Ufologia
Ufologia (ingelesezko UFO, Unidentified Flying Object lokuziotik) Objektu Hegalari Ezezagunei buruzko ikerketa egiten duen diziplina da, horretarako oinarritzat horien inguruko materialen azterketa, besteak beste, argazkiak, testigantzak, bideoak, radarrek jasotako gertaeren txostenak... Ikerketa horretatik fenomenoaren jatorriaren inguruko hipotesiak sortzen saiatu da sasi-zientzia hori. Mundu zientifiko ofizialak ez du zientziatzat jotzen diziplina hori.
Sarritan ufologiaren ikertzaileek modu espekulatiboan jokatzen dute, hasieratik objektu horien jatorri estralurtarra baieztatuz. Horietaz gainera, Objektu Hegalari Ezezagunekin zuzenean beste fenomeno eta gertaera misteriotsu asko lotzen dituzte:
- Abdukzio kasuak
- Landa-zirkuluak edo Crop Circles deritzenak
- Antzinako zibilizazioetako eraikinak (Pampas de Jumana eta Nazcako lerroak eta geoglifoak, esaterako), estralurtarren eragina horien bitartez azaldu nahian
- Logelako bisitariak
- Beltzezko gizonak
- Abereek jasandako erasoak
Fenomeno hauetako asko ezin dira ondo azaldu baina Ufologiak ematen dizkien interpretazioak oso manipulatuak eta lerratiak izaten dira, nahiz eta tartean asmo oneko ikertzaileak egon ere badauden.
Ufologiak zabaldutako kasu ospetsuak
aldatu- 1947: Ameriketako Estatu Batuetan. Kenneth Arnold pilotuaren begiztapena.
- 1947: Ameriketako Estatu Batuetan. Roswell gertakaria.
- 1952: Washington DC-n ezagutu zen horrelako objektuen begiztatze masiboa.
- 1961: Betty eta Barney Hill bikote estatubatuarraren ustezko abdukzioa
- 1976: Teherango gertaera (Iran).
- 1979: Manisesko OHEren gertakaria
- 1980: Rendlesham Forest-eko (Britania Handia) gertaera.
- 1989tik 1991ra gertatutako begiztatze masiboa Belgikan.
- 1997: Phoenixen argiak (AEB).
Ufologiaren inguruko idazle ospetsuak
aldatu- Jacques Vallée - Frantzia
- Fernando Jiménez del Oso - Espainia
- Erich von Däniken - Suitza
- Juan García Atienza - Espainia
- Andreas Faber-Kaiser - Katalunia
- Daniel Perissé - Argentina
- Javier Sierra - Espainia
- Fabio Zerpa - Uruguai
- Sixto Paz - Peru
- Juan Jose Benítez - Euskal Herria
- Antonio Ribera - Katalunia
- Salvador Freixedo - Galizia
- Bruno Cardeñosa - Galizia
- Iker Jiménez - Euskal Herria
Ufologia Euskal Herrian
aldatuIkusten denez ufologo ospetsu batzuk Euskal Herrian jaioak dira. Horrek, modu batez, sasi-zientzia horrek gure artean izan duen eragina erakusten du. Dena dela, Euskal Herrian ez dira begiztapen ospetsuak eman, nahiz eta kasuak gertatu. Batzuk aipatzeagatik hauexek jasoko ditugu:
- Iparraldeko itsasoan gertatutako itsasontzien desagerpenak. Gertaerak 70eko hamarkadan eman omen ziren eta "triangelu" batez hitz egin zen.
- Igeldo atzealdeko itsaspeko OHE basea. Urte beretan gertatu zen. Kasu bat baino gehiago hiri kondaira bat izan zen.
- Bestetik, zenbait toki oso onak omen dira OHEak ikusteko: Jaizkibel mendia, Larrun mendia, Trebiñu (barrendegia) -bereziki Otxate, Bardea... Orokorrean, euskal mitologiak markatutako leku magikoekin lotzen dira.
- Arrakasta handia izan zuen euskal mitologiarekin gaia lotzeko joera, megalitoekin, Mariren kobazuloak...[1] Bereziki ospetsua Done Mikel Aralarkoaren santutegian dagoen aingeruaren irudia astronauta estralurtar batekin lotzeko asmoa.[2]
Elkarteen artean ezagunena Adonai izenekoa izan zen. Bere gune nagusia Gasteizen zuen. Talde horrek garai batean Eugenio Siragusaren Fraternella Cosmicarekin lotura izan zuen baina denborarekin, italiarrarenak sekta itxura hartu zuenean, eten zuten lotura hori.
Bestetik, fenomenoaren aurrean eszeptikoen mogimenduak indar handia izan du gure artean. Esaterako ARP- Sociedad para el Avance del Pensamiento Crítico izeneko elkarteak Gasteizen eman zituen lehenengo urratsak [3]. Horrelako elkarteek batzuetan oso joera gogorra erakutsi dute eta batzuetan sektariotzat hartu izan dira.[4]
Kanpoko loturak
aldatu- (Ingelesez) Ufologiaren Berriak
- (Ingelesez) Center for UFO Studies
- (Frantsesez) Groupe d'Études et d'Informations sur les Phénomènes Aérospatiaux Non-identifiés
- (Ingelesez) British UFO Research Association
- (Ingelesez) Committee for Skeptical Inquiry UFO resources. Fenomenoarekin eszeptikoak diren ikerlariak.
- (Gaztelaniaz) [http://www.escepticos.es/ ARP- Sociedad para el Avance del Pensamiento Crítico elkartearen web orria.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Juan García Atienza: Guía de la España mágica. Bartzelona: Martínez Roca, 1981. 91-93 or.
- ↑ Juan García Atienza: Guía de la España mágica. Bartzelona: Martínez Roca, 1981. 93-95 or.
- ↑ https://web.archive.org/web/20120423124238/http://blogs.elcorreo.com/magonia/2005/02/17/el-germen-del-escepticismo-organizado-espana/
- ↑ http://es.wikipedia.org/wiki/El_mundo_y_sus_demonios
Ikus, gainera
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ufologia |
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |