Sanremo
Sanremo (batzuetan San Remo ageri da, nahiz eta ofiziala ez izan) 57.000 biztanle inguruko hiri bat da, Liguria mendebaldeko mediterranear kostaldean dagoena, Italiako ipar-mendebaldean, Genovako golkoan.
Sanremo | |||
---|---|---|---|
Italiako udalerria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Italia | ||
Probintzia | Imperia | ||
Eskualdea | Liguria | ||
Alkatea | Maurizio Zoccarato | ||
Posta kodea | 18038 | ||
ISTAT kodea | 008055 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°49′03″N 7°46′30″E / 43.8175°N 7.775°E | ||
Azalera | 54,73 km² | ||
Altuera | 15 | ||
Mugakideak | Apricale, Bajardo, Ceriana, Ospedaletti, Perinaldo, Seborga eta Taggia | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 52.787 (2023ko urtarrilaren 1a) −1.742 (2018) | ||
Dentsitatea | 1.041,57 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 0184 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Helsingør, Atami, Budva, Tortona eta Karlskoga udalerria | ||
Katastro kodea | I138 | ||
Sailkapen sismikoa | 3s (Txiki-ertaina) | ||
Matrikula | IM | ||
http://www.comunedisanremo.it/ |
San Remo gune turistiko ospetsu bat da, ezaguna bere lore azokagatik eta bere arrantza portuagatik. Kantu melodikoen jaialdi bat hartzen du urtero, Sanremoko kantu jaialdia bezala ezagutzen dena. San Remoko rallya ere ospatzen da bertan, Munduko Rally txapelketaren zati zen automobilismo lasterketa bat Sardiniako Rallyagatik aldatu zen arte. Gainera Milan-San Remo klasiko ziklistaren helmuga ere bertan dago, Munduko Txirrindularitza Koparen zati dena. Bertako monumentuen artean San Siro katedrala nabarmentzen da, XIII. mendean eraikia. Bertan, urtero, San Remoko EPT ekitaldia ospatzen da, non munduko poker jokalaririk hoberenak bertako kasinoan biltzen diren.
1920ko apirilak 19tik 26ra San Remo konferentzia aliatuaren egoitza izan zen Lehen Mundu Gerraren ondoren. Gainera, Ignacio Manuel Altamirano 1893an hil zen hiria, Alfred Nobel 1896an eta 1967an Luigi Tenco kantariak bere buruaz beste egin zuen hiria da.
Eboluzio demografikoa
aldatuHiri mugakideak
aldatuKlima
aldatuDatu klimatikoak (Sanremo) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 12 | 12 | 15 | 17 | 21 | 25 | 29 | 29 | 25 | 21 | 16 | 13 | 20 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0 | 1 | 3 | 6 | 10 | 13 | 16 | 16 | 13 | 9 | 4 | 1 | 8 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 102 | 89 | 91 | 81 | 76 | 38 | 20 | 43 | 56 | 107 | 97 | 79 | 879 |
Iturria: Intellicast[1] |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Sanremo historic weather averages. Intellicast (Noiz kontsultatua: 24 September 2009).
Kanpo estekak
aldatu- (Italieraz)Festival di Sanremo
- (Italieraz)Sanremo Guide
- (Italieraz)San Siro Basilika Katedrala