100 metroko lasterketa

100 metroko lasterketa edo 100 m lauak atletismoaren probarik laburrena da korrika egiten dena, estali gabeko pistan betiere. Lasterketa hau lerro zuzenean egiten da eta korrikalariek 100m-ko distantzia ahal duten azkarren egin behar dute. Errekorra duena Usain Bolt izena duen gizonezko jamaikarra da (09:58), 2009an lorturikoa, eta emakumezkoena Florence Griffith estatubatuarrak ezarri zuen 1988an (10:49).

2007ko Munduko Txapelketan.

Beste korrikalari oso ezagunak izan dira historian alor honetan: gizonezkoetan Jesse Owens, Jim Hines, Silvio Leonard kubatarra, Valery Borzov errusiarra, Don Quarrie jamaikarra, hala nola Carl Lewis, Calvin Smith, Ben Johnson, Tyson Gay edo Asafa Powell; emakumezkoetan Wilma Rudolph, Evelyn Ashford, Marita Koch, Marlies Göhr, Merlene Ottey edo Gail Devers, besteak beste.

100 metroko lasterketaren helburua oztoporik gabeko 100 metro ahalik eta azkarren egitea da. Nagusiki, abiadurako lasterketen artean garrantzitsuena bezala hartzen da. Atleta onenek 10 segundoko denboran egiten dute, 37 km/h bataz besteko abiaduraz eta 45 oinkadetan. Olinpiar Jokoetako programan sarturik dago gizonezkoentzat lehenengoz ospatu zirenetik, eta emakumezkoentzat 1928.eko Amsterdameko Olinpiar Jokoak ospatu zirenetik. Froga honetan errekorra duten atletak, gizonezkoen mailan, Usain Bolt da 9'58 segundorekin, eta emakumezkoen artean Florence Griffith Joyner da 10'49 segundoko markarekin.

Historia

aldatu

Gizonezkoen artean 100 metro lauetako froga Atenasen 1896.ean ospatu ziren aro modernoko lehen Olinpiar Jokoen programaren parte izan zen. Emakumezkoak ez ziren froga honetan lehiatuko 1928an Amsterdamen Olinpiar Jokoak ospatu ziren arte. Lehenengo Joko horietan errauts eta ikatzez osatutako pista batean lehiatu ziren. Irteerako posizioa librea zen eta atleta bakoitzak bere ustez hoberena zen posizioa hartzen zuen. Lasterketa honetan Thomas Burke estatubatuarra irabazle atera zen; eskuak pistan finkatu eta lurrera hobeto eusteko zulotxo batzuk egin zituen atleta bakarra izan zen. 1912an, Nazioarteko Atletismo Federazioen (IAAF) sorkuntzarekin batera, froga honen lehenengo mundu errekorra dokumentatu zen, Donald Lippincotten eskutik; 10'6 segundotako marka egin zuen Estokolmoko pista olinpikoan. 1928an George Breshnahan eta William Tuttle Ipar Amerikarrek irteera takoak asmatu zituzten, eta horrela irteerako euskarria eta bultzada hobetu zen. Hauek asmatu arte, errautsezko pistan zulotxo batzuk egiten ziren non oinak sartzen ziren. Hala ere, IAAF-ek ez zituen irteerako takoak 1937. urtera arte onartu. 1938an IAAFek 2 m/s-ko aldeko haizea jarri zuen muga bezala lasterketaren marka balioztatzeko. 1968ko ekainaren 20an, Sakramenton, Mexikoko Olinpiar Jokoetan lehiatu behar zuen Estatu Batuetako taldea aukeratzeko frogetan, Jim Hines, Ronnie Ray Smith eta Charles Greene historian lehenengo aldiz 10 segundotatik jaistea lortu zuten froga honetan, muduko errekorra 9'9 segundotan finkatuz. 1977ko urtarrilaren 1ean, IAAFek eskuzko kronometrajea alde batera utzi zuen, 1932tik kronometraje elektronikoarekin batera erabiltzen zena. Ondorioz, edozein erregistrok balio ofiziala izan ahal izateko elektronikoki hartua izan behar zuen.

