Wittelsbacheko etxea germaniar noble familia izan zen, 1180tik 1918ra Bavariako eta Palatinatuko agintari izan zena. Suabiako Aichach herritik hurbil zegoen Wittelsbacheko gaztelutik dator izena[1].

Wittelsbacheko etxearen harmarria.

Historia

aldatu

1124an Scheyerneko konde Oton V.ak bere familiaren egoitza Wittelsbacheko gazteluan finkatu zuen, eta hartatik hartu zuen izena familiak. Oton VI.a Bavariako konde izan zen (Oton I.a Bavariakoa); 1214an Oton II.a Bavariakoak Renania-Palatinatua eskuratu zuten ezkontza bidez, eta hala hasi zen Wittelsbacheko etxearen erresuma zabaltzen. 1329an, Paviako Itunaren bidez, Wittelsbacheko etxearen lurrak bereizi ziren, eta bi adar sortu ziren: Bavariakoa eta Palatinatukoa.

Lurraldearen lehen zatiketa hartatik aurrera zatiketa eta gorabehera ugari izan ziren; besteak beste, XVI. mendean Palatinatuko adarra Erreforma Protestantearen alde agertu zen, eta Bavariakoak berriz katoliko jarraitu zuen. XVIII. mendean, ordea, bi adarrek bat egin zuten. Karlos Teodorok Palatinatua eta Bavaria jaso zituen, eta Wittelsbacheko etxearen ondasun guztiak haren ondorengo Maximiliano I.a Josefen esku geratu ziren 1799an.

Oro har, Germaniako Erromatar Inperio Santuari leial izan zen Wittelsbacheko etxea, eta horri esker titulu ugari eskuratu ahal izan zituen; Brandenburgoko (1323-1373), Bohemiako (1619-1620) eta Suediako (1654-1718) errege izan ziren, eta Maximiliano Josef I.ari errege titulua eman zion Napoleonek, Luis III.ak 1918an abdikatu zuen arte gorde zutena.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu