Txina Taipei edo Taipei Txinatarra (中華臺北 txinera tradizionalean, 中华台北 txinera sinplifikatuan edota Zhōnghuá Táibĕi mandarin txinera transkribatzeko erabiltzen den pinyin sisteman) Taiwan, Formosa, Txina Nazionalista edo Txina Insular bezala ere ezagutzen den Txinako Errepublikako kirolariek Olinpiar Jokoetan eta beste kirol ekitaldi batzuetan parte hartzeko erabiltzen duten izen ofiziala da.[1] Halaber, batzuetan izendapen hori erabili izan da herrialde horretako parte-hartzaileentzat edertasun-lehiaketetan, Miss Universo, besteak beste.[2]

Historia

aldatu

Txinako Herri Errepublika (nazionalista) eta Txinako Herri Errepublika (komunista) aurrez aurre daude 1949an Txinako gerra zibila amaitu zenetik. Taiwan uhartean babestu eta indartsu egin zen gobernu nazionalistak onartzen du uharte hori Txinaren parte dela, baina Txina hori Txinako Errepublika gisa definitzen du. Txinako Herri Errepublikako gobernu komunistak, ordea, Taiwan uhartea bere lurraldearen zati bat dela aldarrikatu du.

1979ko azaroan, Nagoyan (Japonia), Nazioarteko Batzorde Olinpikoak ebazpen bat hartu zuen, zeinaren bidez Taiwango Batzorde Olinpikoa izena zuenak Taipeiko Batzorde Olinpiko gisa aitortua izango zen eta bere kirolariak Olinpiar Jokoetan lehiatuko ziren Txina Taipei izenarekin. Txina izen soila eta CHN laburdura ofiziala Herri Errepublikarentzat geratu dira harrezkero.[3]

Bi partaidetzen auzi gorabeheratsua honela garatu da historikoki:

Ordezkaritza
Txina Taiwan
1924   Txina Txina Japoniaren menpeko garai koloniala
1932–1936   Txina Txina (CHN)
1948   Txina Txinako Errepublika (Taiwan uhartea eta Txina kontinentala bateraturik)
1952   Txina Txinako Herri Errepublika

(PRC)

1956   Taiwan Txinako Errepublika (CHN)
1960 Formosa (RCF)
1964–1968 Taiwan (TWN)
1972–1976 Txinako Errepublika (ROC)
1980   Txina Txina (CHN)
1984tik   Taipei Txinatarra Txina Taipei (TPE)

Banderak

aldatu

21. mendekoak:

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Arancón, Fernando. (2024-07-24). «¿Por qué Taiwán participa en los Juegos Olímpicos como “China Taipéi”?» El Orden Mundial - EOM (Noiz kontsultatua: 2024-08-17).
  2. (Gaztelaniaz) «Taiwán pide que no se le llame "China Taipéi" en actividades internacionales» La Vanguardia 2018-12-17 (Noiz kontsultatua: 2024-08-17).
  3. (Gaztelaniaz) Arancón, Fernando. (2024-07-24). «¿Por qué Taiwán participa en los Juegos Olímpicos como “China Taipéi”?» El Orden Mundial - EOM (Noiz kontsultatua: 2024-08-17).

Kanpo estekak

aldatu