Irteera

aldatu

Frogaren hasieran, atleta batzuk truku psikologikoak erabiltzen dituzte, irteera takoetan azkenekoa finkatzea bezala. Intimidazio zuzenagoren bat kirol sentipen eza bezala hartzen da. Irteera arbitroak korrikalariak irteera takoetan mantenduko ditu 2 segundotako denbora ezin jakin batean, ondoren tiro egingo du.

Erreakzio denbora.

aldatu

Tiroaren eta irteera takoetarik ematen den lehen oinkadaren artean pasatzen den denbora, pistolan dauden sentsore elektronikoen bidez neurtzen da. Edozein denbora 0'1 segundoetatik beherakoa izatean irteera nulua bezala hartuko da ( “irteera ehiztatzea” deitzen zaio). Erregela hau martxan jarri zen tiroaren soinua airean zabaltzeko behar duen denbora, korrikalarien belarrietara ailegatzeko behar den denbora eta gizakion soinuarekiko erreakzio denbora kontuan hartuta.

Irteera nuluak edo balio gabezkoak

aldatu

Urte askotan zehar, 2 irteera nuluren arduraduna zen korrikalaria deskalifikatu egiten zen. Honen ondorioz, irteeraren errepikapenak mugagabeak ziren, honek atletek kontzentrazioa galtzea eragiten zuen. Gaur egun, ordea, irteera nulua egiten duen atleta segituan lasterketatik kanpo geratuko da.

Baldintza klimatikoak

aldatu

Baldintza klimatikoek eragin handia dute froga honen garapenean. Irteeratik helmugarainoko norabidea duen haizeak (buztan haizea) oso onuragarria da korrikalarientzat, baina helmugatik irteera takoetarantz doan haizeak (buruko haizea) korrikalariei kontra egiten die. Hori dela eta, onartzen den gehiegizko buztan haizea 2 m/s da. Haizearen kontrako erresistentziak modu garrantzitsu batean eragiten du frogan. Hortaz, abiadura-lasterkariek denbora marka hobeak egiten dituzte zonalde garaietan, non airearen gaineko erresistentzia txikiagoa den.

Munduko markarik onenak dituzten atletak

aldatu

2021-07-13an eguneratua

Errekorra Maila Marka (s) Atleta Herrialdea Tokia Data
Mundukoa (WR) Gizonezkoak 9,58 Usain Bolt   Jamaika Berlin 2009ko abuztuaren 16a
Emakumezkoak 10,49 Florence Griffith-Joyner   AEB Indianapolis 1988ko uztailaren 16a
Olinpikoa (OR) Gizonezkoak 9,63 Usain Bolt   Jamaika Londres 2012ko abuztuaren 5a
Emakumezkoak 10,62 Florence Griffith-Joyner   AEB Seul 1988ko irailaren 24a
Europarra (ER) Gizonezkoak 9,86 Francis Obikwelu   Portugal Atenas 2004ko abuztuaren 22a
Emakumezkoak 10,73 Christine Arron   Frantzia Budapest 1998ko abuztuaren 19a
Iparramerikarra (NA) Gizonezkoak 9,58 Usain Bolt   Jamaika Berlin 2009ko abuztuaren 16a
Emakumezkoak 10,49 Florence Griffith-Joyner   AEB Indianapolis 1988ko uztailaren 16a
Afrikarra (AF) Gizonezkoak 9,85 Olusoji Fasuba   Nigeria Doha 2006ko maiatzaren 12a
Emakumezkoak 10,78 Murielle Ahoure   Boli Kosta Montverde (Florida) 2016ko ekainaren 11a
Asiarra (AS) Gizonezkoak 9,91 Femi Ogunode

Su Bingtian

  Qatar  Txina Wuhan

Madril

2015eko ekainaren 6a

2018ko ekainaren 22a

Emakumezkoak 10,79 Xunmei Li   Txina Shanghai 1997ko urriaren 18a
Ozeaniarra (OC) Gizonezkoak 9,93 Patrick Johnson   Australia Mito 2003ko maiatzaren 5a
Emakumezkoak 11,11 Melissa Breen   Australia Canberra 2014ko otsailaren 8a
Hegoamerikarra (SA) Gizonezkoak 10,00 Robson da Silva   Brasil Mexiko Hiria 1988ko uztailaren 22a
Emakumezkoak 10,91 Rosângela Santos   Brasil Londres 2017ko abuztuaren 6a

