Simancasko gudua 939. urtean Simancas hiriaren harresien ondoan eginiko gudua. Ramiro II.a Leongoak zuzendutako koalizio Kristauak Abderraman III.ak zuzendutako andalustarrak mendean hartu eta Dueroko ibarra kontrolatu zuen.

Simancasko gudua
Errekonkista
Simancasko gaztelua
Data939
LekuaSimancas, Valladolid
 Espainia 41°36′N 4°49′W / 41.600°N 4.817°W / 41.600; -4.817
Koordenatuak41°36′N 4°49′W / 41.6°N 4.82°W / 41.6; -4.82
EmaitzaKristauen garaipena
Gudulariak
Leongo Erresuma
Iruñeko Erresuma
Kordobako kaliferria
Buruzagiak
Ramiro II.a Leongoa
Gartzia I.a
Fernan Gonzalez
Ansur Fernandez
Abderraman III.a
Indarra
Ezezagun 100.000
Galerak
Ezezagun Ezezagun

Aurrekariak

aldatu

937an, Ramiro II.a Leongoak Zaragozako taifaren erregea zen Abu Yahyaren laguntza lortu zuen. Zaragozakoa traidoretzat zuen kalifak Osman hiru urte aurrerago izandako hondamendiagatik. Sampirok bere kronikan ezer ez badu esaten ere, Leongo Erresumak nafarren laguntza izan zuen gazteluetan goarnizioak uzten.

Zaragoza galdu eta gero, Abderraman III.a Calatayud setiatu eta hartu zuen. Zaragozako ateak ikusi eta berehala, Abu Yahyak amore eman zuen. Kalifak, orduan, Nafarroa eraso eta Toda erreginak bere burua kalifaren basailutzat jo zuen.

 
Ramiro II.a Leongoa.

Omeiarrak, beraz, Leongo Erresuma behin betiko bukatzeko kanpaina prestatu eta "gazat al-kudra" (euskaraz: "Goieneko Boterearen kanpaina" izena jarri zion. Jihad egiteko deia egin eta Kordobako meskitan egunero kanpainaren otoitza egin zuten.

Abu Yahyaren laguntzari esker ia 100.000 laguneko armada sortu zuen:, errekruta andalustarrak, militar profesionalak, berbere tribuak, probintzietako soldaduak (yunds), Marketako gizonak eta boluntarioak. Ondo hornituta, armada 939ko ekainaren bukaeran irten zen Kordobatik. Toledo utzi ondoren, armadak Erdialdeko Mendigunea zeharkatu zuen Guadarramako mendilerroko Tablada mendigunetik. Behin Dueroren hegoaldeko inorena ez den lurrean Olmedo, Íscar eta Alcazarén arpilatu zituen. Kalifak Cega ibaiatik gertu kanpatu eta Portilloko gazteluan kokatu zen abuztuaren hasieran.

Bitartean, Ramiro II.a Leongoak koalizioa osatu zuen, Leongo Erresumako armada ez ezik Fernan Gonzalez eta Ansur Fernandezen mesnadak, nafarrak eta Asturias eta Galiziatik etorritakoak ere elkartuz.

 
Pisuerga zeharkatzen duen Erdi Aroko zubia, Simancasen.

Gudua Pisuergaen eskuinaldean, Simancasetik ipar-ekialdean egin eta egun batzuk zirauen. Kristauen kroniken arabera Donemiliaga agertu zen. Gainera, gudua hasi baino lehen denei izutu zitzaien eguzki eklipse totala izan zen[1]

Gudu latza izan ondoren, Kristauak garaile atera ziren. Hala ere, ezin zuten Simancasko gaztelua hartu baina bai Abu Yahya atxilotu.

Ondorioak

aldatu

Simancasen galdu ondoren, musulmanek hondamendia izan zuten Soriako probintziako Alhándega edo Barranco izeneko tokian. Erretretan Aza ibaiaren eskualdea txikitu eta Atienzarako bidean zihoazela, sakan batean (gaztelaniaz: barranco segada izan eta erori asko izan ez ezik harrapakin handia ere galdu zuten[2].

Bataila eta gero, birpopulaketaren lerroa Tormes ibaiaraino heldu zen, Duero zeharkatuz. Abderraman III.ak ordutik aurrera ez zuen inoiz berriro bere armada zuzenean zuzendu baina razzia gehiago egin zituen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Kitab ar-Rawdek zioen armada biek egun bi eman zituztela mugitu gabe
  2. Al-Muqtabisek kalifa bera segadan harrapatua izan zela eta ihes egin behar zuela esan zuen

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu