Tolare baserria

eraikitako euskal ondare nabaria Donostian
Tolare
Tolare
Kokalekua
Lurraldea Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Auzoa Ibaeta
Tolare baserria is located in Donostia
Tolare baserria
Tolare baserria
Tolare baserria (Donostia)
Ezaugarriak
Garaia XVIII. mendea
Katalogatua
Eusko Jaurlaritza 1998ko ekainaren 8a

Tolare Donostiako Ibaeta auzoan dagoen baserria da, XVIII. mendekoa. Izenak berak dioen bezala, baserri-dolarea zen. Amezketa bidearen 6. zenbakian kokatua dago, Gudamenditik jaisten den errekasto baten ondoan, zabaldi horretara hedatzen doan hiritar gunearekin muga eginez.

1998ko ekainaren 8an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Euskaltzaindiaren Gipuzkoako delegazioa dago baserri berriztatu honetan.

Ezaugarriak

aldatu
 
zurezko egitura ikusgai, zaharberritze lanak direla-eta (2009ko abendua)

Tamaina ertaineko familia bakarreko baserri bat da, hego-ekialderuntz begiratuz bere fatxada nagusiak, oinplano laukizuzenekoa, behe solairua, beste bat eta ganbara izanik. Estalkia bere hondoan disposatutako bi hegalkin handiz osatzen da, fatxadarekin elkarzut dagoen erdiguneko gailurrean sostengatuz. Bere aparailua harlangaitzezkoa da izkinetan eta bano inguruetan harearrizko harlanduzko perbokak dituelarik, fatxada nagusiaren zati batean bezala. Honek hiru bano erregistro aurkezten ditu hiru hutsunerekin behe solairuan, bost lehen solairuan eta bi leiho ganbararen zatian, behe solairuaren erdiguneko ardatzean ateburudun sarrera eta moldurazko barlasai bidez dotoretutako baoak lehen solairuan. Alboetako fatxadek eta atzekoak tamaina desberdinetako bano eta irekidurak aurkezten dituzte, berezkoak harlanduz inguratuak.

Baserri hau XVIII. mendeko baserri-dolare barrokoaren eredu ona da, konposaketa soilekoa eta eraikitze kalitate handia agertzen duena bere lerro egitura ederrak eta bere horma eta bao inguruetako harlanduek. Eraikitze eskemak eta perimetroko eustorma sendoekin eta habe handietan sostengatutako zutabe ia osokoetaz eta «lira» moduko tornapuntaz osaturiko egitura eramaileak nekazari-eraikuntza hauetan ohizko diren eraikitze tekniken eredu ederra osatzen dute.

Erabilpena

aldatu
 
Euskaltzaindiaren bilera bat Tolare baserrian

21. mendean, Euskaltzaindiak bertan ditu kokatuak Luis Villasante Ikerketa Zentroa eta baita Gipuzkoako bere egoitza ofiziala[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. «Ordezkaritzak» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa