Termopilak
Termopilak (grezieraz: Θερμοπύλαι, Thermopylai; latinez: Thermopylae, «iturri beroak» edo «ate beroak») Greziako erdi-ekialdeko haitzartea da. Bertan gertatu zen Termopiletako gudua ospetsua, K.a. 480an.
Termopilak | |
---|---|
Mota | narrows (en) eta arkeologia-aztarnategi |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°47′51″N 22°32′09″E / 38.797617°N 22.535785°E |
Kokapena | Thermopiles (en) |
Estatu burujabe | Grezia |
Decentralized administration of Greece | Decentralized Administration of Thessaly and Central Greece |
Eskualdea | [[Fitxategi:|22x20px|border |alt=|link=]] Erdialdeko Grezia |
Prefecture of Greece | Ftiotida |
Udalerria | Lamia Municipality |
Mendizaletasuna |
Izena
aldatuThermopylai izenak «iturri beroak» esan nahi du, bertako sulfurozko ur iturri beroei aipamena eginez. Beste balizko itzulpen bat «ate beroak» izango litzateke. Mitoaren arabera, Herakles erreta hiltzen ari zen bitartean bertan urperatu zenean berotu ziren Termopiletako urak.
Deskribapena
aldatuTermopilak Eta mendiaen eta Maliakos golkoaren artean daude, (Ftiotide, Tesalia), Atenastik 136 km ipar-mendebalera. Zazpi kilometrotik gorako luzera du eta, antzinatean, zuzenean amiltzen ziren ia harkaitzak itsasoan; 10-50 metroko zabalerako igarobidea zen gehiena. Gaur egun ez da horrelakorik gertatzen, Spercheios ibaiak garraiaturiko alubioiek bost kilometro urrunago utzi baitute itsasertza. Ezin saihestuzko igarobidea da Grezia hegoaldetik iparralderako bidean.
Historia
aldatuGreziako historiaren une askotan erabili izan da Termopila arroileko pasabidea. K.a. 480. urtean gertatu zen historiako gudu ospetsuena, Termopiletako gudua, Leonidas I.a Espartako erregearen zerbitzuan ziharduten hirurehun gudari espartarrek, haien helote edo zerbitzariek, eta mila eta ehun beoziarrek Persiar Inperioko Xerxes I.aren armada indartsuari egun batzuez eutsi ziotelako. Bizia galdu zuten, hala ere, eta Greziako erdialdeko lurrez jabetu ziren persiarrak. Ondoko urtean, persiar armada azpiratua izan zen Plateako guduan. 1955ean eraiki zen haien oroimenez marmolezko eta brontzezko harri ikusgarri bat Termopilako arroilan.
K.a. 353 eta K.a. 352 bitartean, Hirugarren Gerra Sakratuan, 5.000 atenastar hoplitak eta 400 zaldizkok pasabidea oztopatu zioten Filipo II.a Mazedoniakoaren armadari. K.a. 279an, Kalipo Sirakusakoak buru zuen armadak geldiarazi zituen, zenbait hilabetez, Atenas inbaditu nahian sartu ziren galiarrak, Breno buruzagi zutenak. K.a. 191n, Antioko III.a Handia Seleukotar enperadoreak igarobidea gotortu zuen, Manio Azilio Glabrio buru zuten erromatarrei eusteko, baina ez zuen lortu.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-3-7 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.