Xabier Olazabal
Frantzisko Xabier Olazabal Mendóça, baita ere Aita Ola (gaztelaniaz: Javier de Olazábal), (Donibane Lohizune, 1909ko urtarrilaren 7a-Culion (Filipinak), 1988ko irailaren 10a) Jesusen Lagundiaren partaide eta apaiza izan zen. Misiolari gisa, Culion uharteko legenardunekin lan handia egin zuen. Bere ikasketak Espainian eta Hego Euskal Herrian egin zituen.
Xabier Olazabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donibane Lohizune, 1909ko urtarrilaren 7a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Culion, 1988ko irailaren 10a (79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiza eta misiolaria |
Biografia
aldatuXabier Donibane Lohizuneko Itchola-baitan jaio zen, 1989an. Familia gipuzkoarra zen baina haien ideologia karlista zela eta, Iparraldean babesa hartu zuten. Gurasoak Ramon Olazábal Alvarez de Eulate eta Maria Luisa de Mendóça Rolim de Moura Barreto ziren, biak aitorenseme-alabak. Amak Portugalgo Oporton eta Alto Douron ondare handiak zituen. Donibane Lohizunen ere Xabierren aitona bizi zen, Tirso Olazabal, Arbelaitzeko Kondea, Bigarren Karlistaldian oso inplikatuta ibili zen politikaria eta karlismo barruan garrantzia handia zuen pertsona.[1]
Xabierren lehen sei urteak Lapurdin igaro ziren. Lehen Mundu Gerraren hasierarekin Olazabal familiaren egoera okertu zen zeren eta ezaguna baitzen haien austriarren aldeko jarrera. Beldurrez, 1915ean, Lapurditik eta Frantziatik alde egin zuten, hasieran Portugalgo Seteaisko jauregira eta, ondoren, 1916an, Donostiara. Azkenean, 1919an, familia Portugalera itzuli zen.
Xabier, bere aldetik, Donostiako Marianistak ikastetxean ikasi zuen. Ondoren, Deustuko Unibertsitatean, zuzenbide ikasi zuen. Behin ikasketak bukatuta, Jesusen Lagundian sartu zen, Belgikako Tournaiko zentrora joanez. Nobiziatuan legenardunekin lan egiteko Filipinetara joateko asmoa azaldu zuen; hango berri Felipe Millan aipaizari bitartez jaso zuen. Aurretik, ikasketa desberdinak burutu zituen, bereziki, Durangoko eta Oñako ikastetxetan non filosofia ikasi zuen. 1946an apaiza egin zen eta Alacanteko legernardunen ospitalera bidali zuten; horrek Culionera joateko gogoak bepiztu zituen bere baitan. Hala ere, Deustuko Unibertsitatera bidali zuten, Zuzenbide politikoaren irakasle gisa. Deustun karlismoari buruzko doktoretza tesia egin zuen.
Azkenik, 1971n, Xabier Olazabal bere ametsetako uhartera bidali zuten. Han bere lanak oihartzun handia izan zuen: "Gaixoak ukitu, eusten edo besarkatzen ez zuen inolako erreparorik erakusten, ez zuen gaixotasuna bera hartzeko beldurrik erakusten, beharbada hori horrela izan zedin erregutu ere egin zuen.Lan eta zerbitzu urteek kaltea eragin zioten osasunean, eta 1988ko irailaren 10ean hil zen". Guztira hemezortzi urte eman zituen Culionen.[2][3]