Theodor Herzl (hebreeraz: תאודור הֶרְצֵל‎ Te'odor Hertsel, hungarieraz: Herzl Tivadar; Budapest, 1860ko maiatzaren 2Viena, 1904ko uztailaren 3 ) kazetari eta idazle austriar-hungariarra, sionismo politiko garaikidearen sortzailea izan zen. Nazioartean alemanezko izenarekin ezagutzen da.

Theodor Herzl

World Jewish Congress (en) Itzuli lehendakari

1897 - 1904
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakבִּנְיָמִין זְאֵב הֶרְצֵל
JaiotzaPest (hiria)1860ko maiatzaren 2a
Herrialdea Hungaria
BizilekuaViena
Talde etnikoaJews in Hungary (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaReichenau an der Rax (en) Itzuli1904ko uztailaren 3a (44 urte)
Hobiratze lekuaHerzl mendia
Döbling (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AmaJeanette Herzl
Ezkontidea(k)Julie Naschauer (en) Itzuli  (1868 -  1904ko uztailaren 3a)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea : zuzenbide
Hizkuntzakalemana
hungariera
hebreera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, abokatua, idazlea, politikaria eta antzerkigilea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Find a Grave: 22315 Edit the value on Wikidata

Sionismoaren mugimenduan berebiziko garrantzia duen Estatu Judua (1896) liburuaren egilea da.

Biografia

aldatu

Budapesten jaio zen baina gaztetxo zela Vienara joan eta zuzenbidea ikasi zuen, baina betidanik izan zuen kazetaritza eta literaturarekiko grina. Gaztetan Burschenschaft mugimenduan ibili zen, Alemaniaren batasuna defendatzen zuen mugimenduan hain zuzen. Garai hartan arazo judutik aldendu samar ibili zen. Parisen Neue Freie Presse egunkariko korrespontsal izan zen.

Parisen zela, antisemitismoaren gorakada ezagutu zuen, bereziki Alfred Dreyfus kasua bertatik bertara bizi izan ondoren. Epaiketa horren ondoren, juduak Europa liberalean barneratzea ezinezkoa zela konturatu zen, eta pixkanaka nazionalismo alemaniarretik urruntzen hasi zen eta bere judu izaerari garrantzia handiagoa ematen.

1896an Vienara itzuli eta "Estatu Judua: arazo juduaren konponbide modernoren gaineko Estatu Judua ("Der Judenstaat") lana idatzi zuen. Arazo judua nazioarteko gai garrantzitsua zen beretzat, eta lan horretan nazionalismo juduaren oinarri berriak jarri zituen. Lan horrek ez zuen hasieran arrakasta handirik izan ez asimilazioaren aldeko judu liberalen artean, ezta judu erlijioso tradizionalisten artean ere.

Hala ere, Herzlek gogor jarraitu zuen bere ideiak zabaltzen. Vienan sionismoaren lehen bulegoa zabaldu zuen, eta horrela lan diplomatikoan buru belarri sartu zen. Bere helburua garai hartan Palestina bereganatuta zeukaten otomandarren babesa lortzea zen, bertan estatu judua eraiki ahal izateko. Lan horiek koordinatzeko, 1897an Munduko Erakunde Sionista sortu zuen.

1897ko udan gainera, Suitzako Basilea hirian egindako eta mugimendu sionistaren hastapenean berebiziko garrantzia izan zuen Lehen Biltzar Sionistaren antolatzailea izan zen.

1902an "Lurralde zahar berria" ("Altneuland") eleberria kaleratu zuen; bertan etorkizuneko estatu judua deskribatzen da. Argi ikusten da sozialismo utopikoaren eragina.

1904an pneumoniak jota hil zen. Bere jarraitzaileek bere gorpua Israelera eraman zuten, eta egun Jerusalemgo Herzl mendian hilobiratua dago.

Omenaldiak

aldatu

Parisen bada Theodor Herzl plaza, Bertrand Delanoë auzapezak 2006ko uztailaren 5ean inauguratua, 3. barrutian, Turbigo eta Réaumur kaleen gurutzean (Arts et Métiers metroa).

Honela dio oroitarriak:

PLACE
THEODOR HERZL
1860-1904
JOURNALISTE ET ÉCRIVAIN
INSPIRATEUR DU FOYER NATIONAL JUIF
THEODOR HERZL
PLAZA
1860-1904
KAZETARI ETA IDAZLEA
ABERRI NAZIONAL JUDUAREN INSPIRATZAILEA

Ikus, gainera

aldatu


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Theodor Herzl