The Trouble with Harry
The Trouble with Harry (euskaraz Arazoa Harryrekin) 1955eko Alfred Hitchcock ingeles zuzendariak zuzendu eta ekoiztutako komedia beltza filma bat da. 1950eko Jack Trevor Story} idazlearen izenburu berdineko The Trouble with Harry eleberrian oinarritua dago. Edmund Gwenn, John Forsythe, Shirley MacLaine, Mildred Natwick, Mildred Dunnock, Jerry Mathers eta Royal Dano aktoreek antzeztu zuten.
The Trouble with Harry | |
---|---|
Bernard Herrmannen filma | |
Egilea(k) | Bernard Herrmann |
Argitaratze-data | 1955 |
Izenburua | The Trouble with Harry |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | misteriozko zinema, comedy thriller (en) , lan literario batean oinarritutako filma, film dramatikoa eta krimenezko filma |
Iraupena | 99 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alfred Hitchcock |
Gidoigilea(k) | John Michael Hayes (en) Jack Trevor Story (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Alfred Hitchcock |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Edizioa | Alma Macrorie |
Ekoizpen-diseinatzailea | John B. Goodman (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bernard Herrmann |
Argazki-zuzendaria | Robert Burks (en) |
Jantzi-diseinatzailea | Edith Head |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Vermont |
Hitchcocken filma ia askotan gertatzen den bezala, honetan ere agerpen laburra burutu zuen, ahin zuzen ere ingeles zinema zuzendaria margolaritza zaletua den gizon zaharraren limusina auto atzetik igarotzen da. Bestalde, gerora asko ospetsua bilakatu zen Shirley MacLaine aktorea filma honetan lehenbizikoz pantaila handian 21 urterekin estreinatu zen, gainera John Forsythe aktoreak margolariaren papera antzeztu zuen, 1980ko hamarkadan ospetsua izan zen Dynasty telesailan Blake Carrington aberatsaren papera antzeztu zuen aktorea.
Argumentua
aldatuMutiko batek landa gizon baten gorpua topatu eta korrika bere ama bila joango da. Une hartan bertan, ehiztari zahar batek gorpu berdina topatu eta berak nahi gabe tiroz hil duela pentsatuko du. Beste hainbat pertsonek ere banan-bana gorpua topatu eta euren buruak haren heriotzaren errudun direla usteko dutenez, azkenean gorpu gogaigarria lurperatu egingo dute. Baina beti unerik txarrenean berragertu ohi da...
Aktoreak
aldatu- Edmund Gwenn: Albert Wiles kapitaina
- John Forsythe: Sam Marlowe
- Shirley MacLaine: Jennifer Rogers
- Mildred Natwick: Ivy Gravely andereinoa
- Mildred Dunnock: Wiggs andrea
- Jerry Mathers: Arnie Rogers
- Royal Dano: Calvin Wiggs sheriffa
- Parker Fennelly: aberatsa
- Barry Macollum: etxegabea
- Dwight Marfield: Greenbow doktorea
- Philip Truex: Harry Worp (gorpua)