2021eko La Palmako erupzio bolkanikoa
2021eko La Palmako erupzio bolkanikoa 2021eko irailaren 19ko 14:12an (UTC) hasi zen, Kanarietako (Espainia) La Palma uharteko Las Manchas eremuan. Uharteko azken erupzioa da, 1971ko Teneguíaren erupzioaren ondoren, eta 2011ko El Hierro urpeko erupziotik Kanariar Uhartedian gertatutako azkena.[1][2] Erupzioa abenduaren 13an gelditu zen 85 eguneko jardueraren ondoren, eta uhartean erregistratutako erupzio historikorik luzeena izan zen.[3]
2021eko La Palmako erupzio bolkanikoa | |
---|---|
Mota | erupzio stronboliar |
Denbora-tarte | 2021eko irailaren 19a - 2021eko abenduaren 13a |
Kokaleku | Las Manchas (La Palma) Tacande Todoque La Laguna (en) Cumbre Vieja, Cumbre Vieja |
Herrialdea | Espainia |
Kontinentea | Europa |
Honen ondorioa | ebakuazio eraiste closing of schools and educational institutions (en) konfinamendu sute closure (en) Kolada |
Pertsona hilak | 1 |
Suntsituak | San Pio X.aren eliza (Todoque) Todoque La Laguna (en) 1.241,1 hektarea (2021eko abenduaren 17a) 3.126 eraikin (2021eko abenduaren 17a) |
Aurrekariak
aldatu2021eko irailaren 9tik, intentsitate txikiko zenbait lurrikara erregistratu ziren, uhartearen hegoaldean. Irailaren 12ra arte 31 mugimendu sismiko izan ziren, eta haien magnitudeak 0,8 eta 2 bitartekoak izan ziren mbLg eskalan.[4]
Astelehenean, hilak 13, 1.500 mugimendu sismiko izan ziren Cumbre Viejan, Fuencaliente, Mazon eta El Pason. Horren ondorioz, alerta horia aktibatu zen (2. alerta-maila, 4ko eskalan) Kanarietako Gobernuaren Babes Zibilerako eta Arrisku Bolkanikoagatiko Larrialdiei Erantzuteko Plan Berezian.[5]
Erupzioa
aldatuIrailaren 19an, 15:15ean, sumendia erupzioan hasi zen, Las Manchasen hegoaldean.[6][7] Erupzioak gutxienez 5 irekidura zituen. Erupzio prozesua hasi baino ordu batzuk lehenago, Kabildoaren gobernua gutxienez mugikortasun murriztua duten 40 pertsona ebakuatzen hasi zen.[8]
Sumendiak lehenengoz eztanda egin eta hamar egunera haren laba isuria kostaldera heldu zen, 50 metroko plasta moduko delta bat osatuz itsasoan; laba horrek 1.000 gradu inguruko tenperatura zuen.[9] Erupzioko isuriek bidean topatu zituzten herriguneak jan eta estali zituzten, Todoque auzoa nabarmenen;[10] ondorioz, biztanleek leku horietatik alde egin behar izan zuten. Laba isuriez gain, erupzioko errautsek askotariko kalteak eta pertsonen lekualdaketak eragin zituzten.[11]
Data horretatik abenduaren 13 arte sumendia aktibo izan zen. Azken data horretatik aurrera, zientzialariek adierazi zuten Eguberri egunerako aktibo egotearen zantzurik berriz ez ikusiz gero, itzalitzat joko zutela.[12] Abenduaren 25ean, adituek ofizialki amaitutzat eman zuten sumendiko erupzioa.[13]
Erreakzioak
aldatuErupzioaren aurreko egunetan, La Palmako erupzio bolkaniko batek Estatu Batuetako ekialdeko kosta osoa suntsituko zuen megatsunamia eragin zezakeela dioen bulu bat piztu zen.[14]
Espainiako gobernuko presidente Pedro Sánchez artxipelagora joan zen, bertatik bertara ezagutzeko La Palmaren egoera, koordinazioa eta aktibatutako protokoloak ezagutzeko, eta New Yorkera NBEren Batzarrera joateko bidaia atzeratu zuen.[15]
Erreferentziak
aldatu- ↑ La Palma empieza a evacuar ante un escenario más cercano de erupción. .
- ↑ Vega, Javier Salas, Guillermo. «Entra en erupción el volcán en La Palma» El País.
- ↑ (Gaztelaniaz) www3.gobiernodecanarias.org. (2021-12-25). La erupción de La Palma se declara finalizada tras 85 días.... .
- ↑ Ahora, La Palma. Enjambre sísmico en La Palma con 31 temblores de pequeña magnitud. .
- ↑ Activan la alerta amarilla en La Palma por riesgo de erupción volcánica. .
- ↑ Ahora, La Palma. LA PALMA UPDATE: The intensity of earthquakes has increased. .
- ↑ Spanish Canary Island volcano erupts after weeks of earthquakes. .
- ↑ Comienza la evacuación preventiva de personas con movilidad reducida en núcleos de riesgo de La Palma. .
- ↑ Berria. «La Palmako sumendiko laba delta bat osatzen hasi da itsaslabarrean» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) PALMA), SAMUEL A. PILAR (ENVIADO A. LA. (2021-12-19). «Todoque, el pueblo de La Palma sepultado por el volcán» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ahora, Canarias. (2022-01-02). «Estas son las zonas afectadas por la erupción de La Palma a las que se podrá acceder este lunes» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
- ↑ «Hiru hilabete bete dira Palmako sumendia piztu zenetik» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-12-19 (Noiz kontsultatua: 2021-12-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Newtral, Por. (2021-12-25). «La erupción en La Palma termina oficialmente tras 85 días y 8 horas» Newtral (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
- ↑ Press, Europa. El bulo del tsunami de La Palma que acabaría con EE UU. .
- ↑ AGENCIAS, RTVE es /. La Palma | Entra en erupción el volcán en la Cumbre Vieja. .