Primate
Primateak (Primates, latinezko primus hitzetik, "lehena") ugaztun euterioen ordena biologiko bat da. Orian dela 85 eta 55 milioi urte artean sortu ziren ugaztun txiki batzuetatik abiatuta, eta oihan tropikaletako zuhaitzetan bizitzera ohitu. Primateen ezaugarri asko zuhaitzetan bizitzeko egokitzapenak dira: burmuin handia, ikusmen zorrotza, koloreak bereiztea, sorbalda eraldatua, esku abilak... Txikiena Microcebus berthae da, 30 g inguruko pisukoa, eta handiena, ekialdeko gorila, 200 kilogramo baino gehiagokoa. 190 eta 448 espezie artean identifikatu dira, erabiltzen den sailkapenaren arabera. Primate espezie berriak aurkitzen dira oraindik: 25 espezie aurkitu ziren 2000ko hamarkadan eta beste hamaika 2010ekoan.
Primate | |
---|---|
Paleozeno-Gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Superordena | Euarchontoglires |
Ordena | Primates Linnaeus, 1758
|
Azpiordenak | |
Banaketa mapa | |
Ezaugarriak
aldatuEzaugarri primitiboak
aldatuEzaugarri primitiboak beste ugaztun talde batzuekin partekatzen dituztenak dira, hau da, denboran zehar mantendu dituztenak. Beste ezaugarri batzuk, ordea, ugaztun askok galdu dituzte, baina hegazti edo narrastietan agertzen dira. Honako hauek dira ezaugarri horiek:
- Pentadaktilia
- Primate guztiek 5 behatz dituzte. Ateles generoan eskuko erpurua barneraturik dago.
- Plantigradoak
- Primate guztiek (Erytrocebus patas ezik) oin osoa jartzen dute lurrean ibiltzerakoan.
- Lepauztaia
- Primate guztiek tetrapodoen aztarna den hezur hau daukate.
- Kubitu eta erradio ez elkartuak
- Honekin batera karpoak askeak dira, Tarsiusetan ezik, jauziak egiteko loturik daude eta.
- Hortzeria ez espezializatua
- Hortzeria heterodontoa, hau da, hagin mota ezberdinak (haginak, ebakortzak, letaginak...) agertzen dira. Gainera difiodontia ematen da, hau da, bizitzan zehar bi hagineria izatea. Ezaugarri hau beste animalia ordena batzuetan ere badago eta Triasikoan agertu zen.
- Gibela
- Lobulatua dute eta, gainera, behazun-besikula ere badute. Hestearen bukaeran itsua agertzen da.
- Barrabilak
- Abdomenaren kanpoaldean eta zakilaren atzealdean.
Berezko ezaugarriak
aldatuEzaugarri anatomikoak
aldatuHainbat dira primate guztiek dituzten berezko ezaugarri anatomikoak. Homo izan ezik, beste guztiek halluxa (behatz lodia) oinarekiko dibergentea dute. Australopithecusek ere horrela zuen. Grabitate zentroa atzealderantz dago eta horregatik primateen atseden posizioa eserita egotea da, ortogradismoranzko joera sortuz.
Hatz eta behatzetan azkazal lauak dituzte, gutxi batzuk kenduta. Horregatik gutxienez halluxeko azkazala laua izatea hartzen da irizpidetzat. Kalkaneoaren alde distalaren luzatze erlatiboa dago. Honek kuboideak eta astragaloak elkar uki dezaten eragozten du.
Ezaugarri sentsorialak
aldatuBegietako orbitak aurrealdean eta gertu dituzte; hori dela eta batez ere ikusmena erabiltzen duten izakiak direla esaten da. Entzumena ona da, ukimena oso ona eta usaimena nahiko txarra. Begietako orbitak hezurrez inguratuta daude (hau ere nagi eta tupaiatan agertzen da). Etmoides hezurra (orbiten artean dagoena) agerian dago. Entzumen besikula garatua, petrosoaren aldetik eraikitako zoruarekin. Petrosoa tenporaletik abiatuta eraikitzen da. Usaimena ez da espezializatua, lemuridoetan izan ezik, non ondo landua duten. Ukimena batez ere oin eta eskuetako gainazalean garatua dago eta Meissnerren gorputz izeneko zelula bereziak dituzte horretarako. Dermatoglifoak (edo behatz-markak) esku eta oinetan. Atelidaen isatsean ere agertzen dira; ezaugarri honek itsaskortasun handiagoa ematen du zuhaitzetan.
