Paul Bilbao

ikertzailea

Paul Bilbao Sarria (Algorta, Getxo, Bizkaia, 1971) hizkuntza-eskubideen aldeko aktibista da.

Paul Bilbao

Bizitza
JaiotzaAlgorta, 1971 (52/53 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakkultura-ekintzailea, ikertzailea eta Euskalgintzaren Kontseilua

Twitter: paulbilbao Inguma: paul-bilbao-sarria Edit the value on Wikidata

Euskal Filologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean (1994), Hizkuntza Plagintzan graduondoa Euskal Herriko Unibertsitatean (1995) eta Oinarrizko Eskubideak eta Botere Publikoetan masterra Euskal Herriko Unibertsitatean (2017).

Hizkuntz Eskubideen Behatokian aritu zen bere sorretatik. 2001eko ekainetik Behatokiko kudeatzailea izan zen eta 2004ko irailetik 2010eko apirilera arte zuzendaria.

2010eko apirilaren 24an Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi izendatu zuten, Xabier Mendiguren Bereziartuk erretiroa hartu ostean.[1] 2022ko abenduaren 6an Idurre Eskisabeli pasa zion lekukoa.[2][3]

Europako ELEN sareko lehendakariordea da 2011z geroztik.[4]

2023ko urritik aurrera Armentia Ikastolako zuzendari orokorra da.

Erreferentziak

aldatu
  1. Berria. «Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusi berria» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-18).
  2. «Idurre Eskisabel izango da Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi berria» Euskalgintzaren Kontseilua 2022-11-28 (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
  3. Lozano, Maite Asensio. ««Adostasun politikoek edukia behar dute; ez gaude argazkien garaian»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
  4. «Europako ELEN sareko lehendakariorde karguan jarraituko du Paul Bilbaok», Berria, 2014-10-06

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.