Labana
(«Laban» orritik birbideratua)
Labana bere orria kirtenaren barnean toles daitekeen aiztoa da bereziki[1], nahiz eta aizto edo ganibet soila izendatzeko ere erabiltzen den[1][2]. Kirtenera lotzen duen ardatz baten inguruan mugitzen da orria, ahoa horretarako prestatuko ildo baten barnean gordeta gera dadin. Zenbait labanak luzetara mugitzen den orria dute, kirtenetik kanpora eta barrura. Aizto tolesgarri itxi batean, kirtenak ez du ahoa erabat babesten, eta, horretarako, zorro baten beharra dago eramateko.
Hitza
aldatuLabana hitzak -a itsatsia du[1].
Labana motak, erabileraren arabera
aldatu- Erabilera anitzeko labana: tresna erabilgarri mordo bat duen labana da. Beste gauza batzuen artean, kortxo-kentzekoa, sardexka... izaten ditu. Ezagunenetako bat suitzar labana da, ahodun bi orri dituena.
- Bizarra kentzeko labana: aho oso zorrotza du, altzairu oso tenplatuz egina. Kasu batzuetan, eskuarea erabiltzen den arabera, labana bere gordetokien inguruan erraz mugi daiteke, eta bizarra ondo mozteko balio du. Baina bera bakarrik ere erabiltzen da.
- Abere labana: abereei larrua kentzeko balio duena da.
- Lumamozlea: labana txiki bat zen, antzina, idazteko erabiltzen ziren hegazti lumak mozteko erabiltzen zena. Gaur egun, izen hori blokeatze sistemarik gabeko labana txikiei ematen zaie.
Labana motak, irekidura sistemaren arabera
aldatu- Eskuzko irekidurakoa: orria eskuarekin mugituz irekitzen dena da. Labana batzuetan, orriak, irtenune edo zulo bat du eskuzko irekidura esku bakarrarekin egitea ahalbidetzen duena, soilik erpurua mugituz.
- Labana automatikoa: kirtenean dagoen zanpagailu, palanka edo beste antzeko gailu batek aktibaturiko malguki baten bidez irekitzen dena da.
- Lagundutako irekidurazko labana edo erdiautomatikoa: irekidura eskuz egiten da aurrena, baina malguki batek, orriak nahiko angelu hartu duenean (20 edo 45º, adibidez) amaitzen du irekitze-lana.
- Grabitatezko labana: bere orria luzetara mugitzen da kirtenean zehar, oso marruskadura txikiarekin. Blokeatze sistema batek orria geldiarazten du irekita zein itxita dagoenean. Labana mugituz irekitzen da, orria (posizio itxian dagoena) beherantz gera dadin, orriaren blokeatzea askatuz kirtenetik mugi dadin bere pisuaren ondorioz eta orria berriz blokeatuz, oraingoan irekia.
- Tximeleta edo haizemaile erako labana: kirtena bi erditan banatuta dago eta orriaren bi aldeetan mugi daitezke. Inertziaz ireki daiteke, labana eusten duen eskuaren mugimendu zirkular eta azkar baten bidez.
Labana, herri-kulturan
aldatu- Bizarra kentzeko labana bat agertzen da Judas Priesten taldearen British Steelen izeneko diskoaren azalean.
- Txangozaletasun, eskautismoan eta, oro har, kanpamenduetan, labana ia ezinbesteko tresnatzat da.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatuWikiztegian orri bat dago honi buruz: labana . |