Nerbio-sistema
aldatuNeokortexa garatuta dago. Primate guztiek dute Sylviusen arteka (lobulu parietal eta tenporala bereizten dituena) eta fisura kalkarino trirradiatua, bi hemisferioen artean. Guztiek dute zuntz erretinofugalak ikusmen binokularrerako prestaturik. Beste ugaztun batzuetan hemisferio berera doazen zuntzak %10a diren bitartean primateetan % 50era iristen dira, hiru dimentsiotan ikusteko gaitasun handiagoa lortuz. Primate guztien antzinako senidea koloreak desberdintzeko gai zen, baina gautarrak diren askok galdu dute. Hala ere ezaugarri hau ez da primateetan bakarrik aurkitzen, nahiz eta homologoa izan daitekeen.
Gainera, burmuinaren tamaina erlatiboa beste edozein izaki bizidunena baino handiagoa da haurdunaldian.
Digestio-aparatua
aldatuPrimateak orojaleak dira oinarrian, baina badira bakarrik landareak jaten dituztenak eta baita bakarrik animaliak jaten dituztenak ere, batez ere artropodoak. Dena dela, aukera zabalduena haragijale-frutajalea izatea da. Haginak multituberkulatuak dituzte eta premaxilarraren garapena urria da.
Ugalketa aparatua
aldatuHainbat ezaugarrik ezberdintzen dituzte primateak beste ugaztun taldeetatik. Ezaugarri horietako bat titi gutxi edukitzea da, normalean bularraldean. Gehienetan pare bakarra dute, lemurido batzuetan 2-3 pare egon badaitezke ere, nahiz eta lehenengo parea bakarrik izan funtzionala. Aye-ayek pare bakarra du, baina iztaian. Zakila eskegita dago. Karedun gehienek bezala sinus urogenitalik ez dute. Espezie gehienek kume bakarra dute kumaldiko, nahiz eta familia batzuetan bi izatea ohikoena den. Umekiaren hazkuntza oso geldoa da eta behin erdituta ere besteetan baino geldoagoa da. Hala ere, gehiago bizi dira batez beste beste talde batzuk baino.
Historia ebolutiboa
aldatuZuhaitz filogenetikoa
aldatuHau da proposaturiko harremanen zuhaitz filogenetikoa:
Euarchontoglires |
| ||||||||||||||||||||||||||||||
Eboluzio goiztiarra
aldatuPrimateen eboluzio-historiak 65 milioi urte hartzen ditu, gutxienez[1][2][3][4][5]. Ezagutzen diren primate zaharrenen antzeko ugaztun espezieetako bat, Plesiadapis, Ipar Amerikatik zetorren[6][7][8][9]; beste bat, Archicebus, Txinatik[10]. Antzeko beste primate basal batzuk Eurasian eta Afrikan zehar hedatu ziren Paleozenoaren eta Eozenoaren baldintza tropikaletan.
David R. Begunek ondorioztatu zuen primate primitiboak Eurasian loratu zirela[11] eta tximino eta gizaki afrikarrak sortu zituen leinu batek, Dryopithecus barne, hegoalderantz emigratu zuela Europatik edo Asia mendebaldetik Afrikaraino. Biziraun zuten primateen populazio tropikalak, Kairoko hego-mendebaldean dagoen Faiyum sakonuneko Goi Eozenoko eta Behe Oligozenoko aztarnategi fosiletan ikusten direnak, gaur egungo primate espezie guztiak sortu zituen, Madagaskarko lemureak, Asiako hego-ekialdeko loriak, Afrikako galagoak eta antropoideak barne. Antropodieen barnean daude Mundu Berriko Platirrinoak eta Mundu Zaharreko katarrinoak, tximino handi guztiak, gizakiak eta beste hominido batzuk barne dituen taldea.
