Mango eta Uharteetako Erresuma
Mango eta Uharteetako Erresuma 1079. urtetik eta 1266 arte iraun zuen erresuma bat da. Egungo Man, Hebridak, Orkadak eta Shetland uharteak hartzen zituen. Erregeak latinezko rex manniae et insularum «Mango eta Uharteetako Erregea» titulua erabiltzen zuen. 1164an bi erresumatan zatitu zen: Hebridetako Erresuma (edo Uharteetako Jaurerria) eta Mango Erresuma.
Iturria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen bikingoen agerpenak 800 eta 815. urteetan gertatu zen. 850 eta 990. urteen artean Eskandinaviatik etorritako jende asko Mana iritsi ziren eta han herrixkak sortu zituzten, Dublingo Erresumaren kontrolpean.
Godred Crovan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mango Erresuma Godred Crovan errege bikingoarekin finkatu zen, Skyhillgo guduaren ondotik tronua hartu baitzuen. Dublingo erregeen menpe ez dagoen lehen errege-dinastia sortu zuen. Norvegiako Magnus III.a Man uhartea konkistatu zion Lagmani, Godred Crovanen seme bat, harekin bukatu zen bikingoen garaia uhartean.
Hedadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erresuma Irlandako itsasoaren iparraldeko uharte guztietatik luzatzen zen, baita Eskoziako kostaldeko lurraldeetatik ere.
- Man eta bere dependentziak, Calf of man, Saint Michael, eta abar
- Barruko Hebridak
- Kanpoko Hebridak
Egoera 1153an aldatu zen, bi erregeren heriotzaren ondorioz, Eskoziako David I.a eta Mango Olaf I.a. Somerled, Argyll eta Kintyreko jaunak Eskozia eta Man eraso zituen. Ordu arte Manen Godfred V.ak (Olaf I.aren semea) agintzen zuen, baina guda galdu zuen.
Somerled hiltzean (1164), haren hiru semeek oinordetzan lurraldeak hartu zituzten:
- Engus (Angus), 1210ean hila: Bute uhartea
- Dufgall: Mull, Coll Tiree eta Jura uharteak
- Rögnvaldr (Reginald): Kintyre
Bukaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi Erresumak Eskoziaren parte bihurtu ziren Pertheko Itunean (1266), geroago Man uhartea Ingalaterrara pasa zen eta, gaur egun, Erresuma Batuaren dependentzia da. Hebridak Eskoziako lurralde bihurtu ziren, baina autonomia oso handiarekin. Hortik sortu zen Uharteetako Jaurerria.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jean Renaud, Les Vikings et les Celtes Ouest-Frantzia) Université Rennes 1992 ISBN 2737309018.
- McDonald, R. Andrew (2007), The Kingdom of the Isles: Scotland's Western Seaboard c. 1100 – c. 1336. East Linton. Tuckwell Press. ISBN 1-898410-85-2
- Sellar, William David Hamilton (2000) «Hebridean sea kings: The successors of Somerled, 1164–1316», in Cowan, Edward J. and McDonald, Russell Andrew (eds) (2000) Alba: Celtic Scotland in the middle ages. Tuckwell Press. ISBN 1-86232-151-5
- Marsden, John (2008) «Somerled and the Emergence of Gaelic Scotland». Edinburgh. Birlinn. ISBN 978-1-904607-80-9
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) «Diocese of Sodor and Man».
- (Ingelesez) «Diocese of Sodor and Man».