Teutoburgeko oihaneko gudua K.o. 9. urtean (Augusto enperadorea zela) gertaturiko gudaldi bat izan zen. Varo erromatar jenerala, legatu gisa joan zen Germania Magna izeneko probintziara, bere aginduetara, XVII., XVIII. eta XIX. legioak zituelarik. Arminio agintari germaniarrarekin egin zuen topo bertan. Erromatarraren harrokeriaz nazkaturik, germaniarrek Arminiorengan topatu zuten agintari ahaldun bat. Eta berau izan zen germaniar gudarostea Varoren erromatar legioen aurka bidali zuena. Gudaldia Teutoburg basoan gertatu zen. Erromatarrak, segada batean erori ziren, eta hiru legioak, txiki-txiki eginda geratu ziren. Ordutik aurrera, Erromatar Inperioa, sekula ez zen, iparraldean, Rhin ibaia baino ekialderago zabaldu, Germaniko, Kaligula enperadorearen aita, hondamendi hau igaro eta zazpi urtera, horretan saiatu zen arren.