Katarrinoak
aldatuLehen katarrino ezaguna Kamoyapithecus da, Eragaleiteko Goi Oligozenokoa, Rift Haran Handiaren iparraldean (Kenya), duela 24 milioi urtekoa[12]. Bere jatorria Aegyptopithecus, Propliopithecus eta Parapithecus espezieekin lotuta dagoela uste da, duela 35 milioi urte ingurukoak[13]. 2010ean, Saadanius katarrinoen koroa-taldearen azken arbaso komunaren hurbileko ahaide gisa deskribatu zen, eta behin-behinean 29 eta 28 mya artean datatu zen, erregistro fosilean 11 milioi urteko hutsunea betetzen lagunduz[14].
Miozeno goiztiarrean, duela 22 milioi urte inguru, Afrika ekialdeko zuhaitzetako katarrino mota ugariek aldez aurreko dibertsifikazio-historia luzea iradokitzen dute. Duela 20 milioi urteko talde honetako fosil oso ezagun bat Victoriapithecus da. Duela 13 milioi urte arte tximinoen leinukoak zirela uste den generoen artean, Proconsul, Rangwapithecus, Dendropithecus, Limnopithecus, Nacholapithecus, Equatorius, Nyanzapithecus, Afropithecus, Heliopithecus eta Kenyapithecus daude, guztiak ekialdeko Afrikatik etorriak.
Oso urruti dauden aztarnategietatik (Tavipithecus, Namibiako labar-aztarnategietatik, eta Pierolapithecus eta Dryopithecus, Frantziatik, Espainiatik eta Austriatik) datozen Miozeno ertaineko beste forma orokor batzuen presentzia Afrika osoan eta Mediterraneo arroan Miozeno goiztiar eta ertaineko erregimen klimatiko nahiko beroetan forma ugari izatearen froga da. Miozenoko hominoideoen artean gazteena, Oreopithecus izenekoa, duela 9 milioi urte datatutako Italiako ikatz aztarnategietatik dator.
Hedapena
aldatuPrimateak batez ere ingurune tropikaletan bizi dira, Macaca espezie batzuk eta Homo sapiens alde batera utzita. Gehienek, gainera, zuhaitzak dauden lekuetan bizi behar dira, Gelada eta gizakia izan ezik, hori baita bizileku arruntena. Oso espezie gutxik dakite igeri egiten.
Sailkapena
aldatuPrimateen sailkapena egiterako garaian hainbat irizpide erabil daiteke. Irizpide klasikoak bi talde egiten zituen, bata lemuretan zentraturik eta bestea gizakian. Lehenengo taldeari Prosimio izena jarri zitzaion eta Madagaskarren bizi diren lau lemuroide familiez gain galagoak, lorisak eta tarsiusak batzen zituen. Hauek guztiak txikiak dira, begi handiak dituzte eta burmuinaren tamaina erlatiboki txikiagoa dute. Beste taldea Anthropoidea zen, Amerika, Afrika eta Asian bizi diren beste tximino guztiak biltzen zituena.
Gaur egun ez da irizpide hori erabiltzen, baizik eta kladistikak ezarritakoak. Sailkapen berrian ezaugarri ebolutiboak hartzen dira kontuan. Ikuspegi honetatik, ezaugarri nagusiak sudurraren egiturarekin du harremana. Strepsirrhini subordenako primateek bi barailak ez dituzte lotuak, goiko ezpaina moztua dute eta sudurreraino luzatzen da. Sudurra beti heze dago eta mutur batean dute, txakur edo katuek duten bezala. Talde horretan Prisimioetan sar daitezkeen guztiak daude, Tarsioidea izan ezik. Tarsioidea Haplorrini taldean sartzen da. Talde honetan gizakia ere badago, eta ez dute besteek duten sudur motaː sudurra lehorra da eta goiko ezpainak eta barailek jarraikortasuna dute alde batetik bestera.