Historia osoko gizonezkoen marka onenak

aldatu

2021-07-13an eguneratua

posizioa Marka (s) haizea (m/s) Atleta Herrialdea Data Tokia Lehiaketa
1 9,58 +0,9 Usain Bolt   Jamaika 2009 abuztuaren 16a Berlin Munduko Atletismo Txapelketa
2 9,69 +2,0 Tyson Gay[1]   AEB 2009ko irailaren 20a Shanghai Diamante Liga
-0,1 Yohan Blake[2]   Jamaika 2012ko abuztuaren 23a Lausana Diamante Liga
4 9,72 +0,2 Asafa Powell   Jamaika 2008ko irailaren 2a Lausana IAAF Premio Handia
5 9,74 +0,9 Justin Gatlin   AEB 2015eko maiatzaren 15a Doha IAAF Premio Handia
6 9,76 +0,6 Christian Coleman   AEB 2019ko irailaren 28a Doha Munduko Atletismo Txapelketa
7 9,77 +1,5 Trayvon Bromell   AEB 2021eko ekainaren 5a Miramar Miramar Meeting-a
8 9,78 +0,9 Nesta Carter   Jamaika 2010eko abuztuaren 29a Rieti IAAF Premio Handia
9 9,79 +0,1 Maurice Greene   AEB 1999ko ekainaren 16a Atenas IAAF II Premio Handia
10 9,80 +1,3 Steve Mullings   Jamaika 2011ko ekainaren 4a Eugene Diamante Liga
11 9,82 +1,7 Richard Thompson   Trinidad eta Tobago 2014ko ekainaren 21a Port-of-Spain Txapelketa nazionala Trinidad y Tobago
12 9,84 +0,7 Donovan Bailey   Kanada 1996ko uztailaren 27a Atlanta Olinpiar Jokoak
+0,2 Bruny Surin   Kanada 1999ko abuztuaren 22a Sevilla Munduko Atletismo Txapelketa
14 9,85 +1,2 Leroy Burrell   AEB 1994ko uztailaren 6a Lausana Súper Gran Premio IAAF
+1,7 Olusoji Fasuba   Nigeria 2006ko maiatzaren 12a Doha Super Gran Premio IAAF
+1,3 Mike Rodgers   AEB 2011ko ekainaren 4a Eugene Diamante Liga
17 9,86 +1,2 Carl Lewis   AEB 1991eko abuztuaren 25a Tokio Munduko Atletismo Txapelketa
−0,4 Frank Fredericks   Namibia 1996ko uztailaren 3a Lausana IAAF Premio Handia
+1,8 Ato Boldon   Trinidad eta Tobago 1998ko apirilaren 19a Walnut Urteroko Pista eta zelai jaialdia
+0,6 Francis Obikwelu   Portugal 2004 abuztuaren 22a Atenas Olinpiar Jokoak
+1,4 Keston Bledman   Trinidad eta Tobago 2012 ekainaren 23a Puerto Espaina Txapelketa nazionala Trinidad y Tobago

