeologikoan, ondoren Antiquarium deitua, neurri batean Kapitolioetan erakutsiak izan ziren  

1997an egoitza berri bat ireki zen Erromako Ostiense auzoko Giovanni Montemartini Zentral Hidroelektrikoan (Centrale Montemartini),  arkeologia industrial eta klasikoaren arteko nahasketa originala lortuz.

Museo kapitolinoetako bilduma historikoak ondorengoak dira:

  • Pinakoteka, Sacchetti markesaren eta Pio Saboyakoa printzeen familiaren bildumatik dator.
  • Protomoteka, Pio VII.aren borondatez 1820ean Panteoitik kapitoliora eraman ziren pertsonai ilustreen bustoen bilduma da.
  • Castellani bilduma, Augusto Castellanik XIX. mendearen bigarren erdialdean eginiko dohaintza da. Hau zeramika arkaikozko (K.a. VIIItik IV.ra) zatiak, zonalde etruriarrekoak gehienbat, baina baita ere zati greziar eta italikoak.
  • Medagliere kapitolinoa: Udaleko txanpon, medaila eta bilduma, 1872an sortua eta 2003an publikoari irekia.

Bertan mantendu den artelanik ospetsuena Marko Aurelioren zaldizko estatua da. Plaza erdian dagoena kopia da, jatorrizkoa hainbat errestaurazio lanetatik pasa ondoren Marko Aurelioren Exedra deituriko eta berriki beiraz estalitako patio batean kokaturik dago, lorategi erromatarrean, Kontserbadoreen jauregiaren atzealdean.

Palazzo Nuovon, K.o. II. mendeko enperadorearen estatuaz gain, jatorrizko Diskobolo greziarra, Gálata hilzorian, Tivoliko Adrianoren villan berreskuratutako Fauno Gorria eta jauregi berean berreskuraturiko Mosaico delle Colombe (usoen mosaikoa) mosaikoa ikus daitezke.

Palazzo dei Conserbatori izeneko eraikineko bisita egiteko museoaren txartel bera erabiltzen da, museoa bi eraikinek osatzen baitute; plazatik sar daiteke edo 30. hamarkadan lur azpian zulatutako galeria bat zeharkatuta. Galeria hori Galleria di Congiunzione izena du eta gaur egun epigrafeak erakusten dira bertan. Gainera, tunelak plaza inguruko hiru eraikinak lotzen ditu.

Palazzo dei Conserbatorian museoaren pinakoteka dago eta Caravaggioren San Joan Bataiatzailea eta Iragarpena (antzeko bertsio bat Parisko Louvren gordetzen da) bezalako margolanak gordetzen ditu. Hiriko sinbolo nagusia den eskultura ere hor gordetzen da: Luperka edo Kapitolioko otsoa. Denbora luzez artelan etruskoa zela uste zen, baina, duela gutxi, ikerlariek ondorioztatu dute K.o. XII. mendean egin zela; horrez gain, badirudi Romulo eta Remo bikiak berpizkunde garaian atxiki zitzaizkiola jatorrizko eskulturari. Beste pieza deigarri bat K.o. IV. mendeko Konstantino II.aren buru erraldoia da. Aipatzekoa da aldei berean, nahiz eta ez hain ezaguna izan, Erdi Aroko lan garrantzitsu bat: Arnolfo di Camnbioren Ritratto di Carlo I d'Angiò (1277), Europako garai postklasikoan pertsonai bizidun bati modu fidel batean zizelkatzen den lehen erretratua da.

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Museos Capitolinos de Roma - Información de Interés» www.rome-museum.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).
  2. «Fundación y primeras adquisiciones | Musei Capitolini» www.museicapitolini.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]