Larra-Belagua
Larra-Belagua Nafarroako eski nordikoaren estazioa da.
Larra-Belagua | |
---|---|
Kokapena | Larrako Mendigunea |
Herrialdea | Nafarroa |
Informazioa | |
Kota altuena | 1720 |
Alpinoa | (km) |
Nordikoa | 25 (km) |
Guztira | 39,1 (km) |
Eski-pistak | |
• Eski nordikoaren zirkuitua | 9 |
Igogailuak | |
Elur artifiziala | |
Harremanetarako | |
Telefonoa | 948394002 |
Kokapena
aldatuPirinioetan kokatuta, Larrako Mendigunean dago, Izabatik 12 kilometrotara Erronkariko ibarrean. Belaguako aterpean du egoitza[1].
Historia
aldatuLarran 1970eko hamarkadatik geroztik egiten da eski nordikoa eta 1980ko hamarkadan eski pistak atondu zituzten[2]. 1988tik aurrera Nafarroako Gobernua eta Erronkariko Ibarreko Batzarrak estazioa eraikitzeri ekin zioten[3]. 2005ean behin betiko proiektua hitzartu eta 2008ko urtarrilaren 24an estazioa ireki zuten[4].
Eski-gunea ez zen denon gustukoa izan Larra-Belagua elkarte ekologistak salaketa jarri zion Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuari, eraikitzean hegaztiak babesteko araudia bete ez zuelakoan[5].
Pistak
aldatuEski nordikoa egiteko 9 pista ditu, 2 berde, 4 urdin, gorri 1 eta 2 beltz[1]. Eskilzarra pista pagoen arteko ibilbidea da.
Abiapuntuak
aldatu- Zaraitzuko ibarretik: NA-140[6];
- Ansoko ibarretik: NA-176 edo NA-2000;
- Atharratzeko Kantonamendutik edo Izabatik: NA-1370.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b EspagneFacile: Larra Belagua
- ↑ Berria: Erronkariko basoetan eski nordikorako gunea egitea hitzartu du Nafarroako Gobernuak[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Berria: Belaguako eski zentro berriaren erdia irekitzear dute, Larrako babesgunean[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Deia: El centro de esquí nórdico de Larra-Belagua, en el Valle del Roncal, fue inaugurado ayer
- ↑ Berria: Gobernua salatu dute hegaztiak babesteko araudia urratzeagatik[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ TodoNieve: Larra Belagua[Betiko hautsitako esteka]