RM= errekor Mundiala, RO= errekor Olinpiarra, RC= errekor kontinentala

Historia osoko emakumezkoen marka onenak

aldatu

2021-07-13an eguneratua

posizioa Marka (s) haizea (m/s) Atleta Herrialdea Data Tokia
1 10,49 0,0 Florence Griffith Joyner   AEB 1988 uztailaren 16a Indianapolis
2 10,63 +1,3 Shelly-Ann Fraser   Jamaika 2021eko ekainaren 5a Kingston
3 10,64 +1,2 Carmelita Jeter   AEB 2009ko irailaren 20a Shanghai
4 10,65 +1,1 Marion Jones   AEB 1998ko irailaren 12a Johannesburgo
5 10,70 +0,3 Elaine Thompson   Jamaika 2016ko uztailaren 1a Kingston
6 10,72 +1,6 Sha'Carri Richardson   AEB 2021eko apirilaren 10a Miramar
7 10,73 +2,0 Christine Arron   Frantzia 1998 abuztuaren 19a Budapest
8 10,74 +1,3 Merlene Ottey   Jamaika 1996ko irailaren 7a Milan
10,74 +1,0 English Gardner   AEB 2016ko uztailaren 3a Eugene
10 10,75 +0,4 Kerron Stewart   Jamaika 2009ko uztailaren 10a Erroma
11 10,76 +1,7 Evelyn Ashford   AEB 1984ko abuztuaren 22 Zürich
+1,1 Veronica Campbell-Brown   Jamaika 2011ko maiatzaren 31a Ostrava
13 10,77 +0,9 Irina Privalova   Errusia 1994ko uztailaren 6a Lausana
+0,7 Ivet Lalova   Bulgaria 2004ko ekainaren 19a Plovdiv
+0,9 Shericka Jackson   Jamaika 2021eko ekainaren 25a Kingston
16 10,78 +1,0 Dawn Sowell   AEB 1989ko ekainaren 3a Provo
+1,8 Torri Edwards   AEB 2008ko ekainaren 28a Eugene
+1,6 Murielle Ahouré   Boli Kosta 2016ko ekainaren 11a Montverde (Florida)
+1,0 Tianna Bartoletta   AEB 2016ko uztailaren 3a Eugene
+1,0 Tori Bowie   AEB 2016ko uztailaren 3a Eugene

Olinpiar txapeldunak

aldatu
Jokoak Urtea Maila Atleta Herrialdea Marka (s)
Atenas 1896 Gizonezkoak Tom Burke   AEB 12,0
Emakumezkoak Ez zuten parte hartu
Paris 1900 Gizonezkoak Frank Jarvis   AEB 11,0
Emakumezkoak Ez zuten parte hartu
San Luis 1904 Gizonezkoak Archie Hahn   AEB 11,0
Emakumezkoak Ez zuten parte hartu
Londres 1908 Gizonezkoak Reginald Walker   Hegoafrika 10,8
Emakumezkoak Ez zuten parte hartu
Estokolmo 1912 Gizonezkoak Ralph Craig   AEB 10,8
Emakumezkoak Ez zuten parte hartu
Anberes 1920 Gizonezkoak Charlie Paddock   AEB 10,8
Emakumezkoak Ez zuten parte hartu
Paris 1924 Gizonezkoak Harold Abrahams   Erresuma Batua 10,6
Emakumezkoak Ez zuten parte hartu
Amsterdam 1928 Gizonezkoak Percy Williams   AEB 10,8
Emakumezkoak Elizabeth Robinson   AEB 12,2
Los Angeles 1932 Gizonezkoak Thomas Edward Tolan   AEB 10,3
Emakumezkoak Stanislawa Walasiewicz   Polonia 11,9
Berlin 1936 Gizonezkoak Jesse Owens   AEB 10,3
Emakumezkoak Helen Herring Stephens   AEB 11,5
Londres 1948 Gizonezkoak Harrison Dillard   AEB 10,3
Emakumezkoak Fanny Blankers-Koen   Herbehereak 11,9
Helsinki 1952 Gizonezkoak Lindy Remigino   AEB 10,4
Emakumezkoak Marjorie Jackson   Australia 11,5
Melbourne 1956 Gizonezkoak Bobby Joe Morrow   AEB 10,62
Emakumezkoak Betty Cuthbert   Australia 11,82
Erroma 1960 Gizonezkoak Armin Hary   Alemania 10,2
Emakumezkoak Wilma Rudolph   AEB 11,0
Tokio 1964 Gizonezkoak Robert Hayes   AEB 10,0
Emakumezkoak Wyomia Tyus   AEB 11,4
Mexiko Hiria 1968 Gizonezkoak Jim Hines   AEB 9,95
Emakumezkoak Wyomia Tyus   AEB 11,1
Munich 1972 Gizonezkoak Valeri Borzov   Sobietar Batasuna 10,14
Emakumezkoak Renate Stecher   11,07
Montreal 1976 Gizonezkoak Hasely Crawford   Trinidad eta Tobago 10,06
Emakumezkoak Annegret Richter   11,08
Mosku 1980 Gizonezkoak Allan Wells   Erresuma Batua 10,25
Emakumezkoak Lyudmila Kondratyeva   Sobietar Batasuna 11,06
Los Angeles 1984 Gizonezkoak Carl Lewis   AEB 9,99
Emakumezkoak Evelyn Ashford   AEB 10,97
Seul 1988 Gizonezkoak Carl Lewis   AEB 9,92
Emakumezkoak Florence Griffith Joyner   AEB 10,54
Bartzelona 1992 Gizonezkoak Linford Christie   Erresuma Batua 9,96
Emakumezkoak Gail Devers   AEB 10,82
Atlanta 1996 Gizonezkoak Donovan Bailey   Kanada 9,84
Emakumezkoak Gail Devers   AEB 10,94
Sydney 2000 Gizonezkoak Maurice Greene   AEB 9,87
Emakumezkoak Marion Jones   AEB 10,75
Atenas 2004 Gizonezkoak Justin Gatlin   AEB 9,85
Emakumezkoak Yulia Nesterenko   Bielorrusia 10,93
Pekin 2008 Gizonezkoak Usain Bolt   Jamaika 9,69
Emakumezkoak Shelly-Ann Fraser   Jamaika 10,78
Londres 2012 Gizonezkoak Usain Bolt   Jamaika 9,63
Emakumezkoak Shelly-Ann Fraser   Jamaika 10,75
Rio de Janeiro 2016 Gizonezkoak Usain Bolt   Jamaika 9,81
Emakumezkoak Elaine Thompson   Jamaika 10,71

