QGIS
QGIS kode irekiko ordenagailu software libre bat da. Geoespazial datuen bistaratzea, edizioa, inprimatzea eta analisia egin dezaken geografia-informazioko sistema (GIS) bat da.[1] Proiektua 2002ko maiatzean sortu zen eta urte bereko ekainean SourceForgen proiektu gisa aurkeztu zen.
Informazio geografikoko azken erabiltzaileei, profesionalei, unibertsitate-giroei edo administrazio publikoetako langileei (udalak, aldundiak, sailak edo ministerioak) zuzenduta dago.[2]
Funtzionamendua
aldatuQGIS geografia-informazioko sistema (GIS) programak erabiltzaileari aukera ematen dio informazio espaziala aztertu eta editatzeko, baita mapa grafikoak osatu eta esportatzeko ere.[3] QGISek raster, bektore eta beste datu mota batzuk onartzen ditu. Bektorial datuak puntu, lerro edo poligono gisa gordetzen ditu. Raster irudi-formatu asko onartzen ditu, eta softwareak irudiak geoerreferentziatu ditzake ere.
Shapefile-ak, geodatu-base pertsonalak, AutoCAD dxf, MapInfo, PostGIS, Grass GIS eta industriak garatutako beste formatu estandar batzuk onartzen ditu.[4] Raster irudietan, GRASS GIS, GeoTIFF, TIFF, JPEG, etab. onartzen ditu. Web zerbitzuetara ere konekta daiteke, Web Map Service eta Web Feature Service barne, eta horrela., kanpoko iturrietako datuak erabiltzeko aukera ematen du.
QGISen funtzioak nabarmenki zabal ditzake erabiltzaileak pluginak erabiliz. Biltegi ofizialak 1957 pluginak eskaintzen ditu[5]. Plug-in horiek, erabiltzaile batek Python hizkuntzan programatutako software txiki bat da, QGISen oinarritzen dena eta gaitasun bereziak ematen dizkiona eremu funtzio jakinen bat burutzeko[6].
Ikusizko interfazea
aldatuBere interfazea abegikorra da erabiltzailearentzat. Adibidez, informazio espaziala duten osagai antzekoak taldeko eta azal ezberdinetan antola daiteke: oinarrizko mapa itsua beheko azalean, ibaien lerroak azal bat gorago, muga administratiboak hurrengo azalean, giza-dentsitatea irudikatzeko kolore poligonoak hurrengoan, ibaien, hirien eta lurraldeen izenak hurrengoan, etab.
Datu baseak
aldatuDatu-base geoespazial askorekin konektatzeko erraztasuna du, bai autobilduak direnak, bai bezero-zerbitzari arkitektura dutenak: GeoPackage, SpatiaLite, 3 PostgreSQL/PostGIS eta Oracle Database, besteak beste.
Garapena
aldatu2023. urtetik aurrera, QGIS programa sistema eragile nagusientzat eskuragarri dago. Hauek dira: Mac OS X, Linux, Unix, eta Microsoft Windows.[7] Gainera, QGISen mugikor bertsioa, QField, Android et iOSentzat eskuragarri dago.
QGIS borondatezko garatzaileek mantentzen dute, eta erregularki eguneratzeak eta akatsen zuzenketak egiten dituzte. Hilabetero, akats zuzenketa (bug fix) bertsio bat eta, lau hilabetez behin, bertsio berri bat argitaratzen dute[8].
Erabiltzaile batzuentzat maiztasun hori handiegia izan daitekeenez, QGIS komunitateak LTR bat garatzea (ingelesez: "Long-Term Release", euskaraz: epe-luzeko bertsioa) proposatu zuen. Horren ondorioz, egun, programak bi "adar" modalitatetan eskaintzen da: adar arrunta (garapen bizkorra, azken funtzionamendu berritasunak dituena) eta epe-luzeko adarra (ez ditu punta-puntako funtzioak, baina oso egonkorra da).
Epe motzeko adarreko software bertsioak hiru akats zuzenketa izan dituenean, bertsio hori adar arruntetik epe-luzeko adarrera mugitzen da. Adar arruntak erritmo berean segituko du aldatzen (lau hilabetez behin, bertsio berri bat) eta, aldiz, epe-luzeko adarrak (LTR bertsioa, alegia), urte betez berdin iraungo du, aldaketarik gabe. Bertsio bat LTR bihurtzen denean, ezin du funtzio berririk eskuratu. Bere horretan geldituko da eta hilabetean behin, bakarrik, akats zuzenketen eguneraketak jaitsi eta inplementatzen ditu.[9] Esan bezala, LTR bertsioa urtero aldatzen da (Otsaila inguruan). Momentu hartan, QGISen azken bertsioa LTR bihurtuko da eta zikloa berrabiarazten da. Beraz, adar arruntaren bertsio guztiak ez dira LTR bihurtzen; bakarrik hirutatik bat.
Lizentzia
aldatuGNU GPLv2 lizentzia duenez gero, QGIS libreki alda daiteke zeregin desberdinak edo espezializatuagoak egiteko.
Nork erabiltzen du
aldatuErakunde publiko eta pribatu askok erabiltzen dute QGIS, besteak beste: Institut Cartogràfic i Geològic de Catalunya, Estatu Batuetako Segurtasun Agentzia Nazionala[10], Estatu batuetako Geoespazial Informazio Agentzia Nazionala (NGA), Austriako Vorarlberg estatua, The Economist[11], Glarus eta Solothurn[12] kantoi suitzarrak, Zeelanda Berriko Lurralde Informazio Saila[13], besteak beste.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) QGIS webgune ofiziala
- ↑ (Gaztelaniaz) Manual operativo para la utilización del sistema de información geográfica / Quantum GIS 1.8.0. Universidad Veracruzana. Coordinación Universitaria de Observatorios Metropolitanos.
- ↑ QGIS Official Website. QGIS.
- ↑ Gray, James. (2008-03-26). «Getting Started With Quantum GIS» Linux Journal.
- ↑ «— QGIS Python Plugins Repository» plugins.qgis.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
- ↑ «QGIS Plugins» plugins.qgis.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
- ↑ «Download QGIS» QGIS.org.
- ↑ «Road Map» www.qgis.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
- ↑ «Road Map» www.qgis.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
- ↑ QGIS related repositories on GitHub - NSA. GitHub.
- ↑ «The Economist» view.e.economist.com.
- ↑ QuantumGIS (QGIS) – freie GIS-Software. Land Vorarlberg.
- ↑ QGIS related repositories on GitHub - LINZ. GitHub.
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala
- Introduction to QGIS 2023. UCR library. University of California, Riverside
- QGIS Geografia Informazioko Sistema euskaraz 2013-07-22 Librezale.
- Meaurio Arrate, Maite. 2017/11. GIS hastapenerako ikastaroa. OpenCourseWare (OCW) proiektua. EHU.
- Santiago, Iván. 2023/11/10. Tutorial Quantum GIS 3.28 LTR, versión “Firenze”. PR Innovation and Technology Service