Legia Warszawa
Ezizena(k) | Wojskowi (militarrak) Legioniści (legionarioak) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1916 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Stadion Wojska Polskiego (Poloniako Armadaren Estadioa) edukiera: 31.000 lagun inaugurazioa: 1953 (2011an berriztua) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Dariusz Mioduski | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Kosta Runjaić | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Ekstraklasa | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 3.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Legia Warszawa Poloniako futbol talde ezagunenetakoa da, Varsovia hiriburukoa. Liga gehien eta Kopa gehien dituen taldea da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1916ko martxoan sortu zuten Poloniako Armadako legionarioek Lehen Mundu Gerrako ekialdeko frontean, Drużyna Sportowa Legia izenarekin. Gerraren ondoren Armadaren talde ofiziala bihurtu zen eta izen berria hartu zuen; Wojskowy Klub Sportowy Legia Warszawa (Varsoviako Legia Kirol Klub Militarra).
Lehenengo tituluak lortzea asko kostatu zitzaion, izan ere 50. hamarkadararte ez baitziren iritsi. 1955 eta 1956an Liga zein Kopa lortu zituen. Garaipen solteak etorri ziren ghurrengo urteetan, beti ere Kopan hobeto moldatu zen Ligan baino. 1969an hirugarren Liga irabazi zuen eta honek aukera eman zion Europako Kopan aritzeko. Finalerdietaraino iritsi zen baina gerora txapeldun izango zen Feyenoordek kanporatu zuen Polonian 0-0 egin eta Herbeheretan 2-0 irabazi ondoren.
80. hamarkadan Kopak irabazi izanak aukera eman zion Europako txapelketetan aritzeko baina ligarik ez zuen lortu. Horrela 1991ean Europako Errekopako finaerdietara iritsi zen eta oraingoan Manchester United-ek utzi zuen finaletik kanpo, Varsovian 1-3 irabazi eta Ingalaterran 1-1 berdinduta. Manchester izan zen ekitaldi honetako garailea.
1994ean bere bosgarren Liga eta hamargarren kopa eskuratu zituen eta sasoi on bati hasiera eman zion. XXI mendean 9 Liga eta 7 Kopa eskuratu ditu.
Uniformea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
|
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Polonian: 41
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Liga (15): 1955, 1956, 1969, 1970, 1994, 1995, 2002, 2006, 2013, 2014, 2016, 2017, 2018, 2020, 2021.
- Kopa (20): 1955, 1956, 1964, 1966, 1973, 1980, 1981, 1989, 1990, 1994, 1995, 1997, 2008, 2011, 2012, 2013, 2015, 2016, 2018, 2023.
- Poloniako Superkopa (5): 1989, 1994, 1997, 2008, 2023.
- Poloniako Ligako Kopa (1): 2002
Nazio artean: 0
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- finalerdiak 1970ean.
- finalerdiak 1991an.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Polonieraz) webgunea