Munduko Txapeldunak

aldatu
Sede Urtea Maila Atleta Herrialdea Marka (s)
Helsinki 1983 Gizonezkoak Carl Lewis   AEB 10,07
Emakumezkoak Marlies Göhr   Redonda 10,97
Erroma 1987 Gizonezkoak Carl Lewis   AEB 9,93
Emakumezkoak Silke Gladis-Möller   Redonda 10,90
Tokio 1991 Gizonezkoak Carl Lewis   AEB 9,86
Emakumezkoak Katrin Krabbe   Alemania 10,99
Stuttgart 1993 Gizonezkoak Linford Christie   Erresuma Batua 9,87
Emakumezkoak Gail Devers   AEB 10,82
Gotebörg 1995 Gizonezkoak Donovan Bailey   Kanada 9,97
Emakumezkoak Gwen Torrence   AEB 10,85
Atenas 1997 Gizonezkoak Maurice Greene   AEB 9,86
Emakumezkoak Marion Jones   AEB 10,83
Sevilla 1999 Gizonezkoak Maurice Greene   AEB 9,80
Emakumezkoak Marion Jones   AEB 10,70
Edmonton 2001 Gizonezkoak Maurice Greene   AEB 9,82
Emakumezkoak Zhanna Pintusevich-Block   Ukraina 10,82
Paris 2003 Gizonezkoak Kim Collins   Saint Kitts eta Nevis 10,07
Emakumezkoak Torri Edwards   AEB 10,93
Helsinki 2005 Gizonezkoak Justin Gatlin   AEB 9,88
Emakumezkoak Laury Williams   AEB 10,93
Osaka 2007 Gizonezkoak Tyson Gay   AEB 9,85
Emakumezkoak Veronica Campbell   Jamaika 11,01
Berlin 2009 Gizonezkoak Usain Bolt   Jamaika 9,58
Emakumezkoak Shelly-Ann Fraser   Jamaika 10,78
Daegu 2011 Gizonezkoak Yohan Blake   Jamaika 9,92
Emakumezkoak Carmelita Jeter   AEB 10,90
Mosku 2013 Gizonezkoak Usain Bolt   Jamaika 9,77
Emakumezkoak Shelly-Ann Fraser   Jamaika 10,71

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu