Louise Bourgeois
Louise Joséphine Bourgeois (lwiz buʁʒwa ahoskatua; Paris, 1911ko abenduaren 25a - New York, 2010eko maiatzaren 31) frantziar eskultorea izan zen.
Biografia
aldatu1949an egin zuen lehenbiziko egurrezko eskultura monumentala Itsua itsua gidatzen. 1951n, estatubatuar herritartasuna eman zioten; urte berean erosi zion MOMAk Irudia lotan obra. 1966an, Eccentric Abstraction izeneko erakusketa ospetsuan parte hartu zuen. 60ko hamarraldian Italiara joan eta marmola landu zuen. 1982an antolatu zuen New Yorkeko MOMAk Bourgeoisen lehen atzera begirako erakusketa handia, eta haren ehun obratik gora erakutsi zituen. 1991n, Frantziako Kultura ministerioaren sari nagusia jaso zuen, eta, 1994an, Parisko Arte Moderno Museoak bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. 2008an, Ohorezko Legioaren domina eman zion Frantziako Gobernuak.
Maman (ama), Bilboko armiarma
aldatuBilbon, Guggenheim Bilbao Museoaren inguruetan, Bourgeoisen lan ezagun bat dago, Ama izenekoa (Maman, 1999) armiarma, hamar metro luze dituen eskultura ikusgarria.
Ama 2000. urtean Tate Modern museoaren Turbine Hall handiaren inauguraziorako eskatu zioten. Egindako lehenbiziko hura altzairuzko armiarma erraldoi itzela zen, ia 9 metro luze zuena. Bazuen zorro bat sabel azpian, eta marmolezko 10 arrautza era bai; sabelaldea eta bularraldea brontze zimurrez eginda zeuden. Bilbon dagoena, haren ondoren, Bourgeoisek sortu zuen armiarma-eskulturen serie bateko handiena da.[1].
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Ama - Museo Guggenheim Bilbao» Museo Guggenheim Bilbao (Noiz kontsultatua: 2018-08-31).