Haplorrinoak, beren aldetik, hiru taldetan banatzen dira: aipatutako Tarsioidea infraordena, Platyrrhini infraordena (Mundu Berriko tximino izenarekin ere ezagutzen direnak) eta Catarrhini infraordena (Mundu Zaharreko tximino izenarekin ere ezagunak). Bi talde hauen arteko ezberdintasunak ere sudurraren egituran daude, baina desberdintzeko irizpide nagusia hauxe daː Platyrrhinik hiru aurreko hagin ditu eta Catarrhinik bi baino ez.
Zuhaitza
aldatu- Strepsirrhini (prosimio)
- Lorisoidea goifamilia
- Lemuroidea goifamiloia
- Megaladapidae
- Lemuridae ( lemur arruntak)
- Daubentoniidae (aie-aieak)
- Cheirogaleidae (lemurrak)
- Indriidae
- Haplorrhini
- Tarsioidea infraordena
- Platyrrhini infraordena
- Aotidae
- Cebidae
- Atelidae
- Pitheciidae
- Pitheciinae subfamilia
- Callicebinae subfamilia
- Callitrichidae
- Catarrhini infraordena
- Cercopithecoidea goifamilia
- Hominoidea goifamilia
Primates |
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisu erlatiboak
aldatuEspeziea | Emea | Arra |
---|---|---|
Gorila | 105 kg (231 lb) | 205 kg (452 lb) |
Gizakia | 62.5 kg (137.5 lb) | 78.4 kg (172 lb) |
Patas tximinoa | 5.5 kg (12 lb) | 10 kg (22 lb) |
Tximino sudurluzea | 9 kg (20 lb) | 19 kg (42 lb) |
Titi | 120 g (4.2 oz) | 140 g (5 oz) |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Maxwell 1984.
- ↑ Zhang, Rui; Wang, Yin-Qiu; Su, Bing. (2008-07). «Molecular evolution of a primate-specific microRNA family» Molecular Biology and Evolution 25 (7): 1493–1502. doi: . ISSN 1537-1719. PMID 18417486. (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
- ↑ (Ingelesez) Willoughby, Pamela R.. (2005-12-31). «Palaeoanthropology and the Evolutionary Place of Humans in Nature» International Journal of Comparative Psychology 18 (1) doi: . ISSN 0889-3675. (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
- ↑ Martin 2001, 12032–12038 orr. .
- ↑ Tavaré, Simon; Marshall, Charles R.; Will, Oliver; Soligo, Christophe; Martin, Robert D.. (2002-04-01). «Using the fossil record to estimate the age of the last common ancestor of extant primates» Nature 416: 726–729. doi: . ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
- ↑ (Ingelesez) Rose, Kenneth D.. (2005-06-02). «The earliest primates» Evolutionary Anthropology: Issues, News, and Reviews 3 (5): 159–173. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
- ↑ «John Fleagle Primate Evolution» alltheworldsprimates.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
- ↑ (Ingelesez) «National Geographic» National Geographic (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
- ↑ «Found in Wyoming: New fossils of oldest American primate : Gazette Archives» gazette.jhu.edu (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
- ↑ «Palm-Size Fossil Resets Primates’ Clock, Scientists Say - The New York Times | Ghostarchive» ghostarchive.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
- ↑ (Ingelesez) Kordos, László; Begun, David R.. (2001-01-01). «Primates from Rudabánya: allocation of specimens to individuals, sex and age categories» Journal of Human Evolution 40 (1): 17–39. doi: . ISSN 0047-2484. (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
- ↑ Cameron 2004, 76 orr. .
- ↑ Wallace 2004, 240 orr. .
- ↑ (Ingelesez) Zalmout, Iyad S.; Sanders, William J.; MacLatchy, Laura M.; Gunnell, Gregg F.; Al-Mufarreh, Yahya A.; Ali, Mohammad A.; Nasser, Abdul-Azziz H.; Al-Masari, Abdu M. et al.. (2010-07). «New Oligocene primate from Saudi Arabia and the divergence of apes and Old World monkeys» Nature 466 (7304): 360–364. doi: . ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
- ↑ Tree of Life: Strepsirrhini
- ↑ Tree of Life
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Primate |