Sir Peter Snell (Opunake, 1938ko abenduaren 17a - Dallas, Texas, 2019ko abenduaren 12a) zeelandaberritar atleta izan zen.

Peter Snell

(1964)
Bizitza
JaiotzaŌpunake (en) Itzuli1938ko abenduaren 17a
Herrialdea Zeelanda Berria
BizilekuaTexas
HeriotzaDallas2019ko abenduaren 12a (80 urte)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of California, Davis (en) Itzuli
Washington State University (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaZientziatan graduatua
Doktoretza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakdistantzia erdiko korrikalaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak distantzia ertaineko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
EntrenatzaileaArthur Lydiard (en) Itzuli
Pisua80 kilogramo
Altuera179 zentimetro
Jasotako sariak

IAAF: 14357673 Olympic.org: peter-snell Edit the value on Wikidata

Gaztetatik zaletu zen kirolarekin, baina oso berandu hasi zen lasterkari gisa. Izan ere, tenis, cricket, igeriketa eta eskaladan nabarmendu zen hasieran, eta ustekabean zaletu zen lasterketarekin, sasoian egoteko entrenatzearen poderioz. Arthur Lydiardek entrenatzailearekin lanean jardun zuen, eta 1959an 2.000 metroko, milia erdiko eta miliako lasterketetako garaipenak eskuratu zituen. 1960ko Olinpiar Jokoetan, Erroman, urrezko lehen domina irabazi zuen, 800 metrotan, eta munduko errekorra ezarri zuen. 1962an, gainditu egin zituen miliaren marka, 800 metroko lasterketarena eta 880 yardakoarena. Ospe handiko lasterkaria izatera iritsi zen denbora gutxian, eta 1964an garaipen sonatua lortu zuen berriro Tokion; izan ere, 1.500 metroko lasterketan parte hartzen zuen lehen aldia izan arren, urrezko domina eskuratu zuen proba horretan eta 800 metrokoan. 1965ean erretiratu zen, baina historiako ibilbide ertaineko lasterkari handienetakotzat hartzen da.

Erreferentziak

aldatu