Leonardo Cremonini
Leonardo Cremonini (Bolonia, 1925eko azaroaren 26a - Paris, 2010eko apirilaren 12a) italiar pintorea izan zen.
Leonardo Cremonini | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bolonia, 1925eko azaroaren 26a |
Herrialdea | Italia Italiako Erresuma (1925eko azaroaren 26a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 2010eko apirilaren 12a) |
Heriotza | Parisko 16. barrutia eta Paris, 2010eko apirilaren 12a (84 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Brera Academy (en) |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, marrazkilaria, argazkilaria eta artista bisuala |
Lantokia(k) | Florentzia eta Bordele |
Enplegatzailea(k) | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Accademia di San Luca |
Gazte-gaztetandik izan zuen pinturarako zaletasuna. Boloniako Arte Ederretako Eskolan egin zituen ikasketak, Guglielmo Pizziranirekin. Ondoren, Milango Brera Akademian aritu zen, Venturoli sariari esker (1945-1950). 1951n, Parisa joan zen, eta berehala lortu zuen ospea nazioartean. New Yorken erakusketak eskaini zituen Catherine Viviano galerian 1952, 1954, 1957 eta 1962an. Cremoninik, dena dela, aurre egin zion arte abstraktuaren modari, eta gerra ondorengo pintura figuratiboaren aitzindaritzat hartzen da. 1983tik 1991ra, pintura-lantegi bat zuzendu zuen Parisko Arte Ederretako Eskolan. Lehenengo lanetan, giza gorputzak eta animaliak elkarri lotzen dira, arkitektura handi eta tragikoa osatuz: Jolasean ari diren umeak (1955-1956), Karrusela, gaua (1956-1957), Gizona eta piztia (1957-1958), Gizona eta zaldia (1958-1959). Geroagoko lanetan, ordea, paisaia poetikoak obsesio bihurtu ziren: Ibilaldia Belvédèren (1960-1961). Cremoninik surrealismoa, errealismoa eta arte abstraktua bateratzen zituen, teknikaren, gaien eta irudien bidez.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.