Sobietar Batasuneko Heroia
Sobietar Batasuneko Heroia (errusieraz: Герой Советского Союза, Guerói Sovétskogo Soyuza) Sobietar Batasunean ematen zen ohorezko titulu garrantzitsuena zen. Barnean Leninen Ordena sartzen zen eta, bikaintasuna adierazteko, Urrezko Izarra gramota edo egitandia adierazteko. Ohorezko sari hau 1934ko apirilaren 16an ezarri zen eta Sobietar Batasunaren Sobiet Nagusiaren Presidiumak ematen zuen.[1] Sobietar Batasunaren amaierarekin 1991an titulu hau beste batzuekin ordezkatu zen: Errusian Errusiar Federazioaren Heroia, Ukrainan Ukrainako Heroia eta Bielorrusian Bielorrusiako Heroia.
Sobietar Batasuneko Heroia | |
---|---|
Jatorrizko izena | (ru) Герой Советского Союза |
Mota | courage award (en) ohorezko titulu SESBeko ohorerik gorenak |
Indarraldi | 1934ko apirilaren 16a - |
Maila | Hero of Labour of the Russian Federation (en) Lan Sozialistaren Heroia |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Osatuta | |
Sarituak
aldatuSarituen zerrenda mundu osoko pertsonalitateak zeuden, nahiz eta gehienak sobietarrak izan. Sobietar Batasunaren historian 12.776 pertsonek jaso zuten saria.[2] Anatoly Liapidevsky (lehendabizikoa), Sigizmund Levanevsky, Vasily Molokov, Mavriky Slepnyov, Nikolai Kamanin, Ivan Doronin eta Mikhail Vodopianov pilotuak saria jasotzen lehenengoak izan ziren.[3] Pertsonalitate batzuek behin baino gehiagotan eskuratu zuten saria; esaterako Georgi Zhukovek lau aldiz jaso zuen.
Hona hemen saritu gutxi batzuk:
- Leonid Brezhnev — lau aldiz saritua, Alderdi Komunistaren idazkaria (1964–82) eta Presidium burua (1964–82).
- Fidel Castro - Kubako burua.
- Yuri Gagarin – espaziora atera zen lehen gizakia.
- János Kádár – Hungariako politikaria.
- Ramón Mercader – Leon Trotskyren hiltzailea.
- Ivan Panfilov – jeneral sobietarra. Moskuko guduan hil zen.
- Lyudmila Pavlichenko – emakumezkoen frankotiratzaile, puntuazio altuena lortu zuen.
- Rubén Ruiz Ibarruri – Dolores Ibarruriren semea, Stalingradeko Guduan hilda.
- Otto Schmidt – zientzialaria, Artikoaren esploratzailea.
- Joseph Stalin – Alderdi Komunistaren idazkaria (1922–1953) eta SESBaren Gobernu burua (1941–1953).
- Valentina Tereshkova – lehen emakumea espazioan.
Sariaren pribilegioak
aldatuOhorezko titulu hau jasotzea abantaila handiak zituen: hegaldiak dohainik, etxea izateko aukera gehiago, osasun asistentzia hobeagoa, autobusak dohainik...
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu(Errusieraz):Sarituen zerrenda osoa.