Iraultza zerga (ETA)

Zerga iraultzailea» orritik birbideratua)

ETA erakundearen iraultza zerga bere jarduera finantzatzeko estortsio-sistema bat izan zen, hainbat urtetan baliatu zuena, lapurreta, bahiketa eta borondatezko ekarpenekin batera. Kasu gehienetan, enpresariak eta lanbide liberaletako langileak izan ziren zerga eskaeraren destinatzaileak, haiei bidalitako gutun baten bitartez.

Dirua ordaintzeko, estortsioaren biktimek zuzenean Ipar Euskal Herrira joaten ziren edo ETA erakundearekiko bitartekariengana jotzen zuten. Zerga iraultzailea jasotzen hasi aurretik, erakundeak lapurretak baliatu zituen, besteak beste, bere jarduerarako. Zerga iraultzailea kobratzeaz arduratzen ziren zenbait sare desegin zituen Ertzaintzak 1990eko hamarkadan. Bestalde, 2006 urtean ikertzen ari zen zergaren ordainketarako sare bat desegiteak polemika bizia sorrarazi zuen Espainian, espainiar poliziaren baitatik salaketa batek operazioa zapuztu baitzuen, Faisan auzia delakoa abiaraziz. 2011 urtean ETA erakundeak zerga iraultzailea bertan behera uzten zuela adierazten zuten gutunak bidali zizkien Hego Euskal Herriko enpresarien elkarteei, 2010 urtean aldarrikatutako su-etenaren ondorio moduan.

Kanpo estekak

aldatu