Txinatar
- Artikulu hau herritartasun edo etniari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Txino (argipena)».
Txinatarrak[1] Txinarekin edo Txina Handiarekin lotutako pertsonak edo taldeak dira. Adjektibo honek oso adiera zabala du:
- Ikuspegi juridiko batetik, Txinako Herri Errepublikako, tartean Hong Kong eta Macau, eta Taiwango herritarrei txinatar deritze.
- Ikuspegi etniko zabal batetik, Zhonghua minzu (txinera tradizionalez: 中華民族; txinera sinplifikatuz: 中华民族; pinyinez: Zhōnghuá Mínzú) edo "txinatar nazio"aren taldeko kideak dira txinatarrak, hau da Qing dinastiaren garaian (1644-1911) bere mugan bizi ziren han etniakoak, hui etniakoak, mantxuak, uigurrak eta beste taldeak.[2]
- Ikuspegi etniko estu batetik, mendebaldean Han etniakoak baino ez dira txinatarrak,[3] nahiz eta genetikoki talde bakarra izan ez.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
- ↑ Millward, James A.. (2007). Eurasian Crossroads: A History of Xinjiang. Columbia University Press ISBN 978-0-231-13924-3..
- ↑ Merriam-Webster's Collegiate Dictionary. (10. argitaraldia) Merriam-Webster.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |