Putinek alde egin behar du
Orrialde hau euskara ikasten ari den lankide batek egin du Euskaraz dakien lankide batek testua zuzendu eta erroreak egileari irakatsi ahal dizkio |
Manifestaria, Vladimir Putinen aurkako deialdia sinatzeko eskatuz kartela zeramala | |
URL helbidea | http://putinavotstavku.org/ |
---|---|
Komertziala? | Ez |
Webgune mota | webgune politikoa, sinadura bilketa |
Erabiltzailea erregistratzea | Doakoa |
Hizkuntza(k) | errusiera |
Jabea | {{{jabea}}} |
Egilea | Andrei Piontkovski |
Argitalpen data | 2010-03-10 |
Putinek alde egin behar du (errusieraz: Путин должен уйти, translit.: Putin dolzhen uiti)[1] Errusiako webgune publikoa da. 2010eko martxoaren 10ean sortu zuten Vladimir Putinen politikaren aurkako ekintzaile eta artista errusiarrek[2]. Deialdiaren abiarazle eta egile nagusia Andrei Piontkovski izan zen[3].
Deialdia
aldatuWebgunearen sortzaileek errusiar herritarrei zuzendutako gutun bat argitaratu zuten, Putinen jarduerak gogor kritikatzen zituena:
« | Esan dezagun Errusia suntsitzen ari den egitura soziopolitikoak, orain gure herrialdeko herritarrei gailentzen zaienak, arkitektoa, zaindaria eta begiralea duela, dena aldi berean. Vladimir Putin du izena. Gaur egun, Putinek herrialdean egiazko boterea duen bitartean, ezinezkoa da erreforma garrantzitsuak egitea Errusian. <…> Putinismoa alde batera uztea Errusia aske berri baterako bidean lehen pausoa da. | » |
—[4] |
Eskaera horretan, huts egindako erreformen eta ustezko krimenen zerrenda dago, hala nola Bigarren Txetxeniako Gerra eta Errusiako hirietako eraikinen leherketak.
Ez zen zehaztu testuaren egilea. Lehen txostenen arabera, testua Gari Kasparovek prestatu zuen[5].
Testuaren oinarria Andrei Piontkovskik idatzi zuen. 2010eko ekainaren 7an Radio Liberty irratian egindako elkarrizketan adierazi zuen egilea:
« | Dakizuenez, Putinek alde egin behar du gutunaren abiarazlea eta egilea izan nintzen. | » |
—[3] |
Argitaratzea
aldatu2010eko martxoaren 10ean deialdia argitaratu zen Jezhednevny Zhurnal egunkariaren Interneteko edizioan[6], eta han sinadurak biltzen hasi ziren. Egun berean, webgunea pirateatu egin zuten[7]. Erasoak hasi ondoren, sinadura-bilketa PutinaVotstavku.ru bereziki sortutako webgunera mugitu zen[8].
Kanpainaren lehen egunean, Jezhednevny Zhurnal webgunean, parte-hartzaileek ez zuten erregistratu beharrik, ez sinadura posta elektronikoz berretsi, deialdia sinatzeko. PutinaVotstavku.ru webgunean posta elektronikoaren bidezko berrespena behar zen, baina sinadura automatikoki gehitzen zen. Txantxazale eta hooligan askok Napoleon edo Hitler moduko sinadurak erabiltzen zituzten[9].
Aurrerapena
aldatuSinadura bilketa bereziki nabarmena izan zen deialdiaren lehen egunetan. Egun bakar batean, martxoaren 12an, 2.500 lagunek sinatu zuten, eta errekor erabatekoa izan zen[9].
Data | Sinadura kopurua |
---|---|
2010eko martxoaren 10a | 10.000 |
2010eko martxoaren 27a | 13.000[10] |
2010eko apirilaren 9a | 30.000 |
2010eko apirilaren 28a | 40.000 |
2010eko ekainaren 14a | 50.000 |
2010eko urriaren 1a | 60.000 |
2010eko abenduaren 31a | 69.205 |
2011ko urtarrilaren 6a | 70.000[11] |
2011ko martxoaren 12a | 80.000 |
2011ko ekainaren 6a | 90.000 |
2011ko urriaren 5a | 100.000 |
2011ko abenduaren 6a | 110.000 |
2011ko abenduaren 30a | 120.000 |
2011ko abenduaren 31a | 120.196[12] |
2012ko martxoaren 3a | 130.000[13] |
2012ko irailaren 4a | 140.000 |
2012ko abenduaren 9a | 150.352[14] |
2016ko ekainaren 23a | 151.654 |
2017ko ekainaren 5a | 152.575 |
Deialdiaren aurkako kanpaina
aldatuNikolai Starikov ultrakontserbadore eta ultranazionalistak Putinen aldeko webgune bat sortu zuen eta parte hartzeko deia egin zuen. Bost egunetan 6616 sinadura lortu zituen (1648 ez ziren berretsi arazo teknikoengatik). Handik gutxira anonimo batek webgunea hackeatu zuen[15].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema, Euskaltzaindiaren 156. araua.
- ↑ (Errusieraz) Липский, Андрей. «Гарри Каспаров: В интернет ОМОН не пришлешь» Новая газета 2010-03-17 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-06-28) (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
- ↑ a b (Errusieraz) Кара-Мурза, Владимир; Светова, Зоя; Рыклин, Александр. «Станет ли борьба с "несогласными" приоритетным направлением деятельности милиции?» Радио «Свобода» 2010-06-07 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-04-20) (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
- ↑ (Errusieraz) «Путин должен уйти» Ежедневный журнал 2010-03-11 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-04-20) (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
- ↑ (Errusieraz) Бунтман, Сергей. «Особое мнение. Гость: Владимир Рыжков» Радиостанция «Эхо Москвы» 2010-03-12 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-04-20) (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
- ↑ (Errusieraz) ««ЕЖр» опубликовал обращение с призывом «Путин должен уйти!», его подписали уже более 350 человек» NEWSru.com 2010-03-11 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-09-10) (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
- ↑ (Errusieraz) Кара-Мурза, Владимир; Светова, Зоя; Рыклин, Александр. ««Ежедневный журнал» атакован» Радио «Свобода» 2010-03-11 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-04-20) (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
- ↑ (Errusieraz) «Несистемная оппозиция требует демонтажа путинского режима» Грани.ru 2010-03-10 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-04-10) (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
- ↑ a b (Errusieraz) Билунов, Денис. «Об интернет-сообществе «Путин должен уйти»» Путин должен уйти 2010-07-09 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-07-19) (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
- ↑ (Errusieraz) Банцевич, Артём. «Стране нужно помыть руки» Интернет-газета Гарри Каспарова 2010-03-26 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-03-20) (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
- ↑ (Errusieraz) Белов, Юрий. (2011). «Итоги десяти месяцев и наши задачи» Путин должен уйти jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-07-27) (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
- ↑ (Errusieraz) «1202 страница подписей под обращением «Путина в отставку»» Путин должен уйти jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-01-03) (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
- ↑ (Errusieraz) «1300 страница подписей под обращением «Путина в отставку»» Путин должен уйти jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-03-08) (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
- ↑ (Errusieraz) «1441 страница подписей под обращением «Путина в отставку»» Путин должен уйти jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-01-15) (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
- ↑ (Errusieraz) «Рунет голосует за и против отставки Путина» Деловой Петербург 2010-03-16 (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).