Rudolf Nureiev (Irkutsk, Errusia, 1938ko martxoaren 17a - Paris, Frantzia, 1993ko urtarrilaren 6a) errusiar dantzaria eta koreografoa izan zen. Zenbaiten aburuz, Nureiev bere belaunaldiko dantzari hoberena izan zen.[1][2][3][4]

Rudolf Nureiev

Bizitza
JaiotzaRazdolnoe (en) Itzuli1938ko martxoaren 17a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  1961)
 Austria  (1982 -
HeriotzaLevallois-Perret1993ko urtarrilaren 6a (54 urte)
Hobiratze lekuaSainte-Geneviève-des-Bois Russian Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: HIESarekin loturiko arazogatik hildakoa
Hezkuntza
HeziketaVaganova Academy of Russian Ballet (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
tatarera
Irakaslea(k)Sulamith Messerer (en) Itzuli
Vera Volkova (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria, koreografoa, aktorea, ballet-irakaslea eta errealizadorea
Lantokia(k)Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Jasotako sariak

nureyev.org
IMDB: nm0638159 Allmovie: p104752 IBDB: 87576
Facebook: Rudolf.Nureyev.foundation Twitter: RudolfNoureev Instagram: the_rudolf_nureyev_foundation Musicbrainz: 0c7c124e-a107-4fd7-aea7-7a40f5952600 Discogs: 806668 Find a Grave: 4047 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Nureiev Transiberiar tren batean jaio zen, Irkutsk (Siberia, Sobietar Batasuna) Baxkir-Tatarren familia batean.

1958an, Leningradeko Kirov balletaren bakarlari izan zen, eta antzezpen askotan parte hartu zuen. 1961ean, Parisen, babesa eskatu zion frantses gobernuari. Hori izan zen artista sobietar baten lehen desertzioa Gerra Hotzean, eta nazioarteko zeresan handi sortu zuen[5]. Ondoren mundu osoan ibili zen, Cuevas markesaren balletarekin, eta Chicagoko Operako balletarekin. Geroago, ingeles Royal Balletean sartu zen, eta Margot Fonteyn dantzari famatuarekin bikotea osatu zuen.

Koreografo gisa lan ugari egin zituen; besteak beste, Prokofieven "Romeo eta Julieta" (1977); Manfred (1979); The Nutcracker (1980, "Intxaur kraskailua"). 1962an, Nureiev izeneko biografia argitaratu zen; 1977an antzezle nagusia izan zen Valentino filmean. Nureieven jauziak eta jirabira bizkorrak Vatslav Nijinskiren jauzien parekotzat jo izan dira. Antzezpen aipagarriak izan zituen; besteak beste, Albrecht Gisellen; Armand Marguerite and Armanden; eta Siegfried "Beltxargen Aintzira" lanean.


Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rudolf Nureiev  
  1. (Ingelesez) «Lord of the dance» The Independent 2013-11-15 (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  2. (Ingelesez) Anderson, Jack. (1993-01-07). «Rudolf Nureyev, Charismatic Dancer Who Gave Fire to Ballet's Image, Dies at 54 (Published 1993)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  3. (Frantsesez) «En scènes : le spectacle vivant en vidéo - Rudolf Noureev au travail à la barre - Ina.fr» En scènes : le spectacle vivant en vidéo (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  4. (Frantsesez) «Que reste-t-il de Noureev ?» Les Echos 2013-03-01 (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  5. (Ingelesez) «The KGB's long war against Rudolf Nureyev» The Telegraph (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).